Abenduko izarrak

domingo, 30 de octubre de 2022

Urtean zeharreko 31. domekea C urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

 

                                                                    URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - C

GIZAKIA HELBURU

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

            Domeka honetan, urteko ibilbidean ikasi eta ospatu dogunaren bilduma bat lez, Zakeo zergalariaren etxean aurkituko dogu Jesus, Bera galduta egoana bilatzera eta salbatzera etorri dala guztioi gogoratuz.

            .

Gaur, «Gizakia helburu», gure Eleizbarrutiko Gizakia Fundazinoari laguntzeko eguna da. Erakunde honen helburuak, honeek dira: gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak prebenitu, adikzinoak dabezan pertsonei tratamentua  eta  ahulen gizarte-laneratzea ahalbideratzea.

 

            Hasi gaitezan, "Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jesus bere errukiaz eta salbamenagaz gugana dator. Prestau deiogun geure etxea. Apal eta bihotz-zabal aurkitu gagizan, hasieratik uste osoz gure pekatu guztien parkamena eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, pekatariei salbamena eskeintzera zatozana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gure izate jausia barriztatzeko zeure Espiritua emoten deuskuzuna.                                          KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, guztion salbamenaz poztuten zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Jak 11, 23 - 12, 2:

 

            Mundu honi begi argiz begiratzen deutsonak pozez ikusten ditu non-nahi Jaungoikoaren errukia eta maitasuna. Bazter guztietan agertzen da Haren arnasa bizigarria.

 

 

Erantzun-Salmoa:  144. Salmoa

 

            Salmisteagaz bat eginik, goratu daigun maitasuna eta salbamena emon deuskun gure Jainko ona.

 

 "Jauna, zure maitasuna..."

 

 

 

2 Ts 1, 11 - 2, 2:

 

            Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Kristoren bigarren etorrerara arte, hau da bizirik gagozan bitartean, burua galdu barik gauzak ondo egiten ahalegindu behar dogula.

 

 

Lk 19, 1-10:

 

            Zakeori, pekatu-bideak iztea eta bizitzea aldatzea ekarri eutson Jesusegaz alkartzeak. Guretzat ere salbamenerako izan daitela Eukaristian Jesusegaz aurkitzea.

 

            Onartu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, behartsuentzat eta pekatarientzat errukior dan Jaunari otoitz egin deiogun uste osoz:

 

- Eleizaren alde: salbamena eta parkamena eskeintzen deuskuzan Jesusen maitasunaren lekukotasuna emon daian beti.   Egin dagigun otoitz

 

            - Gerran bizi diren herrialdeen alde: bake bideak bilatzen ahalegindu daitezan                       Egin dagigun otoitz

 

- Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek, behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko behar dabena lortu dagien.  Egin dagigun otoitz

 

            - Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde eta geure etxekoen alde: dirua eta            ondasunak gure bizitzako ardura nagusi izan ez daitezan eta Jesusegaz aurkitzeak gu                   ere onbidera eroan gagizan.  Egin dagigun otoitz

 

            Onartu egizuz, Jauna, gure eskariak eta emoiguzu uste osoz eskatu deutsuguna. Jesukristo gure jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Zakeoren antzera, gu ere Jesusegaz aurkitu gara. Meza honetatik urten dagigula geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzeko eta zuzen jokatzeko gogo biziaz. Guztion Ama Mariak lagundu deiskula asmo honeek egi bihurtzen.

 

            "Agur, Jesusen  Ama..."



 








                              URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - C

GIZAKIA HELBURU

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Domeka honetan, urteko ibilbidean ikasi eta ospatu dogunaren bilduma bat lez, Zakeo zergalariaren etxean aurkituko dogu Jesus, Bera galduta egoana bilatzera eta salbatzera etorri dala guztioi gogoratuz. .

           

Hoy es la Jornada de apoyo a «Proyecto Hombre». Fundación Gizakia es una entidad social promovida por la Diócesis de Bilbao, que trabaja en la prevención de conductas de riesgo en la adolescencia, el tratamiento de personas con adicciones y la inclusión socio-laboral a través de una intervención integral y de calidad.

 

            Hasi gaitezan, "Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu" abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jesus bere errukiaz eta salbamenagaz gugana dator. Prestau deiogun geure etxea. Apal eta bihotz-zabal aurkitu gagizan, hasieratik uste osoz gure pekatu guztien parkamena eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, pekatariei salbamena eskeintzera zatozana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gure izate jausia barriztatzeko zeure Espiritua emoten deuskuzuna. K. E.

 

            - Jesus Jauna, guztion salbamenaz poztuten zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak 11, 23 - 12, 2:

 

            Mundu honi begi argiz begiratzen deutsonak pozez ikusten ditu non-nahi Jaungoikoaren errukia eta maitasuna. Bazter guztietan agertzen da Haren arnasa bizigarria.

            Dios ama a todos los seres. El es amigo y fuente de toda la vida. Nuestra existencia natural es ya fruto del Amor. El amor de Dios en nosotros, pecadores, se hace perdón

 

Erantzun-Salmoa:  144. Salmoa

 

            Salmisteagaz bat eginik, goratu daigun maitasuna eta salbamena emon deuskun gure Jainko ona.

            Alabamos y ensalzamos a  Dios  bendiciendo su nombre. El perdona y da la vida.

 

 "Jauna, zure maitasuna..."

 

 

2 Ts 1, 11 - 2, 2:

 

            Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Kristoren bigarren etorrerara arte, hau da bizirik gagozan bitartean, burua galdu barik gauzak ondo egiten ahalegindu behar dogula.

            Pablo nos recuerda que es la fuerza de Dios, la que nos permite vivir la fe de cada día con fuerza e ilusión

 

Lk 19, 1-10:

 

            Zakeori, pekatu-bideak iztea eta bizitzea aldatzea ekarri eutson Jesusegaz alkartzeak. Guretzat ere salbamenerako izan daitela Eukaristian Jesusegaz aurkitzea.

            Jesús se cruza  en la vida de Zaqueo y se hace también presente en nuestras vidas. Es necesario hospedarle en nuestro corazón.

            Onartu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, behartsuentzat eta pekatarientzat errukior dan Jaunari otoitz egin deiogun uste osoz:

 

            - Elizearen alde: bere hitzez eta ekintzez gaurko gizon-emakumeei Jaungoikoagaz aur-       kitzea erreztu dagitzen.  Egin dagigun otoitz

 

            - Por los que buscan y no encuentran, por los que se cansan de caminar, por los que han                 perdido la esperanza. Que un día puedan  tener la experiencia de que Dios les ama.                      Egin dagigun otoitz

 

- Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek,  baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko behar dabena lortu dagien.  Egin dagigun otoitz

 

- Que nuestra comunidad y cada uno de nosotros, apoyados en la Palabra de Dios, nos encontremos con Cristo como Zaqueo, y sepamos ser luz para los demás.   Egin dagigun otoitz

 

            Onartu egizuz, Jauna, gure eskariak eta emoiguzu uste osoz eskatu deutsuguna. Jesukristo gure jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Zakeoren antzera, gu ere Jesusegaz aurkitu gara. Meza honetatik urten dagigula geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzeko eta zuzen jokatzeko gogo biziaz. Guztion Ama Mariak lagundu deiskula asmo honeek egi bihurtzen.

            Poder celebrar la eucaristía es un don de Dios y un momento de gracia. Que esta gracia permanezca en nosotros a lo largo de la semana.

 

            "Agur, Jesusen  Ama..."


URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA


            Jakituriaren liburutik (Jak 11, 23 ‑12, 2)

      Jauna, mundu guztia zure aurrean,
balantza alde batera okertzen dauan izpitxoa da,
lur gainean goizeko ihintz tanta bat lez.
      Guztiak erruki dozuz, dana ahal dozulako;
pekatuari ezikusi egiten deutsazu, gizonak damu izan dagien.
      Dan guztia maite dozu,
eta ez dozu gorroto Zeuk egindakorik ezer;
ezer gorroto izan bazendu, ez zenduan egingo.
      Eta zelan iraun ezerk,
Zeuk nahi izan ez bazendu?
      Guztiei, ostera, parkatu egiten deutsezu,
zeureak dozuzalako,
bizidunen adiskide zaran Jaun horrek.
      Gauza guztietan dago zure arnasa hilezkorra;
apurka‑apurka zuzentzen dozuz jausten diranak;
pekatu egin dabenei
euren pekatua gogora ekarten deutsezu,
bihozbarritu daitezan,
eta Zugan, Jauna, sinistu dagien.           

Erantzun-salmoa Sal 144, 1-14

Jauna zure maitasuna abestuko dot betiren beti.

      Goratuko zaitut, ene Jainko, ene Errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiere.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dot goratuko.
      Samurra da Jauna eta errukiorra,
hasarre‑gatxa eta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.
      Jauna, zure lan guztiak ospatu zagiezala,
zure zintzoak bedeinkatu zagiezala.
Zure erregetza ze bikain dan autortu begie,
zure ahal-izateaz hitz egin begie.
      Leiala da Jauna hitz guztietan,
zintzoa bere lan guztietan.
Jaunak jausi zorian dagozan guztiak ditu sendotzen,
eta makurtuak zutitzen.



San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (2 Ts 1,11-2,2)

            Senideok: Zuen alde otoitzean dihardugu beti, gure Jaungoikoak bere deiaren gai egin zagiezan, eta bere ahalmenez burutu dagizan, zuek onerako dozuen nahi guztia eta zuen sinismenaren egitekoa. Holan Jesus gure Jauna goratua izango da zuekan, eta zuok Beragan, gure Jaungoikoaren eta Jesus Jaunaren graziaren arauera.
            Jesukristo gure Jaunaren azkeneko etorreari buruz, eta gu Beragaz alkartzeari buruz, hauxe eskatzen deutsuegu: ez dagizuela edozelan bururik galdu, eta ez zaitezela ikaratu ere egin, Jaunaren eguna gainean ei dala dinoan espiriturik edo berbarik edo guk egindako eskutitzik badagoalakoan.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 19, 1‑10)

      Aldi haretan, sartu zan Jesus Jerikon, eta herrian zehar joian. Bazan han Zakeo izeneko gizon bat, zergalarien buru zana, eta aberatsa. Han ebilen, Jesus zein ete zan ikusi nahirik; baina ezin eban, jentetza handia egoalako, eta bera txikia izan; eta arineketan joanda, basa-piko baten gainera igon eban, Jesus ikusteko, handik igaro behar eban‑ta.
      Jesusek, leku haretara hurreratu zanean, begiak jaso eta esan eutson: «Zakeo, jatsi zaitez aguro, gaur zeure etxean gelditu behar dot‑ta». Zakeo berehala jatsi zan, eta oso pozik hartu eban bere etxean. Eta hori ikusi eben guztiak marmarrean hasi ziran, gizon pekatari baten etxean sartu zalako.
      Zakeok, ostera, zutundurik, esan eutson Jaunari: «Jauna, nire ondasunen erdiak behartsuentzat emoten dodaz; eta inori bide txarretik ezer kendu badeutsat, beste halango lau bihurtzen deutsat».
      Eta Jesusek esan eutson: «Gaur sartu da salbamena etxe honetan; hau ere Abrahanen semea da‑ta. Izan ere, Gizonaren Semea galduta egoana bilatu eta salbatzen etorri da».    











 

No hay comentarios: