Abenduko izarrak

martes, 23 de agosto de 2022

Urtean zeharreko 22. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.








URTEAN ZEHARREKO XXII. IGANDEA – ( C )

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Jainkoaren erreinua, errege batek atondu eban ezteguaren antzekoa da. Etxeko ugasabak gonbidatzen gaitu mahaian parte hartzera, eta jai hori alaitasunez bizitzera.

            Norentzako dira lehen jarlekuak?  Gizartean arrapalari ibiltzen gara lehenengoak izateko eta ohoreak hartzeko. Jainkoaren erreinuan ez da bardin izango.

            Entzun eta ikasi daigun eleiz-alkartean eta bizitzan zelan jokatu behar dogun.

 

            Prestau gaitezan Jaungoikoaren Berbea entzuteko eta Eukaristia ospatzeko

 

            “Alkartu danok eta kanta..”

 

DAMU-OTOITZA

 

            Parkamena eskatzea apaltasun ezaugarri da; gure bizitzak osatzeko, Jaungoikaren maitasuna behar dogula autortzea. Eskatu dagigun uste osoz gure hutsegite eta pekatu guztien parkamena:

 

-       Jesus Jauna, apalak izaten irakasten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA

 

-       Jesus Jauna, behartsuak eta baztertuak maite dituzuna. KRISTO, ERRUKI

 

-       Jesus Jauna, zure erreinuko mahaira deitu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir. 3, 19-21.  30-31

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Testamentu Zaharreko jakintsu baten kontsejuak eskeintzen deuskuz. Entzun dagigun arretaz.

 

Erantzun salmoa   (67)

 

            Txiki eta ezerez danaren poza abesten dau salmo-egileak. Jainkoaren etxeko izateak, poztuten dau behartsua.

 

“Emon egiezu Jainko maite behartsuei zure etxe”

 

 

Eb. 12, 18-19. 22-24ª:

 

            Ebertarrei egindako idazkiak, gaur, Jesusengan sinisteak dakazan barritasuna eta itxaropen pozgarria aitatzen deuskuz.

 

 

 

Lk 14, 1. 7-14

 

            Lehenengo tokiak bilatzen ditugunontzat, apaltasun irakaspen ederra emongo deusku Jesusek gaurko Ebanjelioan. Prestau gaitezan Haren Berbak entzuteko,  “aleluia” abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak Zeruko Aitari:

 

-       Elizaren alde: gizarteagaz dituen hartu-emonetan, apaltasunaren eta zerbitzuaren bidea erabili dagiala beti.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-       Munduko herrialde guztien alde: euren artean solidaritza eta bata-besteenganako begirune jarrerak nagusitu daitezela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-       Gizarte honetan gehien sufritzen dabenen alde: izan dagiela gure laguntza eta hola Jaungoikoa eurekandik hur sentidu dagiela. ESKATU…

 

-       Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde. Jesusek erakutsi deuskun bidea jarraitzen ahalegindu gaitezela beti. ESKATU …

 

Entzun, Aita ona, zure seme-alaba guztien izenean egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 


AZKEN AGURRA

 

            Gure kristau batzar hau amaitzera goaz. Jesusegandik ikasi dogun apaltasuna, bizitzako hartuemon guztietan agertu eta bizi dagigula.

 

Ama maite Maria, egiguzu lagun...










URTEAN ZEHARREKO XXII. IGANDEA – ( C )

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

Jainkoaren erreinua, errege batek atondu eban ezteguaren antzekoa da. Etxeko ugasabak gonbidatzen gaitu mahaian parte hartzera, eta jai hori alaitasunez bizitzera.

            Norentzako dira lehen jarlekuak?  Gizartean arrapalari ibiltzen gara lehenengoak izateko eta ohoreak hartzeko. Jainkoaren erreinuan ez da bardin izango.

            Entzun eta ikasi daigun eleiz-alkartean eta bizitzan zelan jokatu behar dogun.

 

Hay un afán desmedido por aparentar, por ser más que los demás, por ser protagonistas, y esto se refleja tanto en la sociedad, como en la misma Iglesia.

Y Jesús nos enseña la humildad, el trabajo diario, y la ayuda al hermano, y hace que todos participemos en el banquete de la vida.

 

            Prestau gaitezan Jaungoikoaren Berbea entzuteko eta Eukaristia ospatzeko

 

            “Alkartu danok eta kanta..”

 

DAMU-OTOITZA

 

            Parkamena eskatzea apaltasun ezaugarri da; gure bizitzak osatzeko, Jaungoikaren maitasuna behar dogula autortzea. Esaktu dagigun uste osoz gure hutsegite eta pekatu guztien parkamena:

 

-       Jesus Jauna, apalak izaten irakasten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA

 

-       Jesus Jauna, behartsuak eta baztertuak maite dituzuna. KRISTO, ERRUKI

 

-       Jesus Jauna, zure erreinuko mahaira deitu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir. 3, 19-21.  30-31

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Testamentu Zaharreko jakintsu baten kontsejuak eskeintzen deuskuz. Entzun dagigun arretaz.

            El hombre de corazón humilde, no busca poder, ni riquezas. Escucha a Dios y le sirve con prontitud y amor.

 

Erantzun salmoa   (67)

 

            Txiki eta ezerez danaren poza abesten dau salmo-egileak. Jainkoaren etxeko izateak, poztuten dau behartsua.

            El hombre de corazón humilde  confía en el Señor y escucha su voz.

 

“Emon egiezu Jainko maite behartsuei zure etxe”

 

Eb. 12, 18-19. 22-24ª:

 

            Ebertarrei egindako idazkiak, gaur, Jesusengan sinisteak dakazan barritasuna eta itxaropen pozgarria aitatzen deuskuz.

            Ante la grandeza de Dios el hombre teme. Dios es el todo “otro”. Dios se ha hecho cercano en Jesús y nos abre las puertas a su intimidad.

           

Lk 14, 1. 7-14

 

            Lehenengo tokiak bilatzen ditugunontzat, apaltasun irakaspen ederra emongo deusku Jesusek guarko Ebanjelioan. Prestau gaitezan Haren Berbak entzuteko, zutunik “aleluia” abestuz.

            Humildad significa reconocer y aceptar los dones recibidos, poniéndolos al servicio de la comunidad. Esa es la lección del evangelio de hoy.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak Zeruko Aitari:

 

-       Elizaren alde: gizarteagaz dituen hartu-emonetan, apaltasunaren eta zerbitzuaren bidea erabili dagiala beti.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-       Munduko herrialde guztien alde: euren artean solidaritza eta bata-besteenganako begirune jarrerak nagusitu daitezela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-       Para que todos tengan igualdad de oportunidades, para estudiar y trabajar, para participar en la sociedad y disfrutar de los bienes de la tierra. ESKATU…

 

-       Por todos los que participamos en la fiesta de la Eucaristía, para que nos sintamos hermanos y nos ayudemos en la vida. ESKATU …

 

Entzun, Aita ona, zure seme-alaba guztien izenean egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 


AZKEN AGURRA

 

            Gure kristau batzar hau amaitzera goaz. Jesusegandik ikasi dogun apaltasuna, bizitzako hartuemon guztietan agertu eta bizi dagigula.

 

            Jesús fue humilde para servir a los hombres y mujeres de su tiempo. Sigamos su ejemplo con la bendición de Dios.

 

 

Ama maite Maria, egiguzu lagun...








URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA ‑ C


            Siraken liburutik (Sir 3, 19‑21. 30‑31)

     Ene seme, izan zaitez apal zure egintzetan,
eta gizon eskuzabala baino maiteago izango zaitue.
     Izan zaitez, zenbat eta haundiago,
hainbat eta apalago,
eta Jainkoaren ederra aurkituko dozu;
haundia da‑ta Jaunaren errukia,
eta apalei agertzen deutsez bere ezkutuak.
     Harroaren gatxak ezin osatu daitekez,
gaiztakeriak sustraiak eginda daukazalako harengan.
     Zentzundunak zentzundunen berbak maite ditu;
jakituriari adi‑adi dagoan belarriak poza izango dau. 

Erantzun-salmoa         Sal 67, 4-11


Zuk, ene jainko, zure ontasunean 
eratu dozu behartsuentzat etxea.



     Zintzoak poztuten dira,
Jainkoaren aurrean alaitzen
pozetan dira asetzen.
Kanta Jainkoari,
egin goratzarre Haren izenari,
izena Jauna dau,
Haren aurrean poztu zaiteze.
     Umezurtzen aita da, alargunak ditu jagoten,
bere bizitoki santuan da egoten.
Jainkoak aterpea emoten deutse baztertuei,
loturik eroanak pozetan ditu askatzen.
     Bialdu zenduan, ene Jainko, euri ugaria,
Zeuk indartu zenduan zure lur jausia.
Han geratu zan zure artaldea,
Zuk, ene Jainko, zure ontasunean
behartsuentzat eratutako lurrean.

            Ebertarrei egindako epistolatik (Eb 12, 18-19.22-24)

     Senideok: Zuek ez zaree ukitu daiteken mendi batera haldu: zu bizi, hodei, ilunpe, ekatx, turutots eta berba-orroetara; holakoak entzun ebezanak, eurei gehiago berba ez egiteko eskatzen eben.
     Zuek Sion-mendira urreratu zaree, Jaungoiko biziaren herrira, zeruko Jerusalenera, milaka eta milaka aingeruren batzarrera, guztien epaile dan Jaungoikoagana, euren helburua heldutako zintzoen espirituetara, alkargo barri baten bitarteko dan Jesusengana.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 14, 1. 7‑14)

     Aldi haretan, zapatu baten, Jesus farisear handiki baten etxean sartu zan bazkaltzera. Hareek zelatan egokozan. Jesusek, jatera deitutakoak lehenengo aulkiak aukeratzen ebezala konturaturik, parabola hau esan eutsen.
     «Ezteguetara dei egiten deutsuenean, ez zaitez jarri lehenengo lekuan: baleiteke zu baino gehiago danen bat harek deitua izatea; etorriko da, zuri eta hari dei egin deutsuena, eta esango deutsu: "Itzi egiozu zure lekua honi". Orduan azkeneko lekura joan beharko dozu, lotsatuta. Holan barik, ezteguetara dei egiten deu­tsuenean, zoaz eta jarri zaitez azkenengo lekuan; dei egin deutsunak, datorrenean, esan dagitsun: "Adis­kide, igo gorago!" Orduan oso ondo geldituko zara mahaikide guztien aurrean.
     Izan ere, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua».
     Bazkaltzera dei egin eutsanari esan eutson: «Bazkari nahiz afari bat emotean, ez deitu ez adiskide, ez senide, ez ahaide, ez auzoko aberatsei; eurok ere dei egingo deutsuelako, eta holan ordainduko. Jatordu bat emo­tean, egin dei behartsuei, elbarriei, herren eta itsuei; eta zorioneko izango zara, orderik ezin emon izango deutsue‑ta; ordea, zintzoen berbiztean emongo jatzu».       

 

No hay comentarios: