Abenduko izarrak

martes, 16 de mayo de 2023

Pazkoako 7. domekea A Jaunaren Igokundea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  



PAZKOKO VII. DOMEKEA  (A) JAUNAREN IGOKUNDEA

Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia

«Bihotzaz hitz egin, maitasunean benetakoak izanez» (Ef 4, 15)

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Igokunde honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Mendekoste egunaren atarikoa dan Jaunaren Igokundea ospatuko dogu gaur. Jesus, kurutzean josia, berbiztua, zerura igon dala, Jaungoikoaren bizitzan sartu dala gaurkotuko dogu gure ospakizunean.

 

Egun honetan, Eleizak Gizarte Komunikabideen Munduko Eguna ospatzen dau, aurten, goiburu honegaz: «Bihotzaz hitzegin, maitasunean benetakoak izanez». Danoi dagokigu egia bilatzea eta esatea, eta maitasunez egitea. Kristauoi, bereziki, dei egiten jaku behin eta barriro, mihina gatxetik gorde daigun».

 

            ABESTIA:  Abestu dagigun danok, misterio...

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

         

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Pazkoko domeka honetan, ur bedeinkatuaz txipriztindu, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.

 

URAZ BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik...    Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau     

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 1, 1‑11:

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

 

Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz.

 

Ef 1, 17‑23:

            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

 

Mt. 28, 16-20

            Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

 

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusegaz bat eginik, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.

 

·        Eleizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarturik, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten lurralde mugetaraino.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Agintarien alde. Aita Santuak eskatzen dauanez, bihotzaz hitz egin daien bakearen kultura sustatzeko gerra dagoan lekuan; alkarrizketa eta adiskidetzerako bideak zabaltzeko gorrotoa eta areriotasuna nagusi diran lekuan. Eskatu deiogun Jaunari. 

 

·        Komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Bihotzaz hitz egin eta maitasunean benetakoak izanez, gizartearen bizitza hobetzea bilatuz informatu daien. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gernika-Urdaibaiko kristau alkartea osotzen dogun guztion alde, Jesusen Barri Ona gugan onartu eta gagozan tokietan Bere mezulari  izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


OHARRA: Datorren zapatuan, Foruko parrokian, arratsaldeko 7etan ospatuko dogu danok batera Mendekoste bigilia. Erdu!

 

 


JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

Jauna, egin naizu Zure bakearen zerbitzari.

Gorrotoa nagusi dan lekuan, nik maitasuna jarri daidala,

iraina nagusi dan lekuan, parkamena jarri daidala,

haserrea nagusi dan lekuan, batasuna jarri daidala,

guzurra nagusi dan lekuan, egia jarri daidala,

zalantza nagusi dan lekuan, sinesmena jarri daidala,

etsipena nagusi dan lekuan, itxaropena jarri daidala,

ilunpea nagusi dan lekuan, argia jarri daidala,

tristura nagusi dan lekuan, poztasuna jarri daidala.

Nire jokabidea izan dadila, Jauna,

ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,

ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,

ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.

Izan ere, Zeuk erakutsi deuskuzu,

emotea dala, hartzaile izateko bidea;

norberaz ahaztea dala, nork bere burua aurkitzeko bidea;

parkatzea dala, parkamenera heltzeko bidea;

eta hiltzea dala guretzat, betiko bizitzara berbizteko bidea.

San Frantzisko Asiskoa

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitzean, goazen gure ingurura Jesusen Barri Ona zabaltzera. Mentekoste atarian zabaldu deioguzan gure bihotzak Espirituari eta astean zehar, behin eta barriro esan deiogun “ Zatoz, Espiritu Santua”

 

            "Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona”.











