Laugarren mailako kideak |
Gurpila zulatuta be ibili daiteke, baia geldoago, ez da hain erosoa.
Pekatuaren antzekoa litzateke gurpila zulatzea.
Onena martxa gelditu, konpondu, haizea sartu eta aurrera egitea!
Beste batzutan ibili eta ibili, haize barik geratu jaku gurpila.
Ona da haizea sartzea. Espiritua. Ikusi ez arren behar beharrezkoa.
Gogoeta
Gurpil zulatu zelan konpondu ondo.
Ondo egin ez ditudan gauzak eta Jesusek nahi leukeenaz bestela egindakoak gogoratu. Horri, “kontzientzia azterketa” deitzen jako.Jesusi gustatzen ez jakona egin izanagaitik nahigabetua eta damutua nago.
“Pekatuengatik damu izan” ere deitzen zaio
Txarto egin nebana ondo egiten ahalegindu nahi dot. “Ontzeko asmoa” deitzen jako horri: okerrak zuzentzea eta, baldin okerreko bidetik banoa, norabidez aldatzea.
Konfesoreari pekatuak esaten deutsadaz. Abadeak entzun eta absoluzioa, parkamena Jainkoaren izenean, emoten deust.
Jainkoari eskerrak emoten deutsadaz bere parkamenagatik eta abadeak esan deustana egiten dot, hobea izateko nahiaren seinale bezala.
Otoitzak
Jainko Aita Ona:
Zu beti zara gure ondoan.
Bidea erratu
edo gurpila zulatu badogu,
Zuk aukera barri bat emoten deuskuzu:
bide zuzena erakutsi,
gurpila konpondu.
Hori da parkamena!
Jainko Aita Ona.
Ogi eta ardao honeekaz batera,
Ogi eta ardao honeekaz batera,
hona pintxazoa konpontzeko tresnak
eta bidea aurkitzeko mapa bat.
Zure parkamena jaso
eta Jesusi jarraitu gura deutsagu!
Jainko Aita/Ama Ona:
Eskerrik asko zure Espirituagaitik.
Ikusi ez dogu ikusten,
baina gurpila airez beteta
bai errez ibilten dala!
Holakoa da gure bizitza.
Zugaz beterik erreza gure bidea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario