Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Eleizearen
izenean, ondo etorriak guztiok!
Gaurko Ebanjelioak Pedroren fede-autormena eskeiniko
deusku. Geuk ere, batzar honetan, Jesusegan daukagun fede bera eta itxaropen
bera autortuko ditugu. Prestau gaitezan ondo parte hartzeko. Eta emon deiogun
hasierea gure ospakizunari, alkartuta aurkitzeak emoten deuskun poza abestuz:
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok:
kristau-alkarte lez ez dogu behar ainako fede-testigantzarik emoten. Eskatu
dagigun Jaungoiko errukitsuaren parkamena:
- Jesus
Jauna, bizira garoazan bidea
zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus
Jauna, gure itxaropena zaituguna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus
Jauna, egoera guztietan maite
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 22, 19-23:
Jaungoikoak eginkizun baterako dei egiten deuskunean, zintzotasunez eta
erantzukizunez jokatzea eskatzen deusku.
Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa
Salmisteak
Jaunaren errukia abesten dau eta pozez beterik eskerrak emoten deutsoz
"Jaunari kanta, ona
da-ta..."
Erm 11, 33-36:
San Paulok, irakurgai honetan,
gauza guztiak bereak dituan eta salbau nahi gaituan Jauna goratuko dau.
Mt 16, 13-20:
Jesus Jaungoikoaren Semea dala autortuko dau Pedrok. Eta..., guretzat
nor da Jesus?
Prestau
gaitezan Ebanjelioko berbak entzuteko, Aleluia
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok:
bihotz haundiz eta begirada zabalez, otoitz egin daigun gizon-emakume guztien,
eta batez ere behartsuenen, beharrizanak gogoan ditugula:
- Munduko
lurralde guztietan zabalduta dagoan Eleizearen alde. Bizkaian bizi dan Eleizearen alde. Gure herriko
kristau-alkartearen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI,
- Munduko
herri guztien alde, batez ere gosearen ondorioz sufritzen dagozanak, beste
herrien laguntza euki dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki
guztien alde. Behar daben adorea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Eukaristia honetan parte hartzen gagozanon alde. Gure senide eta lagunen alde.
Gure auzoko eta lankideen alde. Gure hildakoen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Gure
zoriona zarean, Jauna: emoiguzu fedez eta uste onez eskatu deutsuguna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN OTOITZA
Edozein
egunetan, edozein unetan, garaiz edo desgaraiz, aurretik ezer adierazi barik
egiten deustazu galdera: “Eta zuk, nor nazela dinozu?” Ni erdibidean geratzen
naz, zuzen erantzun gura eta sentitzen dodana zelan ezkondu ez dakidala. Ez dot
arriskurik hartu gura Zuk galdera hori egiten deustazunean.
Erakutsi
eidazu Zeuk dakizun moduan. Eroan nagizu Aitaren bideetatik Zeure martxan, hain
gustuko dituzun baztertuen bideetatik. Zuzendu nagizu, nekatu nagizu. Eta
azaldu eidazuz barriro zure asmoak eta nahiak, azaldu barriro nor zaran.
Zure bizitza
osoan nire bizitza hautsiaren zatiei zentzua aurkitzen deutsedanean, zure
gurutzean eta sufrimenduan gurutze guztien balioa zein dan ulertzen dodanean, zure
auzia nire egiten dodanean, neure burua salbatu barik, zure nahiak betetzen
nauanean…
Orduan,
Jesus, galdetu eidazu barriro: Eta zuk nor nazela dinozu?
AZKEN AGURRA
Eukaristia hemen
amaitzen da. Eleizatik kanpora, eguneroko arazoetan, bizi dagigun pozik batzar
honetan autortu dogun fedea, eta zabaldu dagigun geure inguruan fedearen
alaitasuna.
"Eskerrik asko, Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Eleizearen
izenean, ondo etorriak guztiok!
Gaurko
Ebanjelioak Pedroren fede-autormena eskeiniko deusku. Geuk ere, batzar honetan,
Jesusegan daukagun fede bera eta itxaropen bera autortuko ditugu. Prestau
gaitezan ondo parte hartzeko.
Hemos
venido a celebrar la eucaristía, llamados por Dios, que es el que guía nuestras
vidas. Hemos venido para fortalecer nuestra fe en Jesús, el Cristo, el Hijo de
Dios vivo.
Emon
deiogun hasierea gure ospakizunari, alkartuta aurkitzeak emoten deuskun poza
abestuz:
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok:
kristau-alkarte lez ez dogu behar ainako fede-testigantzarik emoten. Eskatu
dagigun Jaungoiko errukitsuaren parkamena:
- Jesus
Jauna, bizira garoazan bidea
zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus
Jauna, gure itxaropena zaituguna.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus
Jauna, egoera guztietan maite
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 22, 19-23:
Jaungoikoak eginkizun baterako dei egiten deuskunean, zintzotasunez eta
erantzukizunez jokatzea eskatzen deusku.
Frente a Dios no hay seguridades humanas, ni
poderosos. En sus manos está toda la tierra y El la entrega a quien quiere.
Nadie tiene derecho a juzgarse imprescindible
Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa
Salmisteak
Jaunaren errukia abesten dau eta pozez beterik eskerrak emoten deutsoz
El
salmista canta la misericordia y la bondad de Dios. Unamos nuestro canto al
suyo.
"Jaunari kanta, ona da-ta..."
Erm 11, 33-36:
San Paulok, bigarren irakurgai honetan, gauza guztiak bereak dituan
eta salbau nahi gaituan Jauna goratuko dau.
Pablo
apóstol canta y glorifica a Dios, Padre de Jesús, que es Creador, Guía y Meta de toda la humanidad.
Mt 16, 13-20:
Jesus Jaungoikoaren Semea dala autortuko dau Pedrok.
Eta..., guretzat nor da Jesus?
La
fe cristiana, la vivimos cada uno dentro de nosotros y la manifestamos en la
vida. Esa fe se alimenta y se celebra en la Comunidad.
Prestau gaitezan Ebanjelioko berbak entzuteko, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok:
bihotz haundiz eta begirada zabalez, otoitz egin daigun gizon-emakume guztien,
eta batez ere behartsuenen, beharrizanak gogoan ditugula:
- Munduko
lurralde guztietan zabalduta dagoan Eleizearen alde. Bizkaian bizi dan Eleizearen alde. Gure herriko
kristau-alkartearen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI,
- Munduko
herri guztien alde, batez ere gosearen ondorioz sufritzen dagozanak, beste
herrien laguntza euki dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por la
iglesias cristianas, para que sean lugar de acogida y de reconciliación. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI
- Para que
seamos capaces de ser solidarios en las
necesidades humanas, cada día, mostrando la grandeza de compartir. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Gure
zoriona zarean, Jauna: emoiguzu fedez eta uste onez eskatu deutsuguna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN OTOITZA
Cualquier día, en cualquier
momento, a tiempo o a destiempo, sin previo aviso lanzas tu pregunta: Y tú,
¿quién dices que soy yo? Y yo me quedo a medio camino entre lo correcto y
lo que siento, porque no me atrevo a correr riesgos cuando tú me preguntas así.
Enséñame como tú sabes. Llévame
a tu ritmo por los caminos del Padre y por esas sendas marginales que tanto te
atraen. Corrígeme, cánsame. Y vuelve a explicarme tus proyectos y deseos, y
quién eres.
Cuando en tu vida completa
encuentre el sentido para los trozos de mi vida rota; cuando en tu sufrimiento
y en tu cruz descubra el valor de todas
las cruces; cuando haga de tu causa mi
causa, cuando ya no busque salvarme sino perderme en tus deseos…
Entonces, Jesús, vuelve a
preguntarme: Y tú, ¿quién dices que
soy yo?
AZKEN AGURRA
Eukaristia hemen amaitzen da. Eleizatik
kanpora, eguneroko arazoetan, bizi dagigun pozik batzar honetan autortu dogun
fedea, eta zabaldu dagigun geure inguruan fedearen alaitasuna.
Que
nuestra fe sea viva, que nuestra esperanza sea gozosa y que nuestro amor crezca
continuamente con la gracia de Dios.
"Eskerrik asko, Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA
Hari ipiniko deutsot lepotik
Daviden etxeko giltza.
Isaias Profetearen liburutik (Is 22, 19-23)
Honan dinotso Jaun ahalguztidunak
Xebnari, errege-jauregiko arduradunari:
«Bota egingo zaitut kargutik
eta zagozan lekutik kendu.
Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi,
Hilkiasen semeari, egingo deutsot dei;
zure soingainekoa
jantziarazo,
zure gerrikoa ezarri
eta zure aginpidea emongo deutsot.
Aita baten pareko izango da
Jerusalemeko bizilagunentzat
eta Judako herriarentzat.
Daviden jauregiko giltzak
jarriko deutsodaz lepoan;
harek edegitakoa ez dau inork itxiko;
harek itxitakoa ez dau inork
edegiko.
Untzea egur gogorrean baizen sendo
ezarriko
dot,
bere senitartearen harrogarri
izango da».
Erantzun-salmoa Sal 137, 1-8
Jaunari kanta, ona da‑ta, hain da handia
bere betiko errukia.
Jauna, bihotz‑bihotzez
deutsudaz eskerrak emongo,
nire itzak entzun
dituzulako.
Eresi egingo deutsut
aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naz zure
jauretxe santuan.
Eskerrak emongo deutsadaz
zure izenari,
ona eta leiala zara‑ta:
Goratu dituzulako
handikiro
zure hitza eta zure
izena.
Hots egin neutsunean,
entzun zeunstan,
eta nire bihotzean kemena
indartu zenduan.
Haregandik dira gauza guztiak,
Haren bidez eta Harentzat.
San Paulo
Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm
11, 33-36)
Bai
handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna,
jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta sumatu ezinak
beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pentsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu
behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat.
Aintza Berari betierean. Amen.
Zu «Harria» zara, eta zuri emongo deutsudaz
zeruetako erreinuaren giltzak.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren
liburutik (Mt 16, 13-20)
Aldi
haretan, Jesusek, Filiporen
Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren
Semea nor dala dino jenteak?»
Hareek
erantzun: «Batzuek Joan
Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».
Jesusek,
orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?»
Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».
Orduan,
Jesusek esan eutson:
«Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori
ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau
dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Elizea, eta
heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere
askatua».
Orduan,
Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei.