Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri fedearen ospakizun
honetara.
Fedea bizitzea ez da gauza erreza; itsaso
zabalera urtetea lez da. Gure bizitza
itsas erdian dabilen txaluparen antzekoa da. Bildurrak, adorerik-ezak
sarritan hartzen gaitue. Batzar honetara dei egin deuskun Jauna gure artean
dago eta hauxe dinosku: "Ez izan
bildurrik. Izan uste on, Nik munduari irabazi egin deutsat".
Eukaristia ospatzean bere Espiritua emoteko
Jesus gure artean dagoela gogoratuz kanta dagigun
"Bihotz
batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok:
hurreratu gaitezan Jaungoikoagana eta agertu deioguzan geure kezkak eta
pekatuak, Harek maite gaituala eta parkatuko deuskula jakinik:
- Jesus Jauna, behartsuen babesle zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, makalen eta ezinduen indarra zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 19, 9a. 11-13:
Elias profeteak bere herriaren
sinismena makalduta ikustean, Jaungoikoa
agertu jakon, mendira igotea erabagi
dau. Baina Jaungoikoa gitxien uste dauan eran agertzen jako.
Erantzun-Salmoa: 84. salmoa
Jauna ez da agertzen zarata-hotsean;
Jauna agertzen da eta berba egiten dau
isiltasun giroan, bakezko giroan.
"Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu"
Erm 9, 1-5:
Paulok ahaleginak egiten
dihardu bere herritarren alde. Eta min hartzen dau euren herrikoa dan Jesus
onartzen ez dabelako.
Mt 14, 22-23:
Gaurko Ebanjelioan, Berari jarraitzen eutson
gizataldea etxera bialdu ondoren, Jesus, isiltasunean otoitz egiten agertuko
jaku. Gero ordu batzuk, Apostoluekin bakarrik ikusiko dogu.
Aleluia abestuz, gertatu gaitezan
Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin dagigun otoitz gizon-emakume
guztien alde, Jesus geugaz batera otoitzean dogula jakinik:
- Eleizearen alde: Gizartean daukan eginkizuna adoretsu eta
pozik bete dagiala, Jesus bere ondoan daukala sinistuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko gizon-emakume guztien alde:
maitasun, on-egite eta solidaritza esperientzien bidez, Jaungoikoaren maitasun salbatzailea
aurkitu dagiela. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Euren bizitza zalantzan eta bildurrez bizi
dabenen alde; bakardadean nora joanik ez daukenen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Eukaristia ospatzen dihardugun guztion
alde, gure etxeko eta lagunen alde: gure
eguneroko bizitzan eta arazoetan, Jesusegan ustea jarrita, bildurrik barik
aurrera egin dagigula, lagunurkoa zerbiduz eta behartsuei lagunduz. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, Zuk badakizu zer behar dogun. Entzun
maitasunez eta uste osoz zuzendu deutsuguzan eskariok. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunagaz tarte hau igaro ondoren, urten
daigun eguneroko bizitzara. Jaungoikoa geugaz doa. Agertu dagigun sinismen
haundiko pertsonak gareala.
"Jainko
gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorriak fedearen ospakizun
honetara.
Fedea bizitzea ez da gauza erreza; itsaso
zabalera urtetea lez da. Gure bizitza
itsas erdian dabilen txaluparen antzekoa da. Bildurrak, adorerik-ezak
sarritan hartzen gaitue. Batzar honetara dei egin deuskun Jauna gure artean
dago eta hauxe dinosku: "Ez izan
bildurrik. Izan uste on, Nik munduari irabazi egin deutsat".
Nuestra vida es como un barco en medio del mar. El mar, a
veces está tranquilo y vamos pacíficamente; pero a veces se levantan las olas,
y entonces perdemos la calma, entra la oscuridad y el miedo. Sintamos en esta
eucaristía la cercanía de Jesús. Él nos dará la fuerza necesaria para la prueba
y las dificultades.
Eukaristia ospatzean bere Espiritua
emoteko Jesus gure artean dagoela gogoratuz kanta dagigun
"Bihotz
batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok:
hurreratu gaitezan Jaungoikoagana eta agertu deioguzan geure kezkak eta
pekatuak, Harek maite gaituala eta parkatuko deuskula jakinik:
- Jesus Jauna, behartsuen babesle zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, makalen eta ezinduen indarra zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 19, 9a. 11-13:
Elias profeteak bere herriaren
sinismena makalduta ikustean, Jaungoikoa
agertu jakon mendira igotea erabagi dau. Baina Jaungoikoa gitxien uste dauan
eran agertzen jako.
Dios se le aparece al profeta Elías, en la suavidad del
silencio, en la calma, en la oración humilde.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Jauna ez da agertzen zarata-hotsean;
Jauna agertzen da eta berba egiten dau
isiltasun giroan. “Bakezkoa da Haren Hitza”
Justicia y paz, misericordia y
fidelidad se funden en la persona de Jesús: en Él “ha aparecido la gracia de Dios que trae la salvación para toda la humanidad”
"Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu"
Erm 9, 1-5:
Paulok ahaleginak egiten
dihardu bere herritarren alde. Eta min hartzen dau euren herrikoa dan Jesus
onartzen ez dabelako.
Pablo está dispuesto
a dar la vida, para que sus hermanos los judíos acepten a Jesús como su
Salvador.
Mt 14, 22-23:
Jesús ama a las personas que
le buscan con afán; les ayuda, cura a los enfermos, tiene palabras de salvación
y luego busca la soledad y el silencio para hablar con su Padre del cielo.
Gaurko Ebanjelioan, Jesus,
jarraitzen eutson gizataldea etxera bialdu ondoren, isiltasunean otoitz egiten
agertuko jaku. Gero ordu batzuk, Apostoluekin bakarrik ikusiko dogu.
