Agur Euzkadi, Lauaxeta

viernes, 6 de junio de 2025

Gizatasun arrantzale, Mikel Epalza & Coline Renault


GIZATASUN ARRANTZALE, Mikel Epalza & Coline Renault (itzultzaileak Mizel Jorajuria eta beste), Euskaltzaleen Biltzarra, Uztaritze, 2025, 223 or.

 

Pêcheurs d’hommes izenarekin sortu zen liburu hau frantsesez. Euskarazko itzulpena da liburu hau. Elkarrizketa luze baten emaitza dela esan dezakegu. Itsasoa zubi da hemen.

Alde batetik idazle emakume gazte frantziar bat, agnostikoa. Bestetik apaiz euskaldun bat, edadekoa. Itsasminak batzen ditu. Hain desberdin izanik, herri, fede, genero, adin arloan, elkarrekin izandako esperientzia, elkarrizketa, etab., lau eskutan itsasoak saretzen ditu.

Mikel Epalzak itsas munduarekion lotutako esperientziak dira haria. Arrantzale, marinel, alargun, etab. bizipenak ageri dira. Erlijio eta fede aldetik bere kristau eta apaiz bokazioa aletzen du. Bizitako esperientziak dira iturri pentsaera garatzeko eta azaltzeko. Kazetariak bere ikuspuntua kontrajartze du, errespetuz eta era aberasgarri eta osagarri batez.

Itsas mundua, berarekin lotutako espiritualtasuna ere ageri dira argi eta garbi. Itsas mundua. Hain hurbila eta hain urrunekoa. Erlijio eta Eliza mailan ere. Leiho ezin hobea liburu hau horretara hurbiltzeko enpatiaz eta errukiaz.

Jose Mari Kortazar

 


No hay comentarios: