Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
VI. PAZKO‑DOMEKEA - A
GAIXOAREN PAZKOA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere
maitasunez.
Jesus Jauna betiko bizi da eta geugan bizi da. Haren
Espirituak, Haren maitasunaren indarrak bultzatzen gaitu eta bere bidetik
eroaten gaitu. Horregaitik, Jesusen biztuerea ospatzea, Espiritu Santuagandik
hartu dogun bizi barri hori ospatzea da.
Gaur, otsailaren 11an,
Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo jako Gaixoaren
Pazkoagaz. Aurtengo kanpainaren goiburua: “Ez
ni baztertu zahartu nazan honetan, ez eskutik itzi”
(Sal 71, 9) Gure arteko askok jasaten
dau nekea eta bakardadea gaixotasunaren aurrean. Jesusek maitasun apartekoz
inguratu zituan gaixoak. Guk ere ez daiguzala baztertu, baizik zaindu daiguzala
maitasunez.
Eukaristia honetan gogoan ditugu
gaixo guztiak. Hasi gaitezan abestuz
"Abestu dagigun
danok misterio..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Bateoko urak Jesusen bizitza barrian sartu ginduzan.
Horregaitik, Pazko‑aldian, damu‑otoitza egin beharrean, geure buruak ur
bedeinkatuaz txipriztintzen ditugu Jesukristogaz daukagun loturea gogoratzeko
eta barriztatzeko.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 8, 5‑8. 14‑17:
Jesusen ikasleak ez ziran asko, baina bai kemenez eta
iraupenez betetako fededunak. Felipek Barri Ona eta osasuna eroango ditu
Samariako lurraldera.
Erantzun‑Salmoa: 65. Salmoa
Gaur ere, berbiztuaren Espiritua,
gutako bakoitzarengan lanean dihardu.
Goratu dagigun Jauna, esker onez
"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari"
1 Pe 3, 15‑18:
San Pedroren denporetan lez, gaur ere, fededunak eta
Mezatara gatozenak ez gara gehiengoa gure gizartean. Horregaitik oso ondo
jatorkuz irakurgai honetan entzungo ditugun berbak.
Jn 14, 15‑21:
Jesusek bere Espiritua agintzen
deusku. Pazkoak dakarren bizia, guregan eta munduan sendotuko dauan egiaren
Espiritua.
"Goratu dagigun Jauna,
“aleluia" abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Elizeak, bere lehenengo pausoak emoten hasi
zanean, sarri joten eban otoitzera. Pedrok eta Juanek, Samariara joan ziranean,
hango kristau alkartearen alde otoitz egin ebela esan deusku lehenengo
irakurgaiak. Geuk ere horixe egingo dogu une honetan:
- Elizearen alde: Gizon‑emakume guztientzat salbamen‑bide
izateko zeregina zintzo bete dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospitaletan, kliniketan edo etxean aurkitzen diran gaixoen alde: guk deutsegun
maitasuna ikusi dagiela eta euren
ezinean behar daben laguntza aurkitu dagiela gugan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Osasun arloan eta Osasun Pastoraltzan diharduenen alde. Gaixoen familiak, boluntarioak, arreta
eta zaintza eskaintzen daben guztiak, Espirituaren indarraz, eredu izan
daitezan guretzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
-
Hemen alkartuta gagozan guztion alde, gure ahalegina ingurumena zaintzearen
aldekoa izan daitela : kontsumitu arduraz, birziklatu, bidezko
merkataritzako produktoak kontsumitu...mundu zuzenago baten alde jokatu. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko
Aita, Zeuk agertu deuskuzu Jesusen eta Haren Ebanjelioaren barri pozgarria.
Lagundu eiguzu barri on hori edozeinen aurrean noiz‑nahi eta non‑nahi emoten. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Otoitzak konpromisora eroan behar gaitu. Gogoratu daigun
zer eskatu dogun Meza honetan eta izan gaitezan Jaungoikoaren lankide gure
gizartean batez ere ez daiguzan ahaztu
inoiz gaixoak, edadetuak, bakardadea bizi dabenak eta zaindu daiguzan beti.
"Zeru lurren
Erregina.
VI.
PAZKO‑DOMEKEA - A
PASCUA
DEL ENFERMO
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere
maitasunez.
Jesus Jauna betiko bizi da eta geugan bizi da. Haren
Espirituak, Haren maitasunaren indarrak bultzatzen gaitu eta bere bidetik
eroaten gaitu. Horregaitik, Jesusen biztuerea ospatzea, Espiritu Santuagandik
hartu dogun bizi barri hori ospatzea da.
En este domingo se nos invita a celebrar la Pascua
del Enfermo que pone fin a la Campaña del enfermo, iniciada el 11 de febrero
con la Jornada Mundial. Este año la Campaña tiene como tema: “No me rechaces ahora en la vejez, no me abandones”. Hay muchos
hermanos y hermanas que experimentan el
cansancio y la soledad ante la enfermedad. Hoy especialmente recordamos en esta
eucaristía a toda persona enferma y a
quienes caminan a su lado. Que Cristo Resucitado nos anime en esta misión de
acompañar con nuestros cuidados.
"Abestu
dagigun danok misterio..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Bateoko urak Jesusen bizitza barrian sartu ginduzan.
Horregaitik, Pazko‑aldian, damu‑otoitza egin beharrean, geure buruak ur
bedeinkatuaz txipriztintzen ditugu Jesukristogaz daukagun loturea gogoratzeko
eta barriztatzeko.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 8, 5‑8. 14‑17:
Jesusen ikasleak ez ziran asko, baina bai kemenez eta
iraupenez betetako fededunak. Felipek Barri Ona eta osasuna eroango ditu
Samariako lurraldera.
Felipe, uno de los discípulos de Jesús, anuncia la Buena
Noticia y hace signos milagrosos, para que crean y se conviertan.
Erantzun‑Salmoa: 65. salmoa
Gaur ere, berbiztuaren Espiritua,
gutako bakoitzarengan lanean dihardu.
Goratu dagigun Jauna, esker onez
Aclamemos a Dios, el Señor que
manifiesta su bondad con toda la humanidad.
"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari"
1 Pe 3, 15‑18:
San Pedroren denporetan lez, gaur ere, fededunak eta
Mezatara gatozenak ez gara gehiengoa gure gizartean. Horregaitik oso ondo
jatorkuz irakurgai honetan entzungo ditugun berbak.
El apóstol nos pide, que glorifiquemos a Jesús
resucitado, con la vida y con las obras. Así daremos razón de nuestra
esperanza.
Jn 14, 15‑21:
Jesusek bere Espiritua agintzen
deusku. Pazkoak dakarren bizia, guregan eta munduan sendotuko dauan egiaren
Espiritua.
Al despedirse Jesús hace una promesa: os enviaré al Espíritu santo, que
estará siempre con vosotros.
"Goratu dagigun Jauna,
“aleluia" abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Elizeak, bere lehenengo pausoak emoten hasi
zanean, sarri joten eban otoitzera. Pedrok eta Juanek, Samariara joan ziranean,
hango kristau alkartearen alde otoitz egin ebela esan deusku lehenengo
irakurgaiak. Geuk ere horixe egingo dogu une honetan:
- Elizearen alde: Gizon‑emakume guztientzat salbamen‑bide
izateko zeregina zintzo bete dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Ospitaletan, kliniketan edo etxean aurkitzen diran gaixoen alde: guk deutsegun
maitasuna ikusi dagiela eta euren
ezinean behar daben laguntza aurkitu dagiela
gugan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Para
que, las personas enfermas experimentando el misterio del dolor, sientan
también la presencia cercana y maternal de la Virgen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Para
que nuestra comunidad cristiana se muestre siempre cercana a las necesidades de
las familias con miembros mayores y sea un verdadero hogar de acogida,
acompañamiento y servicio para ellas. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko
Aita, Zeuk agertu deuskuzu Jesusen eta Haren Ebanjelioaren barri pozgarria.
Lagundu eiguzu barri on hori edozeinen aurrean noiz‑nahi eta non‑nahi emoten. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Otoitzak konpromisora eroan behar gaitu. Gogoratu daigun
zer eskatu dogun Meza honetan eta izan gaitezan Jaungoikoaren lankide gure
gizartean batez ere ez daiguzan ahaztu
inoiz gaixoak, edadetuak, bakardadea bizi dabenak eta zaindu daiguzan beti.
Al volver a nuestros hogares y ocupaciones. Vayamos
afianzados en la Palabra del Señor, siempre viva y operante.
La fuerza del Espíritu que hemos recibido en esta
eucaristía, nos ayude a vivir cerca de
los enfermos y los ancianos que necesitan de nuestro apoyo y nuestro amor.
"Zeru lurren
Erregina"
No hay comentarios:
Publicar un comentario