Aleluia
abestuz, gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin dagigun otoitz gizon-emakume
guztien alde, Jesus geugaz batera otoitzean dogula jakinik:
- Eleizearen alde: Gizartean daukan eginkizuna adoretsu eta
pozik bete dagiala, Jesus bere ondoan daukala sinistuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los creyentes de todas las religiones:
para que se mantengan unidos en la fe en Dios y en el servicio a todas las
personas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por
los seguidores de Jesús. Que como El sepamos dedicar tiempo a estar con
Dios nuestro Padre ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Eukaristia ospatzen dihardugun guztion
alde, gure etxeko eta lagunen alde: gure
eguneroko bizitzan eta arazoetan, Jesusegan ustea jarrita, bildurrik barik
aurrera egin dagigula, lagunurkoa zerbiduz eta behartsuei lagunduz. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, Zuk badakizu zer behar dogun. Entzun
maitasunez eta uste osoz zuzendu deutsuguzan eskariok. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunagaz tarte hau igaro ondoren, urten
daigun eguneroko bizitzara. Jaungoikoa geugaz doa. Agertu dagigun sinismen
haundiko pertsonak gareala.
Nos despedimos
con el deseo de ser fieles a los
que nos ha dicho la Palabra
de Dios. Descubramos a Dios, presente en
nuestras vidas, y vivamos en la fidelidad del amor.
"Jainko
gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA
Zagoz
mendian, Jaunaren aurrean.
Erregeen liburutik (1 Erg 19, 9a. 11-13a)
Egun
hareetan, Elias Horebera, Jainkoaren mendira, etorri eta hango leize-zulo
batean gelditu zan. Jaunak esan eutson: «Urten eta zagoz zutunik mendian,
Jaunaren aurrean; Jauna igaroko da».
Jaunaren
aurretik haize zakar indartsuak jo eban, mendiak urratzen eta harkaitzak zartatzen ebazala; baina Jauna ez egoan haizean.
Haizearen ondoren, lurrikarea izan zan; baina Jauna ez egoan lurrikaran.
Lurrikararen ondoren sua; baina Jauna ez egoan suan. Suaren ondoren zurrumurru
fin baten hotsa.
Entzun
ebanean, Eliasek aurpegia estaldu eban soingainekoaz; gero, urten eta zutunik
gelditu zan leizearen aurrean.
Erantzun-salmoa Sal 84
Jaunari kanta, ona da-ta,
hain da handia
bere betiko errukia!
Entzungo dot Jaunak
dinoan hitza:
“Bakezkoa da Haren hitza.
Hurrean jake Haren bildur
direnei salbamena:
gure lurrean Haren aintza
biziko da”.
“Maitasuna eta
leialtasuna alkarren bidera urtengo dira,
zuzentasuna eta bakea
laztanka biziko dira.
Lurretik erneko da
leialtasuna,
zerutik begira egongo
zuzentasuna”.
Jainkoak on dana emongo
dau,
gure lurrak bere frutua
ekarriko dau.
Zuzentasuna ibiliko da
Haren aurrean,
eta salbamena Haren
lorratzen bidean.
Anatema izan gura neuke nik,
nire senideen alde.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako
epistolatik (Erm 9, 1-5)
Senideok:
Egia dinot —Kristo dot lekuko—; ez dinot guzurrik,
neure kontzientziak ere,
Espiritu Santuak argituta, holan
autortzen deust: handia da nire nahigabea,
eten bakoa nire bihotzaren mina.
Ni neu madarikatua, Kristogandik aldendua, izatea ere onartuko neuke, baldin
eta hori nire odoleko senideen
onerako balitz. Israelen ondorengoak dira eta Jainkoak
seme-alabatzat hartu ebazan; eurek
dabez Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, Legea, kultua eta agintzariak; eurenak dira asabak eta, giza
jatorriari jagokonez, eurakandik
dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoan Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi gizaldietan. Amen.
Agindu
egidazu Zeugana joateko ur gainean.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren
liburutik (Mt 14, 22-33)
Jentea
asetu ondoren, Jesusek bere
ikasleak ontzian sartuarazo ebazan eta
bere aurretik bestaldera joateko
agindu eutsen, Berak jenteari
agur egin bitartean. Jentea bialdu eta gero, mendira igon eban Jesusek bakarrik, otoitz egitera. Ilundu ebanean, han egoan
bakarrik.
Txalupea, ordurako, lehorretik urrun joian, olatuek
astinduta, haizea kontra eban-eta.
Goizaldera, Jesus hareekana joan zan ur gainean oinez. Ikasleak, ur gainean ibilten ikusi ebenean, ikaratu egin ziran, mamuren bat zalakoan, eta bildurraren bildurrez
deadarka hasi ziran. Baina Jesusek
bat-batean berba egin eutsen: «Izan bihotz! Neu naz; ez izan bildurrik!» Orduan
Pedrok esan eutson: «Jauna, benetan Zeu bazara, agindu egidazu ur
gainean Zugana joateko». Jesusek
erantzun: «Zatoz!»
Pedro
ontzitik jatsi eta Jesusegana abiatu zan ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, bildurra sartu jakon eta, urperatzen hasi
zala, deadar egin eban: «Jauna,
salbatu nagizu!»
Bat-batean
Jesusek, eskua emon eta heldu egin
eutson, esanez: «Sinismen gitxiko hori!
Zergaitik izan dozu zalantza?»
Ontzira
igon ebenean, haizea gelditu egin zan.
Eta ontzian egozanak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziran, esanez: «Benetan
Jainkoaren Semea zara Zu!»