Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
V. PAZKO‑DOMEKEA - A
BETIKO ZORIONA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, fedearen ospakizun hau, alkarte honetara
opatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ebanjelioan Jesusek esango deusku: «Neu naz bidea, egia eta bizia.
Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik. Kristo da egin behar dogun
Bidea, sakontasunez bizitzeko, Egia aurkitzeko eta Bizia bete-betean lortzeko
bide zuzen bakarra.
Gure barruan eragina daben berbak dira. Pertsona
asko noraezean bizi da, beti bardina eginez, batzuetan aurrera eta besteetan
atzera. Gure artean BIZI dan Jesusengan konfiantza osoz jo dagigun.
Guztiok bat eginik hasi dagigun Eukaristia, abestuz
Bizi da Jauna, bizi da.
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Eukaristia honen hasieran eta geure pekatuen parkamena
eskatuz, barriztau daigun Kristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 6, 1‑7:
Irakurgai honetan esango jaku zelan erantzuten deutsen
lehenengo Elizeak sortzen jakozan arazoei: Apostoluen egitekoa batez ere
Ebanjelioa iragartea izango da; eta behartsuei laguntzea zazpi gizon
aukeraturen esku geldituko da.
Erantzun‑Salmoa: 32.salmoa
Salmisteak pozez beterik Jainkoa goresten dau, Bera bai
da gure ondasuna
"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".
1 Pe 2, 4‑9:
San Pedrok gogoratuko deusku, Bateoari esker, ahalmen
berezi bat daukagula: Jaungoiko Aitari benetako opariak eskeintzeko ahalmena. Jesukristogandik hartu dogun
bizitza barriak bere abade egin gaitu guztiok.
Jn 14, 1‑12:
Ebanjelioan Jesusek esango deusku: "Neu naz bidea, egia eta bizia". Onartu daiguzan berba
horreek. Eta abestu daigun, zutunik, ziurtasun honek emoten deuskun poza:
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusen Espirituak eraginda, aurkeztu deioguzan
Jaungoikoari Elizearen eta gizartearen beharrizanak:
- Elizearen alde eta bereziki Bizkaiko eleizearen alde:” Kristauok ez dogu biderik asmatu beharrik. Jesusen atzean jarri eta Beragaz batera aurrera egin gura dogu, bera da-eta bidea, egia eta bizia” Guztiok bat eginik Jesusen bide beretik jarraitu dagigun. Egin dagigun otoitz
- Sakramentuak hartuko dabezanen alde. Bateoa, sendotza edo lehengo aldiz jauna hartuko dabenek Espiritu Santuaren graziaz beteta bizi daitezan. Egin dagigun otoitz
- Alkarren artean aitu‑ezinda eta gerran dabizan herrialde eta nazinoen alde: askatasuna zuzentasunaz eta ondo izatea solidaritzaz lortzeko bideak aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz
- Geure alde eta hurkoenak ditugun pertsonen alde: Jesus izan daitela gure bidea, gure egia eta gure bizia. Egin dagigun otoitz
Entzun, Aita ona, eskari honeek; eta entzun, baita ere, gutariko bakotxak bere bihotzeko isiltasunean egiten deutsuzanak. Zure errukia heldu daitela gugana, Zugan geure itxaropen osoa jarrita daukagun ezkero. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Jesus Jauna, Zeure izate osoa eskaini deuskuzu eta bidea, egia eta bizia erakusten
jarraitu gura dozu. Gure bizitzak Zeugaz baino ez dauka zentzua. Emoiguzu grazia
Zugan sinesten jarraitzeko, unerik ilunenetan ere, gure senide nagusi zaran ezkero. Zure
bidez, egiaz ezagutarazi deuskuzu Aita eta Ha maitatzen irakatsi. Zure ikasleen moduan,
bizia, alaitasuna eta indarra izan nahi ditugu. Zugaz hurreko harremana izateak erakutsi
deidala zu nor zaran eta, horri esker, aldarrikatu daidala Zure barri inguruan eta mundu
osoan. AMEN
OHARRA
AZKEN AGURRA
Jesus izan daitela gure bidea, gure egia eta gure bizia.
Eta Haren Ama eta gure Ama dan Mariak lagundu deigula Jesusen testigu izaten.
"Zeru lurren
Erregina."
BETIKO ZORIONA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, fedearen ospakizun hau, alkarte honetara
opatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ebanjelioan Jesusek esango deusku: «Neu naz bidea, egia eta bizia.
Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik.
Cristo es el
Camino que hay que recorrer, el único camino acertado para vivir intensamente,
para encontrar la Verdad y para acoger la Vida.
A través de estos domingos, estamos viviendo la Pascua de
Jesús. Fortalecemos nuestra fe en el Resucitado y llenamos de paz nuestros
corazones, porque Él vive entre nosotros..
Guztiok
bat eginik hasi dagigun Eukaristia, abestuz
Bizi da Jauna, bizi da
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Eukaristia honen hasieran eta geure pekatuen parkamena
eskatuz, barriztau daigun Kristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 6, 1‑7:
Irakurgai honetan esango jaku zelan erantzuten deutsen
lehenengo Elizeak sortzen jakozan arazoei: Apostoluen egitekoa batez ere
Ebanjelioa iragartea izango da; eta behartsuei laguntzea zazpi gizon
aukeraturen esku geldituko da.
En la primitiva Iglesia hubo conflictos. No nos prometió
Cristo la ausencia de problemas. El nos dio la fuerza para superarlos. La
comunidad se reune y trata de resolver los problemas que surgen
Erantzun‑Salmoa: 32.salmoa
Salmisteak pozez beterik Jainkoa goresten dau, Bera bai
da gure ondasuna
El salmista ha descubierto que Dios es misericordioso,
por eso le alaba sin cesar.
"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".
1 Pe 2, 4‑9:
San Pedrok gogoratuko deusku, Bateoari esker, ahalmen
berezi bat daukagula: Jaungoiko Aitari benetako opariak eskeintzeko ahalmena. Jesukristogandik hartu dogun
bizitza barriak bere abade egin gaitu guztiok.
El apóstol Pedro nos hará ver
en esta lectura, que somos piedras vivas, para construir entre todos la iglesia
de Jesús.
Jn 14, 1‑12:
Ebanjelioan Jesusek esango deusku: "Neu naz bidea, egia eta bizia". Onartu daiguzan berba
horreek
".Los cristianos hemos vivido
preocupados por el más allá. Jesús, ya nos ha construido la casa. A nosotros
sólo se nos ha dado recorrer el camino sabiendo que Él camina con nosotros.
Abestu daigun
“aleluia”, ziurtasun honek emoten deuskun pozaz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusen Espirituak eraginda, aurkeztu deioguzan
Jaungoikoari Elizearen eta gizartearen beharrizanak:
- Elizearen alde eta bereziki Bizkaiko eleizearen alde:”
Kristauok ez dogu biderik asmatu beharrik. Jesusen atzean jarri eta Beragaz
batera aurrera egin gura dogu, bera da-eta bidea, egia eta bizia” Guztiok bat eginik
Jesusen
bide beretik jarraitu dagigun. Egin dagigun otoitz
-
Sakramentuak hartuko dabezanen alde. Bateoa, sendotza edo lehengo aldiz jauna hartuko dabenek Espiritu
Santuaren graziaz beteta bizi daitezan. Egin dagigun otoitz
- Para que la luz de Cristo
ilumine a los pueblos y a los que vivimos en ellos, para que podamos hacer de
la vida un espacio y un lugar de paz, de amor, de fraternidad.. Egin dagigun otoitz
- Por quienes
convivimos en el día a día, para que la persona de Jesús sea el guía de nuestro
caminar, y el centro de nuestras vidas. Egin dagigun otoitz
Entzun,
Aita ona, eskari honeek; eta entzun, baita ere, gutariko bakotxak bere
bihotzeko isiltasunean egiten deutsuzanak. Zure errukia heldu daitela gugana,
Zugan geure itxaropen osoa jarrita daukagun ezkero. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
AZKEN AGURRA
Jesus izan daitela gure bidea, gure egia eta gure bizia.
Eta Haren Ama eta gure Ama dan Mariak lagundu
deigula Jesusen testigu izaten.
Hemos celebrado la eucaristía, misterio de amor. Nos
unimos a Jesús, que es el camino que nos lleva al Padre. Hagamos de nuestra
vida de cada día un testimonio de nuestra fe y amor.
"Zeru-lurren
Erregina"
No hay comentarios:
Publicar un comentario