Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregitenerakusketa ibiltaria zabalduko dabe zemendiaren 25ean, Igorreko
Lasarte Aretoan, 19:30ean. Hurrengo hileetan bailarako beste herri
batzutan egongo da. Los Riosko (Ekuador) misinoen eta Arratiaren arteko
alkartasunean sakontzeko asmoz antolatu da erakusketea. Inaugurazino
ekitaldian omenaldi hunkigarria egingo jake Los Riosera heldu ziran
lehenenego misiolari arratiarrei eta hareen familie, irakurten dogu Bizkaie aldizkarian.
Arratiako Eleizeak antolatutako erakusketa honen
helburu nagusia da Arratia eta Ekuadorreko Los Rios probintziaren artean
orain dala 64 urte eregi zan alkartasun zubia sendotzea. 1948. urtean
Los Riosko misinoa zabaldu eben espedizinoko zortzi misiolarietatik hiru
arratiarrak ziran: Maximo Gisasola eta Eusebio Ozerinjauregi
zeanuriztarrak, eta Frantzisko Arraibi lemoarra.
Inaugurazinoan izango dira Bitor Garaigordobil gotzaina, Los Riosera joan zan lehenengo taldeko kidea, eta Jesus Ramon Martinez de Ezkerekotxa, Los Rioseko azkenengo gotzain euskalduna. Eurekaz batera, Eusebio Ozerinjauregi, Maximo Gisasola eta Frantzisko Arraibiren senitartekoak be egongo dira. Arraibi bera, osasunez ondo egon ezkero, han izango da; izan be, bera da bizirik dagoan lekuko bakarra. Arratiako udaletako eta mankomunidadeko ordezkariak, historiazaleak eta Arratiako jente solidarioa ez dira faltako.
Inaugurazinoan izango dira Bitor Garaigordobil gotzaina, Los Riosera joan zan lehenengo taldeko kidea, eta Jesus Ramon Martinez de Ezkerekotxa, Los Rioseko azkenengo gotzain euskalduna. Eurekaz batera, Eusebio Ozerinjauregi, Maximo Gisasola eta Frantzisko Arraibiren senitartekoak be egongo dira. Arraibi bera, osasunez ondo egon ezkero, han izango da; izan be, bera da bizirik dagoan lekuko bakarra. Arratiako udaletako eta mankomunidadeko ordezkariak, historiazaleak eta Arratiako jente solidarioa ez dira faltako.
64 urte beteko dira Arratiak eta arratiarrek Los
Rioseko probintziagaz harremon estu eta berezia hasi ebenetik. 1948.
urtean Pio XII.a Aita Santuak baimena emon eutson Gasteizeko
eleizbarrutiari –sasoi haretan Donostia eta Bilbo be bere parte ziran–
misinoa zabaltzeko. Ordura arte misiolari bakarrak orden erlijiosoetako
fraileak ziran. Aita Santuaren aginduak jarraituz, Carmelo Ballester
Gasteizeko gotzainak honako abade zortzikotea bialdu eban Los Riosera:
Elias Zuloaga, Leandro Zaloña, Gregorio Alonso, Luis Alberdi, Bitor
Garaigordobil, Frantzisko Arraibi, Eusebio Ozerinjauregi eta Maximo
Gisasola.
Zortzi horreen artean lau bizkaitarrak ziran, eta
hiru arratiarrak: Bitor Garaigordobil (Abadiño), Frantzisko Arraibi
(Lemoa), Eusebio Ozerinjauregi (Zeanuri) eta Maximo Gisasola (Zeanuri).
Orduan idatzi eben Arratia bailarako historiaren orrialde solidario
ederra arratiar prestu honeek, fedearen eta abenturearen tintaz idatzi
be. Orrialde hori batu, balioestu eta zabaldu gura dau Arratiako
Eleizeak Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten erakusketeagaz. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Arratiako mankomunidadearen eta udalen laguntzea izan ditu.
Argazki, mapa eta testuen bitartez, misinoaren
historia eta gaur egun lurralde hareetan egiten dabilzan lana batzen
dira erakusketan. Javier Lacalle Laka zornotzar artistak erakusketea
iragarteko diseinau dauen kartelean azaltzen dan lez, Gorbeiako gurutzea
eta Los Riosko mapea alkar besarkatzen dira alkartasun zubiak eregiz,
hirurogei urtetik gora Arratiako herriaren eta Ekuadorreko kostaldeko
herri montubioaren arteko bizia, amesak eta fedea komunikauz.
Nazinoarteko alkartasunak irribarrea sortzen dau Palenqueko umeen
aurpegietan, eta kartelaren behealdean euren agurra eskaintzen dabe
Bizkaiko lau abade misiolariek.
Erakusketearen beste zati batean, gaur egun
lankidetzan, garapenean eta askapenean egiten dabilzan lana erakusten
da, adibide lez, sasoi haretan Vinceseko parte eta gaur egun udal edo
kantoi dan Palenqueko errealidadea aurkeztuz: nekazal kooperatibea,
emakumearen lana, osasuna, herri kulturea, heziketa…
Ez dira ahaztuko munduko makina bat txokotan
misinoetan lanean dagozan arratiarrak be: Juanita Agirre eta Maribel
Egiluz Igorreko mojak, bata Perun, Congon bestea; Bediako Conchita
Basaguren, Venezuelan; Zeanuriko Joan Etxebarria Bogotan (Kolonbia);
Dimako Maria Luisa Artabe eta Felipe Bustinza, Kolonbian eta
Madagaskarren, eta Javi Pertika Txilen edo Blas Esparta Argentinan…
Azken atala gaur egun Arratian misinoen alde
egiten diran hainbat ekintza azaltzen dira: Igorreko tonbola solidarioa
Gabonetan; Agate Deuna eguneko diru-batzeak; Caritas Arratiak jairik
jai, herririk herri antolatzen dituan Bidezko Merkataritzako postuak;
edo etxerik etxe hiruhilabetean behin Arratian zabaltzen diran Los Rios
izeneko aldizkariaren 400 aletik gora.
Erakusketearen inguruan beste ekintza batzuk
antolatu dira, adibidez, “Kiniela misiolaria”, aurkeztutakoari buruzko
galdera errazez osotua, parte-hartzaileei Bidezko Merkataritzako
produktuen otzarak irabazteko aukerea emongo deutsona, hau guzti hau
Arratiako Caritasek lagunduta.
Gaian sakondu nahi izan ezkero, eskura izango da "Palenque bertatik" liburutxua eta www.arratia.tk web gunean erakusketearen informazino eguneratua izango da.
Jon Urutxurtu
Jon Urutxurtu