Hona beste proposamen
bat abenduko domekak ospatzeko krisi egoera honetan.
Abendu hasieran sehaska bat hutsik, altare aurrean.
Domekaz domeka, bertso bat, eguneko ebanjelioagaz lotuta,
eta ezaugarri bat sehaska inguratuz.
Egin daiteke: meza hasieran, sermoian, edota eskeintzak
egiterakoan. Parrokia bakoitzak ikusi leike.
Abenduaren lehen domekan
altza ta jaso burua,
erne egonda, otoitz eginaz
zabaldu jaku zerua:
Lurrean, barriz, sehaska hutsik,
noiz helduko
umetxua:
Abendu hontan, arratiarrok
gabon dogu helburua.
Biblia bat zabalik: otoitza biblian oinarrituta
Abenduaren bide honetan
guk ezin egin etena,
jaso pobrea eta apala,
jaitsi harro dabilena.
Bihotz barritu, elkar lagundu,
indartu gure kemena:
eta ikusi, arratiarrok,
Jainkoaren salbamena.
Ogia bat: danok eduki daigun zer jan.
Abenduaren sehaska dogu
zeregin eta opari,
Biblia dauka, ogia dauka,
falta jako gure argi.
Joan Bautista eta Jesusek
badabe euren gurari:
Arratian be guk zabaltzea
barri ona herriari!
Argia, kandela edo kriseilu bat ixiotuta.
Abenduaren azken domekan
urrean dogu Gabona,
Caritas dator ez daigun ahaztu
pobre ta bakar dagona.
Sehaskatxoa prestatu dogu
Jaio dadin Ume ona:
Jaunaren Berba entzun ta betez
gurea da zoriona!
Caritas eguneko kartela eta batu dan dirua.
Natibitate egunean, sehaska horretan, Jesus umearen irudia
jarriko genduke, beste ezaugarriak kendu barik, bigarren mailan itxita baino.
Bake bidean zorion bila
egin dogu hainbat saio,
itxuraz hil zan enbor zaharrari
kimu barri sortu zaio,
gorrotoaren ilun baltzari
bakeak argi damaio,
negu hotzaren erdi erdian
larrosa txikia jaio,
gorrotoaren
ilun baltzari
bakeak argi
damaio,
negu hotzaren
erdi erdian
Jesus umea da
jaio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario