Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – C
«Pastoral
ikasturtearen hasiera, Caritasen eta parrokien kanpaina eta Etorkin eta
Errefuxiatuaren Munduko Eguna»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Eukaristia
ospatzeak gure lagunurkoagaz konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da,
orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanagaz
kezkatu barik bizitzea.
Asteburu
honetan Pastoral
ikasturte barria hastean, Bizkaiko elizak 3 ekintza ditu:
-
Eleizbarrutiko
seigarren Ebanjelizatze Egitasmoaren hasiera. Egitasmoak dei egiten deusku
edonon egonda be lekukotasuna –testigantza- emon behar dogula, Jaunagaz egonda
beronek emoten deutsalako indarra lekukotasun horri.
-
Caritasen
eta parrokien kanpaina bateratua: “Alkarregaz bidea egitea” azpimarratuz.
-
Etorkin
eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna be gaur ospatzen dogu. “Etorkizuna etorkin
eta errefuxiatuakaz batera eraiki” goiburua aukeratu dau Frantzisko Aita
Santuak, guztioi dagokigun eta guztiok gauzatu behar dogun konpromisoa nabarmenduz,
horixe da-ta Jainkoaren egitasmoa, inor
kanpoan izten ez dauana.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari
“Bizkai elizan seigarren plana
gura dogu martxan jarri:
kanta bizitza eta ospatu,
Barri Ona iragarri.
Emon deogun, danon artean,
kolore, balore barri,
eta Jesusen bide beretik
zerbitzatu pobreari!”
DAMU-OTOITZA
Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen
deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
- Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten
deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 6, 1a. 4-7:
Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba
gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek
gaur geuri zuzentzen jakuz.
Erantzun-Salmoa:
145. salmoa
Salmo honetan abestu deiogun
gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa
agertzen daualako
" Pozaren pozez..."
1 Tm 6, 11-16:
San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta
bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala
eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.
Lk 16, 19-31:
Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta
emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan,
salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak,
behartsuak maite dituan Jaungoikoari:
-
Eleizaren
alde. Bizkaian erromes doan Eleizak ikasle eta misiolarien alkarte lez hazteko
bitarteko lez hartu daiala Ebanjelizatze-egitasmoa. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Caritasek, bazterketaren biktima diranentzat,
duintasun eta eskubideak autortzen dituan gizarte eredu baten alde eten barik
jokatu dagian. Eskatu
deiogun Jaunari.
-
Etorkin
eta errefuxiatuen alde. Euren etorrera aberastasun-iturritzat hartu daigun,
euren ekarpena –lana, sakrifizioa, gaztetasuna, gogo bizia aberasgarri gure
alkarteetarako. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde:
gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi- ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak
behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. Eskatu
deiogun Jaunari
Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure
ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
DIRU ESKABIDEA
Ondasunak banatzeak alkartearen
senide-senaren eta bizitasunaren adierazpen izan behar dau. Gaur batu daiten
dirua Caritasen eta alkarte honen esku
itziko da. Eskerrik asko
JAUNARTZE OSTEKO ISILTASUNEAN (Frantzisko
aita santuaren otoitza)
Jauna,
itxaropen-sortzaile izan gaitezala,
iluntasuna
dan lekuan zure argia zabaldu daigun,
eta
etsipenaren ordez etorkizunean konfiantza sustatu daigun.
Jauna,
zure zuzentasunaren bitarteko izan gaitezala, bazterketaren gainetik
senidetasuna loratu daiten, eta diru-gosearen gainetik alkartasuna.
Jauna,
zure Erreinuaren eraikitzaile izan gaitezala,
etorkin
eta errefuxiatuakaz
eta
kanpoaldeetan bizi diran guztiakaz batera.
Jauna,
nebarreba lez bizitzea zein ederra dan ikasi daigula. Amen
AZKEN AGURRA
Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan
hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu
behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.
Abestia: Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea,
argitan zabalik, maitasun
bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - C
«Inicio
del curso pastoral, Campaña de Cáritas y parroquias
y
Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Eukaristia
ospatzeak gure lagunurkoagaz konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da,
orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanagaz
kezkatu barik bizitzea.
