Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – A
SInisten doguna ospatu SI al bautismo
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, kristau
batzar honetara etorri zareen guztioi:
Abendualdia esperantza aldia dogu. Salbatzailea jatorku eta zuhur egoteko deia dogu gaurkoa.
Profetak ziran herriaren esperantzari eusten eutsoenak. Aldi berean zirikatzaileak, zuhur eta adi egoteko, lokartu barik, gelditu barik, gogoratzen ebenak. Sinodoa izan da abots profetikoa guregan gaur egun. Horrek lagunduko deusku Abandualdi honetan.
Gaurko ospakizuna izan bekigu, geure barruak berotzeko, indar-barritzeko eta Jaunak emon deiskula berari jarraitzeko gogo bizia.
Hasi gaitezan "Zatoz, Jauna..." abestuz.
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
ABENDUKO KOROAREN LEHENENGO KANDELEAREN INGURUAN
Abenduaren hasieran, gure itxaropenak
loratzen dira. Hainbeste gauza aldatu gurako geunke...! Baina Jaunak bakarrik
lagundu deikegu hori lortzen, Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik, bere
etorrerea eskatzen eta itxaroten jarraitzen dogu.
Eta orain, Abenduko lehenengo kandelea biztean, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri.
Kandela honek SI handi bat dauka beragan.
ZATOZ
JAUNA, GU SALBATZERA
HITZAREN LITURGIA
Is 2, 1-5:
Isaias profeteak etorkizunari itxaropenez begiratzera dei egiten deusku. Gizartean bakea nagusituko dan eguna etorriko da.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Israeldar fededunak, Jerusaleneko eleiza nagusira joaten ziran pazko jaietan. Pozez beterik bat egin daigun otoitz honetan.
"Zure etxera goaz Jauna...."
Erm 13, 11-14:
Jauna gure artera etorriko da; baina guk, geure aldetik, bidera urten behar deutsagu. Abendu-aldiak gure bizikerea eta sentikerea aldatzea eskatuko deusku.
Mt 24, 37-44:
Domeka honetako ebanjelioak, beste behin, Jesusen azken etorrerea aitatuko deusku. Eta, gitxien uste dogunean izango dan egun horren aurrean, zuhur egotera dei egiten deusku.
"Aleluia" abestu dagigun.
Homili amaieran, gura badogu:
Profetak ziran Jainko berbarenmamia eta azala,
gaur egun ere Jauna berbetan
oraintxe lehen bezala.
Jaso doguna, ezin ukatu,
oso barri ona dala:
danon artean landu dagigun
Abendua: sinodala.
HERRI OTOITZA
Gizateria osoaren pozak eta
itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geure eginik, Jaungoikoari
aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
· Txirotasuna, zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa gogorra jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk etsipen hori gainditzen lagundu deiegula. Eskatu deiogun Jaunari.
JAUNARTZE ONDOREN
Zatoz, Jesus Jauna. Zure beharrizanean gagoz.
Zatoz, Jesus Jauna, eta aldatu egizuz gure bihotzak.
Egin gagizuz zu gure artean egotearen ezaugarri biziak.
Egin gagizuz, hainbeste behar zaituan mundu honetan,
zure lekuko edo testigu.
Ausartu gaitezala beti zure berba kontsolatzailea iragarten,
zuzentasunerako gure eskuak eskeintzen,
zure maitasun askatzailea alkarbanatzen
eta besteei luzatzen.
Zure Espirituaren indarrez, zatoz, Jesus Jauna,
eta erein zure itxaropena
gure bihotzetan!
OHARRAK
Abendualdiko lehen fitxa eskeini.
AZKEN AGURRA
Jaungoikoa gure artera etorri nahian dago. Itzi deiogun etorten eta prestau deiogun bidea. Mariak lagunduko deusku eginkizun honetan.
"Jaun ona, mundua salbatzera..."
SInisten doguna ospatu SI al bautismo
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, kristau
batzar honetara etorri zareen guztioi:
Abendualdia esperantza aldia dogu.
Salbatzailea jatorku eta zuhur egoteko deia dogu gaurkoa.
Adviento: tiempo cargado de esperanza, nos
preparamos para celebrar con gozo
el nacimiento de nuestro Salvador.
Gaurko ospakizuna izan bekigu, geure barruak
berotzeko, indar-barritzeko eta Jaunak emon deiskula berari jarraitzeko gogo
bizia.
Hasi gaitezan "Zatoz, Jauna..." abestuz.
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
ABENDUKO KOROAREN LEHENENGO KANDELEAREN INGURUAN
Abenduaren hasieran, gure itxaropenak
loratzen dira. Hainbeste gauza aldatu gurako geunke...! Baina Jaunak bakarrik
lagundu deikegu hori lortzen, Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik, bere
etorrerea eskatzen eta itxaroten jarraitzen dogu.
Con el gesto de encender cada domingo una nueva vela, queremos reflejar nuestra progresiva preparación para recibir la luz de la Navidad. Por eso, hoy, primer domingo de Adviento, la primera vela, con un SI grande.
Lehenengo kandelea biztu, abestiaren bat abesten dan bitartean.
ZATOZ JAUNA, GU SALBATZERA
DAMU OTOITZA
·
Gure bizitzan
bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia:ERRUKI,J
·
Behartsuei
Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias:KRISTO,E
·
Gizadiaren
itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea: ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 2, 1-5:
Isaias
profeteak etorkizunari itxaropenez begiratzera dei egiten deusku. Gizartean bakea nagusituko dan eguna etorriko da.
La Palabra va a nacer entre nosotros. Somos peregrinos de
la paz. Los hambrientos de la paz, los destructores de las armas y constructores
de la nueva Jerusalén encontrarán al Señor.
Erantzun-Salmoa: 121. Salmoa
Israeldar fededunak, Jerusaleneko eleiza nagusira joaten
ziran pazko jaietan. Pozez beterik bat egin daigun
otoitz honetan.
Al orar con este salmo,
recordamos la peregrinación de la Iglesia a la Jerusalén del cielo
" Zure etxera goaz
Jauna ..."
Erm 13, 11-14:
Jauna gure artera etorriko da; baina guk, geure aldetik, bidera urten behar deutsagu. Abendu-aldiak gure bizikerea eta sentikerea aldatzea eskatuko deusku.
El apóstol Pablo nos invita a tomar conciencia del
momento en que vivimos. En medio de la oscuridad, debemos permanecer
vigilantes.
Mt 24, 37-44:
Domeka honetako ebanjelioak, beste behin, Jesusen azken etorrerea aitatuko deusku. Eta, gitxien uste dogunean izango dan egun horren aurrean, zuhur egotera dei egiten deusku.
Jesús nos llama a la vigilancia. Dios puede venir a nuestra vida en cada
instante.No podemos caer el la rutina de una fe vivida sin entusiasmo y sin
comprometernos .
"Aleluia" abestu dagigun.
Homili amaieran, gura badogu:
Profetak ziran Jainko berbaren
mamia eta azala,
gaur egun ere Jauna berbetan
oraintxe lehen bezala.
Jaso doguna, ezin ukatu,
oso barri ona dala:
danon artean landu dagigun
Abendua: sinodala.
· Elizaren alde, Jaunaren etorreraren zain egonaz, Salbatzera datorren Jesus gehiago ezagutzeko bideak erabili dagizan eta itxaropen sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Txirotasuna,
zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa gogorra jasaten dabenak ez dagiela
itxaropena galdu, eta guk etsipen hori gainditzen lagundu deiegula. Eskatu
deiogun Jaunari.
· Por quienes formamos parte de esta comunidad cristiana; así como para poder vivir es necesario alimentarnos, para conocer mejor a Jesús y seguir sus huellas, necesitamos leer el evangelio y orar. Que durante este adviento tengamos la capacidad de dedicar todos los días un rato. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
JAUNARTZE ONDOREN
Jaunartze ondoren izaten dan isiluneari bere
esangurea emon gura jakonean, honako hau irakurri daike, astiro astiro.
Ven, Señor Jesús, y transforma nuestros corazones.
Haznos signo vivo de tu presencia,
testigos tuyos en este mundo que tanto te necesita.
Que siempre nos atrevamos
a proclamar tu palabra que consuela,
a prestarte nuestras manos para la justicia,
a compartir y prolongar tu amor que libera.
Por la fuerza de tu Espíritu, ¡ven, Señor Jesús,
y siembra tu esperanza en nuestros corazones!
OHARRAK
Abendualdiko lehen fitxa eskeini.

AZKEN AGURRA
Jaungoikoa gure artera etorri nahian dago. Itzi deiogun etorten eta prestau deiogun bidea. Mariak lagunduko deusku eginkizun honetan.
Dios ha venido, viene y vendrá. A nosotros nos toca hacerle presente
en nuestra vida, para que el mundo sea una casa para todos.
"Jaun ona, mundua salbatzera...
Erm 13,11-14

No hay comentarios:
Publicar un comentario