Páginas

sábado, 2 de noviembre de 2024

Hildako guztien oroipena edo Arimen Eguna


 
Egun honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta. 

  Irakurgaiak euskeraz.

 

                                                              Azaroak, 2:  HILDAKO GUZTIEN OROIPENA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

            Gaur, Elizeak hildako zintzo guztien eguna ospatzen dau. Ez heriotzea hor dagoala gogoratzeko; heriotzea barik Bizitzea dala nagusi ospatzeko baino. Heriotzeagaz dana amaitzen dala uste bagendu, gaurko ospakizunak ez leuke sentidurik eukiko.

 

            Hil diranak, badakigu ez dirala betiko hil eta, horregaitik, Meza honetan gogoan ditugu, euren alde otoitz egiten dogu, eta bizitzea nagusi dala autortzen dogu.

 

            Jaungoikoaren aurrean gutariko bakotxak gogoan izango ditu bere etxekoak, senideak eta lagunak. Baina, ona izango da guztiok alkarrekin, inork gogoan ez dituan hildakoen alde ere otoitz egitea. Jesus gizon-emakume guztien alde hil zan. Geuk ere eskeini dagigun guztien alde Haren Kurutzeko Oparia.

 

            "Bihotz batez alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:

 

            - Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ngr 3, 17-26:  (Irakurgaiak, 1043 or.)

 

            Negar Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku:  ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.

 

Erantzun-Salmoa:   129. Salmoa  (1045. or)

           

            Salmo honen bidez, barru-barrutik  oihu egiten deutsagu Jaunari, Beragan itxaroten dogulako

           

            Jaunagan dago errukia

           

 

Jn 14, 1-6:  (Irakurgaiak, 1054 or.)

            Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.

 

            Goratu daigun gure Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz egin dagigun:

 

- Elizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala.  Egin dagigun otoitz

 

- Jaungoikoak agindu deuskun eta guztiok itxaroten dogun bakea heldu daitela  munduko    herrialde guztietara.    Egin dagigun otoitz

 

- Gure etxeetako hildakoen alde: gure artean egozala bizi izan eben maitasuna bete-betean   gozau dagiela Aitaren Etxean.  Egin dagigun otoitz

 

- Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan maitasuna eta zoriona     zeruan aurkitu dagiezala.  Egin dagigun otoitz

 

- Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde eta gure etxekoen alde: bizitza honetako joan-    etorrian, alkarri lagundu dagiogula eta itxaropenez bizi gaitezala.  Egin dagigun otoitz

 

            Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezala beti.

 

            "Biztu da Kristo..."













                             Azaroak, 2:  HILDAKO GUZTIEN OROIPENA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

                       

                        Gaur, Elizeak hildako zintzo guztien eguna ospatzen dau. Ez heriotzea hor dagoala gogoratzeko; heriotzea barik Bizitzea dala nagusi ospatzeko baino. Heriotzeagaz dana amaitzen dala uste bagendu, gaurko ospakizunak ez leuke sentidurik eukiko.

 

            Hil diranak, badakigu ez dirala betiko hil. Eta, horregaitik, Meza honetan gogoan ditugu, euren alde otoitz egiten dogu, eta bizitzea nagusi dala autortzen dogu.

 

            Hoy la Iglesia celebra el día de los Fieles Difuntos. Recordamos a los que nos precedieron y con los que tuvimos lazos de amor, de familia, de amistad. Hagamos de esta Eucaristía un acto de fe y un compromiso de mantenernos unidos bajo la mirada de Jesús.

            Eskeini dagigun guztien alde Jesukristoren  Kurutzeko Oparia

 

            "Bihotz batez alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:

 

            - Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ngr 3, 17-26:  (Irakurgaiak, 1043 or.)

 

            Negar Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku:  ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.

            En el Libro de las Lamentaciones del A.T., contemplamos al hombre que sufre, pero busca el consuelo de Dios, en el silencio de su corazón.

 

Erantzun-Salmoa:   129. Salmoa  (1045. or)

 

            Salmo honen bidez, barru-barrutik  oihu egiten deutsagu Jaunari, Beragan itxaroten dogulako

            La liturgia cristiana repite, incansable, esta súplica para pedir a Dios perdón por nuestros pecados y para pedir por nuestros difuntos.

 

            Jaunagan dago errukia

 

 

 

Ebanjelioa:

Jn 14, 1-6:  (Irakurgaiak, 1054 or.)

 

            Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.

            Jesús a través de su muerte y resurrección prepara a sus seguidores un lugar en la Casa de su Padre.

            Goratu daigun gure Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz egin dagigun:

 

-  Elizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala.   Egin dagigun otoitz

 

 - Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan                              maitasuna eta zoriona      zeruan aurkitu dagiezala.  Egin dagigun otoitz

 

-  Por todos los fieles difuntos: familiares, amigos, conocidos y a todos los que fueron miembros de nuestra comunidad parroquial. Que Dios les de la paz   definitiva en la resurrección.  Egin dagigun otoitz

 

      -   Por nuestra comunidad parroquial, para que el Espíritu de Jesucristo nos ilumine y                        sintamos la presencia de Dios en nuestras vidas. Egin dagigun      otoitz

 

            Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezela beti.

            Hemos vivido la fe en la resurrección. Esta fe la debemos vivir en medio del quehacer de cada día, amando la vida, haciéndola fecunda, sirviendo en el amor, acercándonos cada vez más a Dios y a los hermanos; en especial a los que más necesitan de nuestra ayuda.

            "Biztu da Kristo..."

 





Ngr 3, 17-26
On da isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
Negar-liburutik
Joan jai bakea bihotzetik,
ahaztu dot zoriona. Neure kautan diñot: «Nireak egin dau,
Joan da Jaunagan neukan itxaropena».
Ikusi nire zoritxarra ta estualdia,
pozoitzen nauan beazuna. Horixe daukat beti gogoan,
jausita daukat bihotza.
Baina nire itxaropenak badau non oiñarritu;
eta hori dakart gogora.
Jaunaren ondonahiak ez dira agortzen,
Haren errukiak ez dira amaitzen; goizero barritzen dira.
Bai dala neurribagea zure leialtasuna!
Jauna da nire ondarea» —diño nire arimeak—,
horregaitik badot itxaropen Haregan.
Ona da Jauna, Haregan uste on dabenentzat,
Haren billa dabiltzanentzat. Bai. on da isiltasunean
Jaunaren salbamena itxarotea.

erantzun-salmoa 41,2-3.5
  Nire gogoa Jainko biziaz egarri da.
Basauntza iturrien egarrí biziz bezala,
halan daukat, Jainko, gogoa egarri biziz Zugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz egarri da,
noiz noake Jainkoaren arpegia ikustera?   ^.
Urtzen daukat barruan gogoa hau gogoratuz:
Zelan joaten nintzan, jendetzaren aurrean,
Jainkoaren etxera irrintzika ta goraka,
jaitarrekin hatera.

Jn 14, 1-6
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: “Ez bekizue larritu bihotza” Sinistu egizue Jaungoikoagan, eta sinistu Neugan ere. Nire Aitaren etxean bizi leku asko dago; holan  ez balitz, esango ete neutsuen  Nik zuontzat lekua atontzera noala? Joan eta lekua atondutakoan, barriro etorriko naz, eta Neugaz hartuko zaituet, Ni nagoan leku berean egon zaitezen zuok ere. Badakirue Ni noan lekurako bidea». Tomasek orduan: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea”? Eta Jesusek: «Neu naz bidea, egia eta bizia, Ez doa inor Aitagana, neure bitartez izan ezik.