PAZKOKO VII. DOMEKEA (A)   JAUNAREN IGOKUNDEA

Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales

«Hablar con el corazón,en la verdad y en el amor» (Ef 4,15)

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Igokunde honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Mendekoste egunaren atarikoa dan Jaunaren Igokundea ospatuko dogu gaur. Jesus, kurutzean josia, berbiztua, zerura igon dala, Jaungoikoaren bizitzan sartu dala gaurkotuko dogu gure ospakizunean.

            En este día, la Iglesia pone también ante nosotros la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales con el lema: «Hablar con el corazón, en la verdad y en el amor». Todos estamos llamados a buscar y a decir la verdad, y a hacerlo con caridad. A los cristianos, en especial, se nos exhorta continuamente a guardar la lengua del mal».

 

ABESTIA:  Abestu dagigun danok, misterio...

 

ABADEAREN AGURRA

          Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

         

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

          Estos domingos de Pascua recordamos, con la aspersión del agua bendecida, aquel momento decisivo de nuestras vidas en el que, por el bautismo, empezamos a formar parte de la comunidad de Jesús y recibimos su Espíritu. Hagámoslo hoy de nuevo, para que Jesús sea siempre nuestra vida.

 

URAZ  BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik    Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau        

     

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 1, 1‑11:

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

            El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.

 

Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa

            Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre.

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

 

Ef 1, 17‑23:

            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

            El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.

 

Mt. 28, 16-20

            Jesusek, zerura igon au rretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

            La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusegaz bat eginik, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.

 

·        Eleizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarturik, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten lurralde mugetaraino.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Por los gobernantes, para que, como pide el Papa, sepan hablar con el corazón para promover una cultura de paz allí donde hay guerra; para abrir senderos que permitan el diálogo y la reconciliación allí donde el odio y la enemistad causan estragos. Eskatu deiogun Jaunari. 

 

·        Por los profesionales de los medios de comunicación, para que, desde la verdad y el corazón, con espíritu de diálogo y respeto, sepan transmitir la información buscando siempre la manera de mejorar la vida de nuestra sociedad.  Eskatu deiogun Jaunari. 

 

·        Gernika-Urdaibaiko kristau alkartea osotzen dogun guztion alde, Jesusen Barri Ona gugan onartu eta gagozan tokietan Bere mezulari  izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


            OHARRA: Datorren zapatuan, Foruko parrokian, arratsaldeko 7etan ospatuko dogu danok batera Mendekoste bigilia. Erdu!

 

            AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze, eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.

            Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto y resucitado.

 

            "Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona”.






JAUNAREN IGOKUNDEA                                                             





Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.



Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 1-11)



            Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zan egunerarte Jesusek egin eta irakatsi eban guztia idatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak emon eutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jaken bere nekaldiaren ostean eta bizirik egoaneko froga asko emon eutsezan, berrogei egunez bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz berba eginez.

            Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen: «Ez alde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deutsuedan agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru».

            Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain ezarriko al dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen: «Aitak bakarrik dau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jatsiko dan Espiritu Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zaree Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino».

            Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerura zelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu jakezan ondoan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesus hori, zerura joaten ikusi dozuen lez etorriko da barriro».



Erantzun-salmoa Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9



Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,

turuta-soinuz, Jaunak.



edo      Aleluia.



Herri guztiok, txalo jo egizue,

Jainkoari irrintzi egiozue.

Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,

lurbira osoan errege handi.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,

turuta-soinuz, Jaunak.

Eresi Jainkoari, eresi;

eresi gure erregeari, eresi.



Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,

egiozue jator goratzarre.

Jainkoa errege da atzerrietan,

jesarria dago Jainkoa bere aurki santuan.





Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban.



San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 17-23)



            Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatu dauan aintza.

            Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriarazo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik.

            Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri dau danen gainetik Elizaren buru. Haren gorputza da Elizea, unibertsoa guztiz beteten dauan Kristok betea.

Aginpide oso-osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 28, 16-20)



            Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusek adierazo eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk, ostera, zalantzan egozan.

            Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: «Aginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz. Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte».



















 

No hay comentarios: