Gaspar Martinez de Larrinoa Arratiako hitzaldian |
Euskal Herriko gotzaiek idatzi eben gutun pastoral hartu eban oinarritzat, baina azalpen errezak, hizkuntza urrekoa eta txisteak tartekatuz.
Fededunen eta eliztarrentzako gogoeta aparta. Oinarritzat ebanjelioa, Jainkoaren erregetza eta zoriontasunak hartu zituan. Ekonomia, etxea gobernatzea, baina etxea mundu guztiko biztanleak, Jainkoaren seme alabak direla behin eta barriro errepikatu eta gogoratu euskun.
Krisiaren arrazoiak argitu zituan, eta gaur egungo datu zehatzak gogoratu, bai Bizkaian, bai mundu osoan. Itxaropena dogularik motorra gure ekintzarako, eta kontradizinoak eta ezinak hor dagozala jakin arren, konpromisu konkretuak hartzeko pistak emon zituan: kristauen formazioa handitu, Elizaren Dotrina Soziala ere kontuan hartuz, eta konpartitzeko keinu zehatzak bideratuz, zergak ordaintzeaz aparte: dirua, denpora, talentuak...
Hementxe bertan dozue ikusgai hitzaldi osoaren aurkezpena: klikatu hementxe.
Amaia hasierako otoitza erreztuten |
No hay comentarios:
Publicar un comentario