Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO
IV. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Orain dala ordu erdi,
orain hemen gagozanok, sakabanatuta gengozan, bakotxa bere etxean edo beste
nonbaiten. Baina Jesus Jaunaren deia entzunez, zapatu-domeka guztietan lez, danok
geure elizan alkartu gara. Batzar honetan, alkarrekin otoitz egingo dogu;
Jaunaren Berbea entzungo dogu eta geure eskerrona agertuko deutsagu Berari.
Jaungoikoak bete
gagizala guztiok bere maitasunez.
"Goazen elkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, pekatari
gareala autortuz, zabaldu deioguzan geure barruko ateak Jaungoikoaren
maitasunari eta graziari:
- Jesus Jauna, gure
sinismenaren oinarria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure
itxaropenaren indarra zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure
maitasunaren janaria zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 1, 4-5. 17-19:
Irakurgai honetan,
Jeremiasek kontauko deusku zelan sentidu eban berak profeta izateko deia.
Jeremiasi lez, Jaungoikoak geuri ere dei egiten deusku eta bere laguntza eskeintzen
deusku.
Erantzun-Salmoa: 70. Salmoa
Uste osoa Jaunagan
jarririk, oihukatzen dau salmisteak Jaungoikoaren salbamena
"Nire ahoak iragarriko
dau, Jauna, zure salbamena".
1 Kor 12, 31 - 13, 13:
Paulok, maitasunari
buruz egingo deusku berba. Jaungoikoa eta lagunurkoa maitatzea, hara hor emon
jakun agindu nagusia. Bata-besteagaz lotuta dagoz eta ezin dira banandu, agindu
bakar bat lez osotzen dabe.
Lk 4, 21-30:
Joan zan domekan lez,
Jesusek Nazareteko sinagogan berba egiten jarraitzen dau. Eta bere berbak
nahaste haundia sortuko dabe entzuleen artean, bere herritarren sinisgogorkeria
salatzen daualako. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, aurkeztu
deioguzan Jaungoiko Aitari geure beharrizanak eta munduaren preminak:
-Elizak
Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian,
sufritzen eta nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-Gerrea, gogorkeria,
gorrotoa eta injustizia sufritzen dagozan pertsona eta herrien alde, alkar
konpontzeko bidean jarri daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Mundu baketsu, gizakoiago eta zuzenago baten alde lanean diharduenak
ekintza eder horretan jarraitzeko itxaropena eta adorea beti izan
dagiezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
-Arratiako kristau guztien alde, Jaunaren Berbea irakurri eta
geureganatuz Ebanjelioaren bidetik jarraitu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona,
zure herriaren eskariak. Eta egizu, eskatu deutsugun hau, bizitzan egi bihurtzen
ahalegindu gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, goazen
elizatik kanpora bakezko eta maitasunezko mundu bat egiten. Gurekin jarraitzen
dauan Jauna izan daitela gure indarra.
"Jesus munduko argia.."
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Orain dala ordu erdi,
orain hemen gagozanok, sakabanatuta gengozan, bakotxa bere etxean edo beste
nonbaiten. Baina Jesus Jaunaren deia entzunez, zapatu-domeka guztietan lez, danok
guere elizan alkartu gara. Batzar honetan, alkarrekin otoitz egingo dogu;
Jaunaren Berbea entzungo dogu eta geure eskerrona agertuko deutsagu Berari.
Hoy, nuevamente nos ha convocado el Señor,
para que escuchemos su Palabra y celebremos su Eucaristía que nos abre a la
comunión de su amor.
Que el amor de Dios
sea fecundo en nosotros y produzca abundante fruto para bien de todos.
Jaungoikoak bete
gagizala guztiok bere maitasunez.
"Goazen elkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, pekatari
gareala autortuz, zabaldu deioguzan geure barruko ateak Jaungoikoaren
maitasunari eta graziari:
- Jesus Jauna, gure
sinismenaren oinarria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure
itxaropenaren indarra zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure
maitasunaren janaria zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 1, 4-5. 17-19:
Irakurgai honetan,
Jeremiasek kontauko deusku zelan sentidu eban berak profeta izateko deia.
Jeremiasi lez, Jaungoikoak geuri ere dei egiten deusku eta bere laguntza
eskeintzen deusku.
El elegido de Dios,
el Profeta, es un hombre que vive la lucha. Él es fuerte como la Palabra de Dios, que es
toda su vida. Sólo Dios puede salvarle en medio de la oposición del mundo.
Erantzun-Salmoa: 70. Salmoa
Uste osoa Jaunagan
jarririk, oihukatzen dau salmisteak Jaungoikoaren salbamena
El salmista confía en
el Señor. Él es la esperanza de su vida. Por eso canta su salvación
"Nire ahoak iragarriko
dau, Jauna, zure salbamena".
1 Kor 12, 31 - 13, 13:
Paulok, maitasunari
buruz egingo deusku berba. Jaungoikoa eta lagunurkoa maitatzea, hara hor emon
jakun agindu nagusia. Bata-besteagaz lotuta dagoz eta ezin dira banandu, agindu
bakar bat lez osotzen dabe.
El amor, fruto del
Espíritu de Dios, es la fuente de todos los bienes.
Lk 4, 21-30:
Jesús aparece como aquel en quien se cumple la Escritura. Es el
cumplimiento de la Promesa
guardada por el pueblo de Israel durante toda su historia.
Joan zan domekan lez,
Jesusek Nazareteko sinagogan berba egiten jarraitzen dau. Eta bere berbak
nahaste haundia sortuko dabe entzuleen artean, bere herritarren sinisgogorkeria
salatzen daualako. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, aurkeztu
deioguzan Jaungoiko Aitari geure beharrizanak eta munduaren preminak:
-Elizak Jesusen nahiari erantzunez
Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian, sufritzen eta nekepean bizi
diranei egoera barri baten itxaropena azalduz .ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Herrien etorkizuna euren eskuetan dauken agintarien alde: pertsonen
eskubideak errespetatu dagiezan eta benetako bakea ta zuzentasuna bilatu
dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que los cristianos sepamos llevar la Palabra de Dios a nuestra
vida y sea fuerza de transformación. ESKATU DEIOGUN JAUANRI.
- Para que a todos nosotros, la participación en la Eucaristía de Jesús,
nos ayude a crecer en la fe, en la esperanza y en el amor. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona,
zure herriaren eskariak. Eta egizu, eskatu deutsugun hau, bizitzan egi
bihurtzen ahalegindu gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, goazen
elizatik kanpora bakezko eta maitasunezko mundu bat egiten. Gurekin jarraitzen
dauan Jauna izan daitela gure indarra.
Que todo este día de
hoy, Día del Señor, esté iluminado por la luz del Espíritu y que sepamos vivir
con amor y con un corazón abierto.
Recibamos la
bendición de Dios.
"Jesus munduko argia."
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA
Jeremias Profetaren liburutik (Jer
1, 4‑5. 17‑19)
Josiasen
egunetan, Jaunaren berbea etorri jatan,
eta hauxe esan eustan:
«Sabelean sortu baino lehenagotik
ezagutzen zaitut
eta amaren sabeletik urten baino
lehenago neuretzat aukeratu zindudazan,
eta herrientzako profeta ezarri.
Lotu
egizu, bada, gerria;
zoaz eta esaiezu Nik agintzen deutsudana.
Ez
izan hareen bildurrik;
bestela
Neuk sartuko deutsut hareen bildurra.
Begira, nik gaztelu jarten zaitut gaur,
burdinezko zutabe eta brontzezko
hesi,
herrialde guzti honen aurrean,
Judako erregeen eta lehen agintarien
aurrean,
abadeen eta herritarren aurrean.
Borrokan
egingo deutsue,
baina ez zaitue menperatuko,
Ni zeugaz nagoalako, zu salbatzeko».
Erantzun-salmoa Sal 70, 1‑2. 3‑4. 5‑6ab. 15ab eta 17
Nire ahoak iragarriko dau,
Jauna, zure salbamena.
Zeugana
joten dot, Jauna,
ez nadila lotsatu sekula.
Zuzena zaran ezkero, askatu eta onik
atara nagizu,
bihurtu nigana belarri hori, eta
salbatu nagizu.
Izan
zakidaz gorde harkaitz,
gaztelu sendo ni salbatzeko,
nire harkaitz eta gaztelu Zeu
zaitudalako.
Ene Jainko, askatu nagizu gaiztoaren
eskutik,
bihurrien eta zapaltzaileen
ukabiletik.
Zeu
zaitut, Jauna, nire uste ona,
Zeu, Jauna, gazte nintzanetik nire
itxaropena.
Zeugan sendotu naz amaren sabeletik,
amaren erraietatik laguntzaile
zindudazan.
Nire
ahoak zure zuzentasuna iragarriko dau,
zure salbamena egun osoan.
Zeuk deustazu, Jauna, gazte
nintzanetik irakatsi,
orain arte ditut zure mirariak
iragarri.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei
(1 Kor 12, 31-13,13)
Senideok:
[Bilatu egizuez dohainik onenak. Eta oraindino beste bide bikainago bat adierazoko deutsuet.
Nik gizonen eta aingeruen hizkuntzetan berba egingo baneu ere, maitasunik ez
badaukat, lapiko soinulari eta kanpai tintinlari baino ez naz. Igartzeko
dohaina euki arren, eta ezkutuki eta jakingarri guztiak jakin arren, eta mendiak
aldatzeko adinako sinismen osoa euki arren, maitasunik ez badaukat, ez naz
ezer. Eta daukadan guztia behartsuen artean banandu arren, eta neure gorputza
erreteraino emon arren ere, maitasunik ez badaukat, guzti hori ez dot
ezertarako.
Maitasuna
eroapen haundikoa da, bihozbera; maitasunak ez dauka bekaitzik, ez
handiusterik; maitasuna ez da harroa, ez da era bakoa, ez da berekoia, ez
hasarrekorra; ez dau kaltea gogoan hartzen, ez da bidebakokeriaz poztuten,
egiagaz baino, dana parkatzen dau, dana sinisten, dana itxaroten, dana ondo
eroaten.
Maitasuna
ez da sekulan amatatzen; goi‑agerpenak, bai, amaituko dira; hizkuntzak isilduko
dira, eta jakintza amaituko da. Erdizkakoak dira gure jakintza eta gure
agerpenak. Osoa datorkenean, ostera, baztertu egingo da erdizkakoa. Ume
nintzanean, ume lez berba egiten neban, ume lez sentitzen neban, eta ume lez
erizten. Gizon egin nazanean, ostera, itzi egin ditut ume gauzak. Orain
ispiluan eta ilun antzean ikusten dogu; orduan, barriz, aurrez aurre. Orain
erdizka ezagutzen dot; orduan, barriz, Jainkoak ni ezagutzen nauan lez
ezagutuko dot nik.
Orain
sinismenak, itxaropenak, maitasunak, hirurok diraue; baina hirurotan, maitasuna
da nagusi.
Jesukristoren
Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 4, 21‑30)
Aldi haretan, Jesus honan hasi jaken
berba egiten:
«Gaur
bete da, orain entzun dozuen Liburu Santuko berba hau». Eta guztiak autormena
egiten eutsoen, eta harrituta egozan, Haren ahotik graziazko berbak urteten
eben‑ta; eta honan inoen: «Hau ez da, ba, Joseren semea?».
Eta
Jesusek honan berba egin eutsen: «Harako esaerea gogoratuazoko deustazue,
laster: "Osagile, osatu egizu zeure burua". Kafarnaunen egin ei
dozuzanak egin hemen ere, zeure herrian».
Eta
gero esan eutsen : «Benetan dinotsuet, ez da profetarik, bere herrian ondo
ikusia danik. Egia dinotsuet: Bazan emakume alargunik asko Eliasen egunetan,
hiru urte eta sei hilabete zerua itxita egonik lurralde guztian gosete gorria
izan zanean; baina ez jakon hareetako inori bialdu Elias, Sidonen dagoan
Sareptako emakume alargunari baino. Eta bazan legenardunik asko Israelen,
Eliseo profetaren egunen; baina ez zan hareetako inor osatu, Siriako Naaman
baino.
Berbok
entzunda, hasarre biziak hartu zituan sinagogan egozan guztiak. Eta jagi eta
herritik kanpora atara eben, eta herria eregita egoan mendiko amildegira eroan
eben, handik behera botateko asmotan. Bera, ostera, euren erditik igaro eta
bere bidetik joan zan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario