Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO IV. DOMEKEA – B
BATZARRA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Garizumako
laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz
eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu
etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.
Gaur,
ALKARTE egiten gaituan BATZARRA dogu ardatz. Eukaristia fede bizitzaren iturri
eta gailur bada, bertan bizi dogun fedea, aldi berean kristauontzat
“alkartasuna” hitzak gauza bi adierazoten ditu: osoko partaidetza Eukaristian
eta fededunen eta Eleizen arteko hartu-emonaren izaera.
Gure
izate guztiaz, sartu gaitezan fededun alkarteko eukaristian abestuz.
"Goazen alkarturik biztuta fedea"
DAMU
OTOITZA
Beti ez
dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu
Kristoren argia onartzen. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun
bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]
Eta
orain autortu dagigun pekatari geure burua:
“Autortzen deutsot Jaungoiko ahalguztidunari
HITZAREN LITURGIA
2 Kro 36, 14-16. 19-23:
Israel herriaren historia Jaungoikoak bere herriari izan
deutsan maitasunaren eta zintzotasunaren historia da. Israeldarrak sarritan ahaztu
dira Jaungoikoagaz. Jaungoikoak, ostera, inoiz ere ez ditu ahazten; maite ditu
eta salbau egingo ditu.
Erantzun-Salmoa: 136. Salmoa
Israeldar zintzoak ez dau ahaztuten
Jerusalén bere uri santua, nahiz eta Babiloniako lurraldean bizi. Jainkoak ere,
ez zituen ahaztu israeldarrak atzerrian bizi ziranean
Jerusalen, zu ez besterik, ezin izan nik poz biderik
Ef 2, 4-10:
Jaungoikoak, lehenago Israeli agertu eutson maitasuna,
orain, Jesukristoren bidez, mundu guztiari agertzen deutso. Esker onez entzun
daigun San Pauloren bitartez iragarriko jakun mezu hau.
Jn 3, 14-21:
Jesusek Nikodemori esango deutso, Jaungoikoak mundua
salbatzeko bialdu dauala bere Semea mundura. Goratu daigun Kristo gure
Salbatzailea: "Aintza, Jesus,
Zuri..."
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Bat egin
dagigun otoitzean Kristoren argiak pekatuaren eta heriotzaren lainoak gure
mundutik aldendu dagizan. Eskari bakoitzaren ostean, hauxe erantzungo dogu:
JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
·
Elizaren
alde, behin eta barriro alkartasuna eta hartu-emona sustatu dagizan munduko
alkarte guztietan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU ....
·
Sufritzen
dabenen alde, etorkinen alde, miseria gorrian bizi diranen alde, indarkeriaren
eta gerrearen biktimen alde. Gure maitasun eta alkartasunaren argia eta berotasuna
jadetsi dagiezan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
·
Gure
munduan benetako ebanjelizatzaileak egon daitezan, Jaungoikoaren erabateko
eskeintzaz jabetu gaitezan eta kristau izena daroagunok, gure inguruan Jesusen
Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU....
·
Gure
parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta
herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz.
JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
Entzun, Jauna,
ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok
zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...
Bakearen otoitza
“Bi edo
gehiago nire izenean batzen zareenean, Ni nago hor zuon artean” esan euskun
Jesusek. Akartean Jainkoa dogu. Zuri baltza dan alkartean ere bai, ez alkarte
idealean bakarrik. Kanta daigun…
Gizadiak maite-mina…
OHARRAK:
1.- Datorren asteburuan dei berezia daukagu: Behartsuenakaz daukagun
konpromisoa, geure kristau izatean oinarritzen da eta beste behin, garenetik
eta daukagunetik partekatzea dagokigu. Kontsumo gitxiago eta alkarbanatze
gehiago egitearen dei berezia.
Izan gaitezan solidarioak.
2.- Martitzenean, Paulino Ordax,
urteotan Los Riosen mixiolaria, gugaz egongo da. Andra Mariko parrokiko lokaletan,
Euskal Mixioen Eguna dala-eta.
AZKEN OTOITZA
Txori kantari
AZKEN AGURRA
"Zoaze Jaunaren
bakean". Holantxe amaitzen ditugu geure Eukaristiak eta elizkizunak. Bere
inguruan alkartu ondoren eta bere Gorputzaz janarituta, Jaunak bialdu egiten
gaitu. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean
bizitzen.
"Zabal bihotzok
errukirako..."
GARIZUMAKO IV. DOMEKEA – B
ASAMBLEA-BATZARRA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Garizumako
laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz
eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu
etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.
En este caminar hacia la Pascua,
una vez más nos hemos reunidos en ASAMBLEA para celebrar la eucaristía, que es fuente y culmen de
la vida de fe. La tradición cristiana ha reservado la palabra “comunión” para
indicar a un tiempo, la plena participación en la eucaristía y la naturaleza de
la relación entre los fieles y entre las iglesias.
Gure izate guztiaz, sartu gaitezan fededun alkarteko eukaristian abestuz.
"Goazen alkarturik biztuta fedea."
DAMU
OTOITZA
Beti ez
dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu
Kristoren argia onartzen. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun
bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]
Eta
orain autortu dagigun pekatari geure burua:
“Autortzen deutsot Jaungoiko ahalguztidunari
HITZAREN LITURGIA
2 Kro 36, 14-16. 19-23:
Israel herriaren historia Jaungoikoak bere herriari izan
deutsan maitasunaren eta zintzotasunaren historia da. Israeldarrak sarritan
ahaztu dira Jaungoikoagaz. Jaungoikoak, ostera, inoiz ere ez ditu ahazten;
maite ditu eta salbau egingo ditu.
El pueblo de Israel olvida con frecuencia la alianza que
hizo con Dios; pero Dios es fiel y
cumple siempre su promesa.
Erantzun-Salmoa: 136. Salmoa
Israeldar zintzoak ez dau ahaztuten
Jerusalén bere uri santua, nahiz eta Babiloniako lurraldean bizi. Jainkoak ere,
ez zituen ahaztu israeldarrak atzerrian bizi ziranean.
Los israelitas cuando estaban en el
exilio de Babilonia, recordaban con añoranza el templo de su ciudad, Jerusalén,
y Dios escuchó su plegaria.
Jerusalen, zu ez besterik, ezin izan nik poz
biderik
Ef 2, 4-10:
Jaungoikoak, lehenago Israeli agertu eutson maitasuna,
orain, Jesukristoren bidez, mundu guztiari agertzen deutso. Esker onez entzun
daigun San Pauloren bitartez iragarriko jakun mezu hau.
El amor de Dios se nos da gratuitamente. Debemos
responder a este amor con nuestro agradecimiento.
Jn 3, 14-21:
Respetando la libertad de
todos, Dios quiere salvar a todos por medio de Jesucristo.
Jesusek Nikodemori esango deutso, Jaungoikoak mundua
salbatzeko bialdu dauala bere Semea mundura. Goratu daigun Kristo gure
Salbatzailea: "Aintza, Jesus,
Zuri..."
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Bat egin
dagigun otoitzean Kristoren argiak pekatuaren eta heriotzaren lainoak gure
mundutik aldendu dagizan. Eskari bakoitzaren ostean, hauxe erantzungo dogu:
JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
·
Elizaren
alde, behin eta barriro alkartasuna eta hartu-emona sustatu dagizan munduko
alkarte guztietan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU ....
·
Por los que sufren, por los inmigrantes, por los que viven en la negra
oscuridad de la miseria, por las víctimas de la violencia y de la guerra. Para
que les llegue la luz y el calor de nuestro amor y nuestra solidaridad. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
·
Para que en nuestro mundo no falten verdaderos evangelizadores que nos
ayuden a descubrir la total entrega de Dios y cuantos nos sentimos cristianos,
seamos transmisores de la Buena Noticia de Jesús. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
·
Gure
parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta
herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz.
JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.
Entzun, Jauna,
ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok
zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...
Bakearen otoitza
“Bi edo
gehiago nire izenean batzen zareenean, Ni nago hor zuon artean” esan euskun
Jesusek. Akartean Jainkoa dogu. Zuri baltza dan alkartean ere bai, ez alkarte
idealean bakarrik. Kanta daigun…
Gizadiak maite-mina…
OHARRAK:
1.- El próximo fin de semana
se nos presenta la oportunidad de compartir. Nuestro ser cristiano nos implica
comprometernos con los más frágiles, con los que tienen menos oportunidades que
nosotros. Se nos invita a compartir lo que tenemos y para ello concienciarnos
que nos es necesario consumir menos y compartir más. Sólo así, seremos
solidarios.
2.- Martitzenean, Paulino Ordax,
urteotan Los Riosen mixiolaria, gugaz egongo da. Andra Mariko parrokiko lokaletan,
Euskal Mixioen Eguna dala-eta.
AZKEN OTOITZA
Txori kantari
AZKEN AGURRA
"Zoaze Jaunaren
bakean". Holantxe amaitzen ditugu geure Eukaristiak eta elizkizunak. Bere
inguruan alkartu ondoren eta bere Gorputzaz janarituta, Jaunak bialdu egiten
gaitu. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean
bizitzen.
Hemos sido iluminados por la Palabra de Dios. Llevemos
esta luz a la vida de cada día, y seamos testigos del amor de Dios.
"Zabal bihotzok
errukirako..."