Ohizkoak dira holako liburuak erderaz. Euskeraz ere
astiro astiro badoaz gero eta gehiago agertzen: egunean eguneko ebanjelioa,
egun bakoitzari gogoetatxo bat gehituz.
Klaretarren argitalpen apain honen gogoetak Oscar
Rodriguez Maradiaga kardinalaren eskuak eginak dira, euskeraz Aitor Kamiruagak
jarrita. Bibliako testuak Euskal Herriko gotzainen aginduz diharduen
Elizbarruti arteko Liturgia euskeratzaile taldeak egindako itzulpenak dira. Irudiak
Maximino Cerezo Barreko jaunarenak.
Igandeko gogoetan irakurmen jainkotiarra edo lectio divina egiteko norabide edo
lagungarriak ere badakartza argitalpen honek.
Klaretarren edizio hau nazioartekoa da, hainbat
hizkuntzatan kaleratzen da Jaunaren Hitza zabaltzeko eta biziaz txertatzeko
asmotan. Aurretik bagenuen jesuitek Mezulari argitaletxean ateratzen zutena,
edota Pasiotarrak internet bidez eskaintzen dutena www.bidean.net web gunean.
Eskerrik asko eta zorionak guztioi!
Eskerrik asko eta zorionak guztioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario