Abendu aldia, ereiteko sasoia
Domekea
|
Ebanjelioa
|
Ezaugarria
|
Abenduak
askatzen gaitu
|
Erein
|
1
|
Mk 13,33-37
|
Hazia
|
Prisaka ibiltzetik
|
Lan isila, apala
|
2
|
Mk 1,1-8
|
Ura
|
Arrakastaren obsesiotik
|
Onartu gareana eta holan azaldu
|
3
|
Jn
1,6-8.19-28
|
Argia
|
Norabide barik ibiltzetik
|
Jesusen
jarraipena
|
4
|
Lk 1,26-38
|
Emakumea
|
Diskriminazioak egitetik
|
Zubiak egin, hesiak apurtu
|
Abendua da urte liturgikoaren hasiera.
Begi aurrean
dagoen hori baino sakonago, harago ikustera laguntzen gaitu. Itxaroten
erakusten deusku, normaltzat emoten doguna baino gehiago itxaroten. Abenduak
Jainkoaren bila jarten gaitu orain arte Jainkoa bilatu ez dogun toki horreek
kontuan harturik.
Itxaroten ikasteko aldia da
abendua. Itxaroteak lagunduko deusku bereizten zer dan ona, hobea eta ezin
hobea.
Lortu ahal
doguna, eduki ahal doguna horreek dira erizpideak, kriterioak bizitza hau
neurtzeko. Itxaroteak lagundu egingo deusku mundu honetan ikusezina dan
horregaz bat egiten.
Itxaroteak
prisatik askatzen gaitu, erritmo zoro eta azaleko horretatik. Inora heldu barik
galapan eta prisaka ibiltzetik askatzen gaitu.
Itxaroteak
sakonera begira jartzen gaitu. Azalean geratu barik sakoneko bizitzaren errekak
bilatzen, ur putzu sakonetik ura ataratzen.
Abenduak itaun
honeek dakarskuz: Zertan gastetan dozu zure bizia? Orain zein izar jarraitzen
dozu? Izar horrek zure giza arima zabaltzen dau, handitzen dau, sakontzen dau?
Abendu honetan askatu gaitezen
prisaka ibiltzetik, gure beharraren fruituak atoan ikusi guratik, arrakastaren
obsesiotik, norabide barik ibiltzetik, txalo merkeak jaso gurean ibiltzetik,
hurkoa edo auzoa diskrimenatzetik.
Abendu aldi hau, ereiteko sasoi
bihurtu dagigun. Nekazariaren moduan, lurra landu ondoren, ikasi dagigun
itxaroten. Erein daiguzan ebanjelioaren haziak: lan isila, apala, umila;
apaltasuna, garean moduan onartu gure burua eta azaldu jende aurrean; saltoka
ibili beharrean Jesusen izarra aukeratu eta hari jarraitu, Berari bakarrik;
bardintasun, harrera eta errespetuaren hazia, gure arteko hesiak botaz, bideak
erreztuz, zubiak eraikiz.
I. domekea: Hazia
Abendu aldi, ereite aldi
eredu da nekazari,
gaur erein eta, gero itxaron,
lurrak ernetzen badaki.
Prisaka gabiz, atoan dana
bizi gara arin, larri.
Abendu hontan aska gaitezen:
Itxaron datorkunari!
II. domekea: Ura
Sehaska hutsik ageri jaku
abendu aldi barrian
bidea_arteztu, mendiak jaitsi
profetaren aldarria.
Apaldu behar benetan gure
arrakasta egarria,
Abendu honek garbitu daiskun
itxurakeri larria!
Atzo ezetza, gaurkoz baietza,
aldatuz sarritan bide,
mezatan “arre” kanta ostean
kalean “iso” lankide.
Izar gaberik, mundu honetan
topa ezin argibide:
Abendu hontan izar bakarra
Jesus gure norabide!
IV. domekea: Emakumea
Baltz ala zuri, ezker eskubi,
kanpostar ta
bertokoa,
bata abade, bestea laiko
gizaseme, andrazkoa.
Baztertzen doguz, harrokeriaz,
ez direnak gustukoak.
Jainkoak danak egin ginduzan
bere besoetakoak:
Abendu hontan eredu indar
Mari Nazaretekoa.
Gabon gabaz, umea sehaskan ipinterakoan:
Jaunaren
Hitza dogu hazia
berak
dakar salbamena,
bateo
uretan seme-alaba
egin
ginan Jaunarenak;
Belengo
argi apal barriak
albistea
dakarrena:
Maria lagun
jaioko jaku
gizakion
askapena!
Jesusen
pozak, penak kendu ta
biguntzen
malko negarra,
bidean galdu
garanok, barriz,
Jesus
argi ta izarra,
Zesar,
Herodes, handi harroak,
pobreentzat
zital txarrak,
jauretxe
baino aska gurago
bertako
maitasun garra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario