Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
HIRUTASUN
GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - A
Klausurako
Bizierako Ordenen Eguna: «Itxaropena sortu»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu
Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur: Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.
Seme eta alaba lez sortzen
gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz
mundura bialtzen gaituan Maitasuna.
Gaur baita, klausurako biziera aukeratu dabenak gogoratuko
doguz. Esker onez ospatu daigun bokazino hau eta euren alde otoitz egin daigun.
Eskerrak emon daiguzan, itxaropenezko biziera honengaitik eta egin daigun
otoitz itxaropenaren iturri hori egunez egun gure artean hazi daiten.
Fede-alkarte hau osotzen dogunok,
Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago Jaungoikoaren
misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu deuskun
maitasuna.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi,
isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
- Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen
dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu
deuskuzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 34, 4b-6. 8-9:
Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta
erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak
deuskun maitasunaren historia da.
Erantzun-Salmoa: Dn. 3, 52...
Jainkoa goratu, esker
ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.
"Aintza
ta gorespen Zuri gizaldietan"
2 Kor 13, 11-13:
San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure
alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.
Jn 3, 16-18:
Aitak
bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe ikusten
dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea eta poza
agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maitasunaren
Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:
-
Eleizaren alde.
Maitasun, parkamen, senidetasun eta bakean betierekoa dan Jainkoaren etenbako
agerpen izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Lanean, otoitzean eta kontenplazioan bizi diranen alde. Klausuran bizi diranak itxaropen-iturri izan daitezan
eta otoitzean oinarritutako fedetik Eleizaren sinodo-seneko bidean lagundu
daien. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Herri eta erakundeetako agintarien alde. Gobernu
eta erakundeetako arduradunek zuzentasuna eta bakea sustatu daien gizabanakoen
eta herrien artean eta beharrizanean dagozanez arduratu daitezan. Eskatu
deiogun Jaunari.
-
Hemen alkartu garanon alde,
bizi dogun egoeran aurrera egin dagigun. Hirutasun Deunak bultzatu gagizala
alkar maitatzen eta batez ere beharrizanean aurkitzen diranei gure laguntza
eskeintzen. Eskatu deiogun
Jaunari.
Entzun, Aita, zure
Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren
otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
NAHI IZAN EZKERO JAUNARTZE OSTEKO ISILUNEAN
Zuregana,
Jauna, bakar eta hirukoitza, altxatzen doguz gure bihotzak,
mundua itxaropenez beteten dozun horrengana.
Jabetu gaitezala zure maitasunezko agerpenaz.
Pozez ahoskatu daigula zure izen, itxaropen eta poztasun
amaigabea.
OHARRA: Datorren domekan Caritasen kanpaina
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia amaitu dogu, eta, hasieran esan dogun
lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez, maitasun
horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
"Eskerrak Jauna
bihotz bihotzez”
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - A
Jornada
de la Vida Consagrada Contemplativa: «Generar esperanza»
SARRERAKO OHARKIZUN
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu
Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur:
Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.
Seme eta alaba lez sortzen
gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz
mundura bialtzen gaituan Maitasuna.
Hoy recordamos a quienes en la Iglesia han sido llamados a la vida
consagrada contemplativa. Pedimos por tantos hermanos y hermanas
nuestras que viven, oran y misionan en
monasterios. Agradecemos sus vidas entregadas, en el silencio habitado
de cada monasterio, casa de esperanza y lugar de acogida.
Fede-alkarte hau osotzen
dogunok, Eukaristia honetan, hurreratu gaitezan apurtxo bat gehiago
Jaungoikoaren misteriora, eta ospatu daigun Beragan bizi dauan eta guri agertu
deuskun maitasuna.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi,
isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
- Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen
dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu
deuskuzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua
zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 34, 4b-6. 8-9:
Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta
erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak
deuskun maitasunaren historia da.
Dios es amor, misericordia y ternura. No ez juez sino
Padre. Ante Él sólo cabe una actitud: confianza.
Erantzun-Salmoa: Dn. 3, 52...
Jainkoa goratu, esker
ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.
Nos unimos en esta oración al cántico de los tres jóvenes
que alaban y bendicen a Dios.
"Aintza
ta gorespen Zuri gizaldietan"
2 Kor 13, 11-13:
San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure
alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.
Vivir en Dios Padre, Hijo y Espíritu debe reflejarse en
la paz, la alegría, el amor. Somos hermanos, una vida común nos une. ¿ Son nuestras asambleas, nuestras eucaristías
signos de esta realidad. ?
Jn 3, 16-18:
Dios no está lejos, El se ha
hecho por amor nuestro prójimo. El no habita en la lejanía, está en nuestro
corazón; su vida es nuestra vida. Somos los elegidos, no por nuestros méritos,
sino por amor, para ser su familia.
Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe
ikusten dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea
eta poza agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari
aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:
-
Eleizaren alde.
Maitasun, parkamen, senidetasun eta bakean betierekoa dan Jainkoaren etenbako
agerpen izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Para que los hermanos y hermanas
que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa, con su oración y
ofrenda de su vida, sean fuente de esperanza y desde su fe orante, sostengan y
acompañen el camino sinodal de la Iglesia.
Eskatu deiogun Jaunari.
-
Para que las autoridades de los
gobiernos e instituciones busquen la justicia y la paz entre las personas y los
pueblos y atiendan a quienes pasan más necesidad. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Hemen alkartu garanon alde,
bizi dogun egoeran aurrera egin dagigun. Hirutasun Deunak bultzatu gagizala
alkar maitatzen eta batez ere beharrizanean aurkitzen diranei gure laguntza
eskeintzen. Eskatu deiogun
Jaunari.
Entzun, Aita, zure
Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren
otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
En
el silencio de la comunión
A ti Señor, uno y trino,
levantamos nuestros corazones,
tú que llenas de esperanza el
universo.
Haz que descubramos tu presencia
amorosa.
Danos la alegría de pronunciar tu
nombre, esperanza y gozo infinito.
Ayúdanos a no poner límites a tus
horas de gracia,
a transformarnos en instrumentos
humildes y sencillos
que colaboran en la construcción
de un mundo más justo y fraterno.
AVISO:
El próximo domingo es la campaña de Cáritas
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko
Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere
maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez,
maitasun horrek gugan daukan
eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
Nuestra vida cristiana debe ser expresión del misterio
que hoy hemos celebrado. Somos la gran
familia y Dios es comunicación y comunicación de
Amor.
"Eskerrak Jauna
bihotz bihotzez”
No hay comentarios:
Publicar un comentario