Este fin de semana la Iglesia de Bizkaia que inicia el
curso pastoral, celebra tres jornadas importantes:
-
Puesta en marcha del sexto Plan Diocesano de
Evangelización, que nos invita a dar testimonio allí donde estamos – LEKUANLEKUKO - porque estamos con el Señor del que le viene
la fuerza a nuestro testimonio.
-
La
campaña conjunta de Cáritas y las parroquias. Se trata de "caminar juntos" desde la diversidad de personas e
iniciativas que conformamos la comunidad cristiana en Bizkaia.
-
Hoy es también la Jornada Mundial del Migrante
y del Refugiado. “Construir el futuro
con los migrantes y los refugiados” es el lema elegido por el Papa
Francisco.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
“Bizkai elizan seigarren plana
gura dogu martxan jarri:
kanta bizitza eta ospatu,
Barri Ona iragarri.
Emon deogun, danon artean,
kolore, balore barri,
eta Jesusen bide beretik
zerbitzatu pobreari!”
DAMU-OTOITZA
Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen
deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
- Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten
deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 6, 1a. 4-7:
Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba
gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek
gaur geuri zuzentzen jakuz.
Las palabras del profeta Amós, son palabras duras,
fuertes, claras. El manifiesta lo que Dios Yahvé piensa sobre los pobres y los ricos.
Escuchemos el mensaje del profeta.
Erantzun-Salmoa:
145. Salmoa
Salmo honetan abestu deiogun gure Jainkoari, pobreen alde
agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa agertzen daualako
Cantemos en este salmo, el amor de Dios por los pobres y
abandonados, a los que quiere salvar con amor de Padre.
"Pozaren
pozez..."
1 Tm 6, 11-16:
San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta
bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala
eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.
Al término de su vida, Pablo escribe a su discípulo
Timoteo. Su exhortación sirve también para nosotros.
Lk 16, 19-31:
Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta
emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan,
salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.
La parábola del evangelio nos invita a la reflexión: Dios
Padre tiene predilección por los más pobres y sencillos.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak,
behartsuak maite dituan Jaungoikoari:
- Eleizaren alde. Bizkaian erromes doan
Eleizak ikasle eta misiolarien alkarte lez hazteko bitarteko lez hartu daiala
Ebanjelizatze-egitasmoa. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que Cáritas no se canse nunca de trabajar por un modelo
social en el que se plante cara a la indiferencia y se reconozcan la
dignidad y los derechos de quienes son
víctimas de cualquier discriminación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que no nos conformemos con dar limosna, sino más bien
seamos capaces de compartir lo que somos y tenemos, esforzándonos por hacer un mundo más justo.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde: gure bihotzetatik gorrotoak eta
ikusi- ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak
behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure
ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
DIRU ESKABIDEA
La comunión
de bienes debe ser expresión fraterna y signo de vitalidad de la comunidad. La
colecta de hoy será destinada a Cáritas
y a las necesidades de esta comunidad. Gracias por vuestra solidaridad.
EN EL SILENCIO DESPUÉS DE LA COMUNIÓN
(oración del papa Francisco)
Señor,
haznos portadores de esperanza, para que donde haya oscuridad reine tu luz,
y
donde haya resignación renazca la confianza en el futuro.
Señor, haznos instrumentos de tu justicia,
para que donde haya exclusión, florezca la fraternidad, y donde haya codicia,
florezca la comunión.
Señor,
haznos constructores de tu Reino junto con los migrantes y los refugiados y con todos los habitantes
de las periferias.
Señor,
haz que aprendamos cuán bello es vivir como hermanos y hermanas. Amén
AZKEN AGURRA
Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan
hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu
behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.
Agradezcamos
el amor del Padre y vivamos siempre ese amor. Que no nos esclavice el deseo de
poseer. Esforcémonos por hacer un mundo más justo, unidos como hermanos.
Recibamos la bendición de Dios.
Abestia: Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik, maitasun
bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario