Páginas

sábado, 25 de junio de 2016

San Joan 2016 Zeanuriko Altzuan



San Joan edo Donibane jaia, gure herrian hainbeste tradizio eta ohituraz lotua… Ebanjelioan tradizioa apurtzeagaz batera datorkigu. Kontraesana. Aro barri bat. Barritasun itzelaren aurreralaria.



Izena aldatu. Izena eta izana. Ordura arte berezkoa, ohikoa eta ezinbestekoa izena familiagaz lotzea, ba ez: Joan (Jauna aldeko).
Aldaketak kostau egiten jakuz. Ahalegina behar dabe.

Lekuz edo herriz aldatzea.
Joan herritik eta tenplutik basamortura joan zan.
Errefuxiatuak. Aita Santuak bakarrik ez, ebanjelioan be agertzen dan gaia, gure Europako agintarien lotsagarri.
Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen (Mt 25).
Ez ahaztu arrotzei ostatu emotea; horri esker, batzuk jakin barik aingeruak hartu dabez etxean-eta Heb 13,2.
Urrezko legea: ez egin besteei, eurek zuri egitea gura ez dozunik.
Gu bagina arrotzak,  errefuxiatuak?

Eta Jainko irudiaz aldatzea. Jauna aldeko dogu. Jaunak gure laguntza behar dau. Jesusen atzetik bidea egin behar dogu, kostata ere.
Joan izenak albiste bat dakarkigu Jainkoaren errukiaz, eta, Itun Barriaren atarian, Jesusi buruzko iragarpen pozgarria opa deusku.
Jainkoa salbatzailea dala eta Jainkoaren erruki hori gizartean eta historian, herrian eta familian eraginkor bihurtuko dau, nork eta Jesusek!

Zorionak San Joanen aldarria entzun eta Jesusen jarraitzaile izan gura dozuen guztioi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario