Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XIX.
IGANDEA - ( C )
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera
etorri zareen guztioi.
Egunen
baten Jaunaren zorionean alkartzeko itxaropena dogunok, anai-arreba lez
alkartzen gara, astero, Jaunaren Eguna ospatzeko eta hau kristau gareanez batez
ere Eukaristian parte hartuaz egiten dogu: Jaungoikoaren Berbea entzun, Jesusen
Gorputzaz janaritu eta geure fedea eta itxaropena barriztatuz.
Pozez beterik, eskerrak emon deioguzan bere
inguruan batzen gaituan Jaunari eta prestatu dagiguzan geure gogo-bihotzak
ospakizun honetan parte hartzeko.
“Igandetan elizan …”
DAMU OTOITZA
Senideok, askotan
munduko erara jokatzen dogu eta ez Jaungoikoaren seme-alabei dagokion lez.
Parkamena eskatu deiogun Jaunari, Kristoren jarraitzaile pekatariak garealako:
-
Jesus
Jauna, Jainko Aitagan uste osoa ipinteko esan deuskuzuna. ERRUKI J.
-
Jesus
Jauna, gure makalaldietan indarra eta adorea zaituguna. KRISTO E.
-
Jesus
Jauna, geure ondasunekin behartsuei laguntzeko eskatsen deuskuzuna. E.
HITZAREN LITURGIA
Jak. 18, 6-9
Irakurgai
honek, antxinako jazoera bat gogoratzen deusku: Israel herria zelan askatua
izan zan egiptoarren menpetik. Askapen ha Jesusek lortuko deuskunaren irudia
eta agintzaria dogu.
Erantzun salmoa - 32
Salmoa
Jainkoaren leialtasuna aukeratu
gaitu, bere familiako seme-alaba izateko, bere herri izateko. Eskertu dagigun
kantuz, Jainkoaren guganako maitasuna.
“ Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde hautatu
dauan herria”
Eb 11, 1-2. 8-9
Testamentu Zaharreko gizon ospetsu
guztiak Jaungoikoagan uste osoa ipinita bizi izan ziran. Irakurgai honetan
hareen antzera jarraitzera konbidatzen gaitue.
Lk. 12, 32-48
Gertatu gaitezan Jesusen berbak
entzuteko eta aleluia abestuz, goratu dagigun Jauna, salbamenaren bidea
erakusten deuskulako.
“Goratu dagigun Jauna, aleluia
abestuz”
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Senideok, Jesusek, itzarrik eta
zuhur egoteko esatean, otoitz egin beharra gogoratu deusku. Uste ososz jo
dagigun Jaungoiko Aitagana:
-
Elizearen
alde: bere berba eta egiteekin Jaungoikoaren guganako maitasuna agertu dagian.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Jaungoikoaren
bila dabilzan gizon-emakumeen alde:
bizitzaren bihotzean, anai- arreben
zerbitzuan eta fededunen testigantzan aurkitu dagien. ESKATU…
-
Gure
familia eta gizarte hartu-emonetan, bakea, adiskidetasuna eta maitasuna bilatu
dagiguzan. ESKATU…
-
Jaunaren
berbea entzun dogunon alde: ikasi dagigula Jaungoikoagan ustea jarrita alkarren zerbitzuan bizitzen. ESKATU…
Jainko Jauna, entzun gure erreguak eta isuri zure maitasuna seme-alaba
gaituzun guztion gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, fededuna
Jaunagaz fidatu egiten da. Fededunak ondo daki Jaungoikoa orain eta beti
gure ondoan dagoala. Horregaitik, fededunak ez dau galtzen itxaropenik.
“Jesus
munduko argia”
URTEAN ZEHARREKO XIX. IGANDEA - ( C )
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera
etorri zareen guztioi.
Egunen
baten Jaunaren zorionean alkartzeko itxaropena dogunok, anai-arreba lez
alkartzen gara, astero, Jaunaren Eguna ospatzeko eta hau kristau gareanez batez
ere Eukaristian parte hartuaz egiten dogu: Jaungoikoaren Berbea entzun, Jesusen
Gorputzaz janaritu eta geure fedea eta itxaropena barriztatuz.
El
Espíritu de Jesús nos reúne como hijos de una misma familia para celebrar la
Eucaristía. Convocados por el mismo Señor, se nos recuerda que debemos amar la
vida y debemos saber compartirla con los demás. Que esta celebración nos
impulse a crear un mundo de fraternidad y de paz.
Pozez beterik, eskerrak emon deioguzan bere
inguruan batzen gaituan Jaunari eta prestatu dagiguzan geure gogo-bihotzak
ospakizun honetan parte hartzeko.
“Igandetan elizan …”
DAMU OTOITZA
Senideok, askotan
munduko erara jokatzen dogu eta ez Jaungoikoaren seme-alabei dagokion lez. Parkamena
eskatu deiogun Jaunari, Kristoren jarraitzaile pekatariak garealako:
-
Jesus
Jauna, Jainko Aitagan uste osoa ipinteko esan deuskuzuna. ERRUKI J.
-
Jesus
Jauna, gure makaldietan indarra eta adorea zaituguna. KRISTO E.
-
Jesus
Jauna, geure ondasunekin behartsuei laguntzeko eskatsen deuskuzuna. E.
HITZAREN LITURGIA
Jak. 18, 6-9
Irakurgai
honek, antxinako jazoera bat gogoratzen deusku: Israel herria zelan askatua
izan zan egiptoarren menpetik. Askapen ha Jesusek lortuko deuskunaren irudia
eta agintzaria dogu.
Al pueblo de Israel se
le anunció cómo iba a manifestar Dios su justicia liberándolos de la
esclavitud. Y este anuncio se le da para que siga confiando en el Dios
cumplidor de la Promesa. En justa correspondencia, los hijos de aquel pueblo se
imponen a sí mismos un deber sagrado: ser solidarios en los bienes y en los
peligros.
Erantzun salmoa - 32
Salmoa
Jainkoaren leialtasuna aukeratu
gaitu, bere familiako seme-alaba izateko, bere herri izateko. Eskertu dagigun
kantuz, Jainkoaren guganako maitasuna.
Sentimos la alegría de ser el pueblo
elegido de Dios
“ Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde hautatu
dauan herria”
Eb 11, 1-2. 8-9
Testamentu Zaharreko gizon ospetsu
guztiak Jaungoikoagan uste osoa ipinita bizi izan ziran. Irakurgai honetan
hareen antzera jarraitzera konbidatzen gaitue.
La fe, que es respuesta a la Palabra
de Dios, es también confianza y seguridad en Dios.
Lk. 12, 32-48
Gertatu gaitezan Jesusen berbak
entzuteko eta aleluia abestuz, goratu dagigun Jauna, salbamenaren bidea erakusten
deuskulako.
No caigamos en la tentación de
acaparar. El tesoro del cristiano ha de ser la certeza de que Dios Padre nos
dará su Reino.
“Goratu dagigun Jauna,
aleluia abestuz”
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Jesusek, itzarrik eta
zuhur egoteko esatean, otoitz egin beharra gogoratu deusku. Uste ososz jo
dagigun Jaungoiko Aitagana:
-
Elizearen
alde: bere berba eta egiteekin Jaungoikoaren guganako maitasuna agertu dagian.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Por
la sociedad en que vivimos, para que entre todos podamos hacer que crezca la
paz, el diálogo y la concordia. ESKATU…
-
Por
todos los cristianos, para que la fe en Dios nos haga capaces de reconocer a
los demás como verdaderos hermanos.. ESKATU…
-
Jaunaren
berbea entzun dogunon alde: ikasi dagigula Jaungoikoagan ustea jarrita alkarren zerbitzuan bizitzen. ESKATU…
Jainko Jauna, entzun gure erreguak eta isuri zure maitasuna seme-alaba
gaituzun guztion gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, fededuna
Jaunagaz fidatu egiten da. Fededunak ondo daki Jaungoikoa orain eta beti
gure ondoan dagoala. Horregaitik,
fededunak ez dau galtzen itxaropenik.
El creyente, siempre
está pendiente de Dios, de su Palabra, de su presencia y de su amor. Que a lo
largo de la semana sepamos transmitir con la vida lo que aquí hemos recibido.
“Jesus munduko argia”
No hay comentarios:
Publicar un comentario