Abenduko izarrak

martes, 22 de agosto de 2023

Urtean zeharreko 21. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  






                                    URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA - A





SARRERAKO OHARKIZUNA



   Eleizearen izenean, ondo etorriak guztiok!



   Gaurko Ebanjelioak Pedroren fede-autormena eskeiniko deusku. Geuk ere, batzar honetan, Jesusegan daukagun fede bera eta itxaropen bera autortuko ditugu. Prestau gaitezan ondo parte hartzeko. Eta emon deiogun hasierea gure ospakizunari, alkartuta aurkitzeak emoten deuskun poza abestuz:



   "Zein gozo ta eder dan..."





DAMU-OTOITZA



   Senideok: kristau-alkarte lez ez dogu behar ainako fede-testigantzarik emoten. Eskatu dagigun Jaungoiko errukitsuaren parkamena:



   - Jesus Jauna, bizira garoazan bidea zareana. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, gure itxaropena zaituguna. KRISTO, ERRUKI.



   - Jesus Jauna, egoera guztietan maite gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.





HITZAREN LITURGIA



Is 22, 19-23:



   Jaungoikoak eginkizun baterako dei egiten deuskunean, zintzotasunez eta erantzukizunez jokatzea eskatzen deusku.



Erantzun-Salmoa:  137. Salmoa



            Salmisteak Jaunaren errukia abesten dau eta pozez beterik eskerrak emoten deutsoz



"Jaunari kanta, ona da-ta..."



Erm 11, 33-36:



   San Paulok,  irakurgai honetan, gauza guztiak bereak dituan eta salbau nahi gaituan Jauna goratuko dau.







Mt 16, 13-20:



   Jesus Jaungoikoaren Semea dala autortuko dau Pedrok. Eta..., guretzat nor da Jesus?



   Prestau gaitezan Ebanjelioko berbak entzuteko, Aleluia  abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



   Senideok: bihotz haundiz eta begirada zabalez, otoitz egin daigun gizon-emakume guztien, eta batez ere behartsuenen, beharrizanak gogoan ditugula:



   - Munduko lurralde guztietan zabalduta dagoan Eleizearen alde. Bizkaian bizi dan   Eleizearen alde. Gure herriko kristau-alkartearen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI,



   - Munduko herri guztien alde, batez ere gosearen ondorioz sufritzen dagozanak, beste herrien laguntza euki dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Jesusi  jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Behar daben adorea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI



   - Eukaristia honetan parte hartzen gagozanon alde. Gure senide eta lagunen alde. Gure auzoko eta lankideen alde. Gure hildakoen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   Gure zoriona zarean, Jauna: emoiguzu fedez eta uste onez eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN OTOITZA

Edozein egunetan, edozein unetan, garaiz edo desgaraiz, aurretik ezer adierazi barik egiten deustazu galdera: “Eta zuk, nor nazela dinozu?” Ni erdibidean geratzen naz, zuzen erantzun gura eta sentitzen dodana zelan ezkondu ez dakidala. Ez dot arriskurik hartu gura Zuk galdera hori egiten deustazunean.

 

Erakutsi eidazu Zeuk dakizun moduan. Eroan nagizu Aitaren bideetatik Zeure martxan, hain gustuko dituzun baztertuen bideetatik. Zuzendu nagizu, nekatu nagizu. Eta azaldu eidazuz barriro zure asmoak eta nahiak, azaldu barriro nor zaran.

 

Zure bizitza osoan nire bizitza hautsiaren zatiei zentzua aurkitzen deutsedanean, zure gurutzean eta sufrimenduan gurutze guztien balioa zein dan ulertzen dodanean, zure auzia nire egiten dodanean, neure burua salbatu barik, zure nahiak betetzen nauanean…

 

Orduan, Jesus, galdetu eidazu barriro: Eta zuk nor nazela dinozu?



AZKEN AGURRA



   Eukaristia hemen amaitzen da. Eleizatik kanpora, eguneroko arazoetan, bizi dagigun pozik batzar honetan autortu dogun fedea, eta zabaldu dagigun geure inguruan fedearen alaitasuna.



   "Eskerrik asko, Jauna..."


















                                    URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA - A





SARRERAKO OHARKIZUNA



   Eleizearen izenean, ondo etorriak guztiok!



   Gaurko Ebanjelioak Pedroren fede-autormena eskeiniko deusku. Geuk ere, batzar honetan, Jesusegan daukagun fede bera eta itxaropen bera autortuko ditugu. Prestau gaitezan ondo parte hartzeko.

            Hemos venido a celebrar la eucaristía, llamados por Dios, que es el que guía nuestras vidas. Hemos venido para fortalecer nuestra fe en Jesús, el Cristo, el Hijo de Dios vivo.



            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari, alkartuta aurkitzeak emoten deuskun poza abestuz:



   "Zein gozo ta eder dan..."





DAMU-OTOITZA



   Senideok: kristau-alkarte lez ez dogu behar ainako fede-testigantzarik emoten. Eskatu dagigun Jaungoiko errukitsuaren parkamena:



   - Jesus Jauna, bizira garoazan bidea zareana. ERRUKI, JAUNA.



   - Jesus Jauna, gure itxaropena zaituguna. KRISTO, ERRUKI.



   - Jesus Jauna, egoera guztietan maite gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.





HITZAREN LITURGIA



Is 22, 19-23:



             Jaungoikoak eginkizun baterako dei egiten deuskunean, zintzotasunez eta erantzukizunez jokatzea eskatzen deusku.



            Frente a Dios no hay seguridades humanas, ni poderosos. En sus manos está toda la tierra y El la entrega a quien quiere. Nadie tiene derecho a juzgarse imprescindible



Erantzun-Salmoa:  137. Salmoa



            Salmisteak Jaunaren errukia abesten dau eta pozez beterik eskerrak emoten deutsoz



            El salmista canta la misericordia y la bondad de Dios. Unamos nuestro canto al suyo.



            "Jaunari kanta, ona da-ta..."





Erm 11, 33-36:



   San Paulok, bigarren irakurgai honetan, gauza guztiak bereak dituan eta salbau nahi gaituan Jauna goratuko dau.

            Pablo apóstol canta y glorifica a Dios, Padre de Jesús, que es Creador, Guía y  Meta de toda la humanidad.



Mt 16, 13-20:



            Jesus Jaungoikoaren Semea dala autortuko dau Pedrok. Eta..., guretzat nor da Jesus?

            La fe cristiana, la vivimos cada uno dentro de nosotros y la manifestamos en la vida. Esa fe se alimenta y se celebra en la Comunidad.



            Prestau gaitezan Ebanjelioko berbak entzuteko, Aleluia  abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA



   Senideok: bihotz haundiz eta begirada zabalez, otoitz egin daigun gizon-emakume guztien, eta batez ere behartsuenen, beharrizanak gogoan ditugula:



   - Munduko lurralde guztietan zabalduta dagoan Eleizearen alde. Bizkaian bizi dan   Eleizearen alde. Gure herriko kristau-alkartearen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI,



  - Munduko herri guztien alde, batez ere gosearen ondorioz sufritzen dagozanak, beste herrien laguntza euki dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   - Por la iglesias cristianas, para que sean lugar de acogida y de reconciliación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI



   - Para que seamos  capaces de ser solidarios en las necesidades humanas, cada día, mostrando la grandeza de compartir.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



   Gure zoriona zarean, Jauna: emoiguzu fedez eta uste onez eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN OTOITZA

Cualquier día, en cualquier momento, a tiempo o a destiempo, sin previo aviso lanzas tu pregunta: Y tú, ¿quién dices que soy yo? Y yo me quedo a medio camino entre lo correcto y lo que siento, porque no me atrevo a correr riesgos cuando tú me preguntas así.

Enséñame como tú sabes. Llévame a tu ritmo por los caminos del Padre y por esas sendas marginales que tanto te atraen. Corrígeme, cánsame. Y vuelve a explicarme tus proyectos y deseos, y quién eres.

Cuando en tu vida completa encuentre el sentido para los trozos de mi vida rota; cuando en tu sufrimiento y en tu  cruz descubra el valor de todas las cruces;  cuando haga de tu causa mi causa, cuando ya no busque salvarme sino perderme en tus deseos…

Entonces, Jesús, vuelve a preguntarme:  Y tú, ¿quién dices que soy yo?



AZKEN AGURRA



            Eukaristia hemen amaitzen da. Eleizatik kanpora, eguneroko arazoetan, bizi dagigun pozik batzar honetan autortu dogun fedea, eta zabaldu dagigun geure inguruan fedearen alaitasuna.

            Que nuestra fe sea viva, que nuestra esperanza sea gozosa y que nuestro amor crezca continuamente con la gracia de Dios.



   "Eskerrik asko, Jauna..."









URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA





Hari ipiniko deutsot lepotik

Daviden etxeko giltza.



Isaias Profetearen liburutik (Is 22, 19-23)



     Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregiko arduradunari:

«Bota egingo zaitut kargutik

eta zagozan lekutik kendu.

Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi,

Hilkiasen semeari, egingo deutsot dei;

zure soingainekoa jantziarazo,

zure gerrikoa ezarri

eta zure aginpidea emongo deutsot.

Aita baten pareko izango da

Jerusalemeko bizilagunentzat

eta Judako herriarentzat.

Daviden jauregiko giltzak

jarriko deutsodaz lepoan;

harek edegitakoa ez dau inork itxiko;

harek itxitakoa ez dau inork edegiko.

Untzea egur gogorrean baizen sendo

ezarriko dot,

bere senitartearen harrogarri

izango da».



Erantzun-salmoa Sal 137, 1-8



Jaunari kanta, ona da‑ta, hain da handia bere betiko errukia.

Jauna, bihotz‑bihotzez deutsudaz eskerrak emongo,

nire itzak entzun dituzulako.

Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,

ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.



Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari,

ona eta leiala zara‑ta:

Goratu dituzulako handikiro

zure hitza eta zure izena.



Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,

eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.







Haregandik dira gauza guztiak,

Haren bidez eta Harentzat.



San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik            (Erm 11, 33-36)



     Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezinak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen.





Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudaz

zeruetako erreinuaren giltzak.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 16, 13-20)



     Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino jenteak?»

     Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».

     Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor  nazala dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».

     Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Elizea, eta heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».

     Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei.