Páginas

martes, 2 de agosto de 2022

Urtean zeharreko 19. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    






URTEAN ZEHARREKO XIX. IGANDEA   - ( C )

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on Jaunaren Eguna  ospatzera etorri zareen guztioi.

 

Egunen baten Jaunaren zorionean alkartzeko itxaropena dogunok, anai-arreba lez alkartzen gara, astero, Jaunaren Eguna ospatzeko eta hau kristau gareanez batez ere Eukaristian parte hartuaz egiten dogu: Jaungoikoaren Berbea entzun, Jesusen Gorputzaz janaritu eta geure fedea eta itxaropena barriztatuz.

 

Pozez beterik, eskerrak emon deioguzan bere inguruan batzen gaituan Jaunari eta prestatu dagiguzan geure gogo-bihotzak ospakizun honetan parte hartzeko.

 

“Igandetan elizan …”

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, askotan munduko erara jokatzen dogu eta ez Jaungoikoaren seme-alabei dagokion lez. Parkamena eskatu deiogun Jaunari, Kristoren jarraitzaile pekatariak garealako:

 

-         Jesus Jauna, Jainko Aitagan uste osoa ipinteko esan deuskuzuna. ERRUKI J.

 

-         Jesus Jauna, gure makalaldietan indarra eta adorea zaituguna.  KRISTO E.

 

-         Jesus Jauna, geure ondasunekin behartsuei laguntzeko eskatsen deuskuzuna. E.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak. 18, 6-9

            Irakurgai honek, antxinako jazoera bat gogoratzen deusku: Israel herria zelan askatua izan zan egiptoarren menpetik. Askapen ha Jesusek lortuko deuskunaren irudia eta agintzaria dogu.

 

Erantzun salmoa  -  32 Salmoa

 

            Jainkoaren leialtasuna aukeratu gaitu, bere familiako seme-alaba izateko, bere herri izateko. Eskertu dagigun kantuz, Jainkoaren guganako maitasuna.

 

“ Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria”

 

Eb 11, 1-2. 8-9

 

            Testamentu Zaharreko gizon ospetsu guztiak Jaungoikoagan uste osoa ipinita bizi izan ziran. Irakurgai honetan hareen antzera jarraitzera konbidatzen gaitue.

 

Lk. 12, 32-48

 

            Gertatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko eta aleluia abestuz, goratu dagigun Jauna, salbamenaren bidea erakusten deuskulako.

Goratu dagigun Jauna, aleluia abestuz”

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, Jesusek, itzarrik eta zuhur egoteko esatean, otoitz egin beharra gogoratu deusku. Uste ososz jo dagigun Jaungoiko Aitagana:

 

-         Elizearen alde: bere berba eta egiteekin Jaungoikoaren guganako maitasuna agertu dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-         Jaungoikoaren bila  dabilzan gizon-emakumeen alde: bizitzaren bihotzean, anai-  arreben zerbitzuan eta fededunen testigantzan aurkitu dagien. ESKATU…

 

-         Gure familia eta gizarte hartu-emonetan, bakea, adiskidetasuna eta maitasuna bilatu dagiguzan. ESKATU…

 

-         Jaunaren berbea entzun dogunon alde: ikasi dagigula Jaungoikoagan ustea jarrita  alkarren zerbitzuan bizitzen. ESKATU…

 

Jainko Jauna, entzun gure erreguak eta isuri zure maitasuna seme-alaba gaituzun guztion gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


AZKEN AGURRA

 

            Senideok, fededuna Jaunagaz fidatu egiten da. Fededunak ondo daki Jaungoikoa orain eta beti gure ondoan dagoala. Horregaitik, fededunak ez dau galtzen itxaropenik.

 

            “Jesus munduko argia”















URTEAN ZEHARREKO XIX. IGANDEA   - ( C )

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on Jaunaren Eguna  ospatzera etorri zareen guztioi.

 

Egunen baten Jaunaren zorionean alkartzeko itxaropena dogunok, anai-arreba lez alkartzen gara, astero, Jaunaren Eguna ospatzeko eta hau kristau gareanez batez ere Eukaristian parte hartuaz egiten dogu: Jaungoikoaren Berbea entzun, Jesusen Gorputzaz janaritu eta geure fedea eta itxaropena barriztatuz.

 

El Espíritu de Jesús nos reúne como hijos de una misma familia para celebrar la Eucaristía. Convocados por el mismo Señor, se nos recuerda que debemos amar la vida y debemos saber compartirla con los demás. Que esta celebración nos impulse a crear un mundo de fraternidad y de paz.

 

Pozez beterik, eskerrak emon deioguzan bere inguruan batzen gaituan Jaunari eta prestatu dagiguzan geure gogo-bihotzak ospakizun honetan parte hartzeko.

 

“Igandetan elizan …”

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, askotan munduko erara jokatzen dogu eta ez Jaungoikoaren seme-alabei dagokion lez. Parkamena eskatu deiogun Jaunari, Kristoren jarraitzaile pekatariak garealako:

 

-         Jesus Jauna, Jainko Aitagan uste osoa ipinteko esan deuskuzuna. ERRUKI J.

 

-         Jesus Jauna, gure makaldietan indarra eta adorea zaituguna.  KRISTO E.

 

-         Jesus Jauna, geure ondasunekin behartsuei laguntzeko eskatsen deuskuzuna. E.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak. 18, 6-9

 

            Irakurgai honek, antxinako jazoera bat gogoratzen deusku: Israel herria zelan askatua izan zan egiptoarren menpetik. Askapen ha Jesusek lortuko deuskunaren irudia eta agintzaria dogu.

            Al pueblo de Israel se le anunció cómo iba a manifestar Dios su justicia liberándolos de la esclavitud. Y este anuncio se le da para que siga confiando en el Dios cumplidor de la Promesa. En justa correspondencia, los hijos de aquel pueblo se imponen a sí mismos un deber sagrado: ser solidarios en los bienes y en los peligros.

 

Erantzun salmoa  -  32 Salmoa

 

            Jainkoaren leialtasuna aukeratu gaitu, bere familiako seme-alaba izateko, bere herri izateko. Eskertu dagigun kantuz, Jainkoaren guganako maitasuna.

            Sentimos la alegría de ser el pueblo elegido de Dios

 

“ Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria”

Eb 11, 1-2. 8-9

 

            Testamentu Zaharreko gizon ospetsu guztiak Jaungoikoagan uste osoa ipinita bizi izan ziran. Irakurgai honetan hareen antzera jarraitzera konbidatzen gaitue.

            La fe, que es respuesta a la Palabra de Dios, es también confianza y seguridad en Dios.

 

Lk. 12, 32-48

 

            Gertatu gaitezan Jesusen berbak entzuteko eta aleluia abestuz, goratu dagigun Jauna, salbamenaren bidea erakusten deuskulako.

            No caigamos en la tentación de acaparar. El tesoro del cristiano ha de ser la certeza de que Dios Padre nos dará su Reino.

            “Goratu dagigun Jauna, aleluia abestuz”

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, Jesusek, itzarrik eta zuhur egoteko esatean, otoitz egin beharra gogoratu deusku. Uste ososz jo dagigun Jaungoiko Aitagana:

 

-         Elizearen alde: bere berba eta egiteekin Jaungoikoaren guganako maitasuna agertu dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-         Por la sociedad en que vivimos, para que entre todos podamos hacer que crezca la paz, el diálogo y la concordia. ESKATU…

 

-         Por todos los cristianos, para que la fe en Dios nos haga capaces de reconocer a los demás como verdaderos hermanos.. ESKATU…

 

-         Jaunaren berbea entzun dogunon alde: ikasi dagigula Jaungoikoagan ustea jarrita  alkarren zerbitzuan bizitzen. ESKATU…

 

Jainko Jauna, entzun gure erreguak eta isuri zure maitasuna seme-alaba gaituzun guztion gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


AZKEN AGURRA

 

            Senideok, fededuna Jaunagaz fidatu egiten da. Fededunak ondo daki Jaungoikoa orain eta beti gure ondoan dagoala. Horregaitik, fededunak ez dau galtzen itxaropenik.

            El creyente, siempre está pendiente de Dios, de su Palabra, de su presencia y de su amor. Que a lo largo de la semana sepamos transmitir con la vida lo que aquí hemos recibido.

 

            “Jesus munduko argia”












URTEAN ZEHARREKO  XIX. DOMEKEA

    Jakituriaren liburutik. (Jak 18, 6‑9)

    Aurretiaz emon jaken gure gurasoei

gau haren barri,

zelako zinari sinistu eutsoen garbi jakinez,

euren uste ona sendotu eiten.

    Zure herria zintzoen salbamenaren

eta arerioen hondamenaren zain egoan.

    Ekintza beragaz, arerioak zigortu egin zenduzan,

eta gu aintzaz bete, Zeugana deituz.

    Zintzoen seme jatorrak

opariak eskeintzen eutsuezan isilka;

eta alkar ulertuta,

lege santu hau ezarri eben:

bai zorionean, bai zoritxarrean,

santuak alkarren lagun izango zirala;

eta asaben abestiak kantetan hasi ziran.

Erantzun-salmoa       Sal 32, 12-22

Jauna dot argi eta salbamen...
edo:
    Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria

    Poztu zaiteze zintzook Jaunagan,

zuzenak diranei dagokie Ha gorestea.

Bai dohatsu, Jauna Jainko dauan jentea,

bere oinorde hautatu dauan herria.

    Hara, Jaunaren begiak begirune deutsoenakana,

Haren maitasuna itxaroten dabenakana;

heriotzatik ditu atarako, eta gosetean aseko.

    Gure bihotza Jaunaren zain daukagu,

lagun eta babes Bera dogu.

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,

Zeugan dogu‑ta gure uste ona.

      Ebertarrei egindako epistolatik. (Heb 11, 1‑2. 8‑19)

    Senideok: Sinismena, itxaroten dogunaren oinarria da, ikusten ez diranen agerpidea. Sinismenaren bidez lortu eben asabek izen ona.

    Sinismenaren indarrez bete eban Abrahanek Jaungoikoaren esana, eta urten eban ondaretzat hartu behar eban lurraldera, nora joian jakin barik. Sinismenaren indarrez bizi izan zan, agindutako lurrean, arrotz, erbestean lez, txabolatan -eta bardin Isaak eta Jakob ere, agintzari beraren oinordeko ziranak‑; oinarri sendo gainean ezarritako herria itxaroten eban, Jaungoikoak eregia eta antolatua.

    Sinismenaren indarrez hartu eban Sarak berak ere, adina joan eta gero, seindun izateko indarra, agintzaria egin eutsona leialtzat eukalako. Holan, gizon batengandik -horretarako hilda egoan batengandik, gainera- seme asko jaio ziran, zeruko izarrak haina eta itsas bazterrean dagozan ondar kontaezinak beste.    


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik. (Lk 12, 32‑48)

    Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:

    Zagoze zuhur, gerrikoa gerrian, eta kriseiluak biztuta; ugazaba ezteguetatik noiz etorriko zain dagozan morroiak lez, etorri eta atea joten dauaneko edegi deioen.

    Zorionekoak, ugazabak, etortean, zuhur aurkitzen dituan mutilak! Egia dinotsuet: bere gerrikoa soinean jantzi eta mahaian jesarriazoko ditu, eta bera hasiko jake zerbitzatzen. Zorionekoak, ugazabak holan aurkitzen dituan morroiak, nahiz gauerdian nahiz goizaldean etorri.

    Badakizue: etxagunak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, ez leuke etxea zulatzen itziko. Zuok ere prest egon zaiteze, uste ez dozuen orduan etorriko dalako Gizonaren Semea.      


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario