Páginas

martes, 14 de marzo de 2023

Garizumako 4. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  


                                          

                                           

                                                                                     GARIZUMAKO IV. DOMEKEA - A

Jesusegaz   HOBE    -   BEHARTSUAK

“Mundura zabalik”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Pazkoarantz gure ibilbidean, gainditu dogu bide erdia. Beste behin esaten dogu: Jesusegaz HOBE. Bai, Jesukristok bidera urteten deusku gure itsukeriak osatzeko eta itxaropenaren bidea edegiteko.

            Ospakizun honetan, behartsu sentitzen gara gu geu, itsuaren esperientzia bera izanaz, eta eskatzen deutsagu Jesuseri, osatu gaizala  gure ilunetatik, gure egoismotik, gure norberekeriatik eta zabaldu dagizala  bihotzeko begiak, gure inguruan dagozan beharrizanak ikusi eta laguntza emoteko; eta zein egun aproposagorik gaurko eguna baino? ”Mundura zabalik” diñosku aurtengo misio kanpaina goiburuak. Bai, mundura zabalik bizi ziran orain 75 urte euskalerritik joan ziran lehenengo 8 misiolariak. Orain ere bizi gaitezala Galileako MISIOLARIA lez, Barri Ona atzoko, gaurko eta betiko pobreei zabaltzen..

 

Emon deiogun hasierea Eukaristia honi, abestuz.

 

“Jesusen Eliza Misiolaria gara”

 

ABADEAREN AGURRA

 

Beragan sinisten dabenentzat bizitzaren argia dan Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

Batzuetan, ez deutsagu Jaungoikoari gu osatzen eta gu aldatzen izten, ez  dogu izten Kristoren argiak argitu gagizan. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihotz-barritu beharra dogula.

 

·        Zu, Jainko osatzaile, geugana zatoz, gure itsukeriak osatzeko. Erruki, Jauna.

 

·        Zuk, Jainko parkatzaile horrek, beti bilatzen dozu gure pekatua osatzea. Kristo, erruki.

 

·        Zuk, Argiaren Jainko horrek, fedearen begiekin ikusiazoten deuskuzu. Erruki Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Sm 16, 1b. 6‑7. 10‑13a:

 

            Samuel profeteak, Jaungoikoaren esana eginez, Dabid gaztea errege gantzuten dau. Jaungoikoak pertsona bat eginkizun baterako aukeratzen dauanean, ez deutso begiratzen kanpoko itxureari, bihotzeko leialtasunari baino.

 

 

 

Erantzun‑Salmoa:  22. salmoa 

            Eskertu daigun, Jesus gure Artzaina. Berak gidatzen gaitu ibar ilunetan, Berak indartzen gaitu eguneroko lanetan

 

"Jauna dot Artzain..."

Ef 5, 8‑14:

            Irakurgai hau, Ebanjelioari sarrera egokia dogu: Argiaren frutuak eta iluntasunaren ondorenak aitatuko deuskuz.

 

Jn 9, 1‑41:

 

            Ez dago ikusi gura ez dauana baino itsuagorik. Jesusek, jaiotzez itsua zanarengana urreratu zan lez, gugana urreratzea gura dau. Itzi deiogun gure itsukeriak osatzen.

            Abestu deiogun gure Argia dan Kristori:

 

            "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 

HOMILI OSTEAN

 

Iturri zaharretik

beti barri ura

doan, garden, ugari

zerutik mundura.

Ondasunak antzera

danontzat onura

justiziz banatzea

hor dogu ardura.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Batu gaitezan otoitz berean, Kristoren argiak aldendu dagizan, gure mundutik, pekatuaren eta heriotzearen ilunak. Argitu gagizuz zeure argiaz erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.

 

§  Eliza osotzen dogun guztion alde: Barri Ona zabaltzeko eten barik jo dagigun Jesusengana eta hitzez eta batez ere egitez bere mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz

 

§  Gure Elizbarrutietako Misio taldeen alde. Emon Jauna indarra eta adorea munduko pobreekiko dogun misiolari-konpromisoaz jabetzeko laguntza  izan dagigun. Egin dagigun otoitz

 

§  Neke-minetan dagozanen alde, zoritxarraren ilunpean bizi diranen alde, indarkeriak eta gerreak kaltetutakoen alde. Zuzentasuna, bakea eta alkartasuna bultzatzen bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

§  Eleiztarrok neurritasunez bizi gaitezala eta alkartasuna erakutsi deiegula krisiak, gerrak, lurrikarak  gehien astindu dituanei. Egin dagigun otoitz.

 

            Entzun, Jauna, zuk dakarskuzun salbamena, nahiz eta ilunetan, sinesten eta itxaroten dogunok, zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...

 

OHARRA: Martxoak 22 marzo, eguaztena/miércoles. Voces del Sur. Bachita García, misionera ecuatoriana responsable del proyecto apoyado desde Ume solidarioak. Gernikako Andra Mari lokaletan, 19:30.

 OTOITZA

Jauna, barriro gogorarazi deuskuzu sarritan itsututa bizi garala: haserreak, gorrotoak,

inbidiak itsututa edo geurekoikeriak gainez eginda. Egoera horretatik urtetea ez da lohia

egin eta igurztea bezain erraza. Barru-barruko aldaketa, jarrera aldaketa eskatzen

deuskuzu eta gatx egiten jaku edo errazagoa da guretzat betikoan jarraitzea. Emoiguzu

barruko indarra, egiguzu argi zure bidera bueltatzeko, inongo itxikeriarik eta

alperkeriarik barik, bihotzeko aldaketa izan daigun Garizuma honetan. Orain 75 urte

Euskal Herriko misiolari batzuk izan eben bihotz zabaltasunez jokatu daigula geuk ere

gure beharrizana dauken senideekin, han eta hemen. Emoiguzuz aukerak horretarako.

AMEN

AZKEN AGURRA

            Aste honetan, Kristoren argia geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan. Jaunak gugaz egin dauana zabaldu dagigula.

            Horretarako, hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena

 

"Jesus, munduko Argia.





GARIZUMAKO IV. DOMEKEA – A

Jesusegaz   HOBE    -   BEHARTSUAK

 “ Abiertos al Mundo”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Pazkoetaruntz gure ibilbidean, gainditu dogu bide erdia. Beste behin esaten dogu: Jesusegaz HOBE. Bai, Jesukristok bidera urteten deusku gure itsukeriak osatzeko eta itxaropenaren bidea edegiteko.

Jesusegaz HOBE-Mejor con Jesús. Como el ciego, sentimos la necesidad de que Jesús nos cure de tanta ceguera, de tanto egoísmo. Hoy  queremos renovar nuestro compromiso misionero que hace 75 años 8 vascos se lanzaron a tierras de misión. Le pedimos a Jesús que nos haga ver nuestro pecado, nuestro egoísmo, ante la diversidad de tantas  necesidades del hermano cercano y lejano. Seguro que con Jesús lo haremos mejor.

            Emon deiogun hasierea Eukaristia honi, abestuz.

 

Jesusen eliza misiolaria gara

 

ABADEAREN AGURRA

 

Beragan sinisten dabenentzat bizitzaren argia dan Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

Batzuetan, ez deutsagu Jaungoikoari gu osatzen eta gu aldatzen izten, ez  dogu izten Kristoren argiak argitu gagizan. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihotz-barritu beharra dogula.

 

·        Zu, Jainko osatzaile, geugana zatoz, gure itsukeriak osatzeko. Erruki, Jauna.

 

·        Tú, nos ayudas a reconocer nuestro pecado y a liberarnos de nuestras miserias. . Kristo, erruki.

 

·        Zuk, Argiaren Jainko horrek, fedearen begiekin ikusiazoten deuskuzu. Erruki Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Sm 16, 1b. 6‑7. 10‑13a:

 

            Samuel profeteak, Jaungoikoaren esana eginez, Dabid gaztea errege gantzuten dau. Jaungoikoak pertsona bat eginkizun baterako aukeratzen dauanean, ez deutso begiratzen kanpoko itxureari, bihotzeko leialtasunari baino.

            Dios no mira lo exterior de la persona sino que mira su corazón, sus sentimientos. El pastor David, el pequeño, el último de la familia es el elegido.

 

Erantzun‑Salmoa:  22. salmoa 

 

            Eskertu daigun, Jesus gure Artzaina. Berak gidatzen gaitu ibar ilunetan, Berak indartzen gaitu eguneroko lanetan

            Expresamos nuestra confianza en Cristo con las palabras de este salmo: su bondad nos acompaña toda la vida.

 

"Jauna dot Artzain..."

 

Ef 5, 8‑14:

            Irakurgai hau, Ebanjelioari sarrera egokia dogu: Argiaren frutuak eta iluntasunaren ondorenak aitatuko deuskuz.

            San Pablo en su carta a los cristianos de Éfeso, marca la diferencia que hay entre vivir en la luz de Cristo, y en la oscuridad del paganismo. Nuestros valores no son los de Cristo y nuestros ideales tampoco. Es hora de despertar; demasiado tiempo hemos pasado sin ver.

 

Jn 9, 1‑41:

            Jainkoaren argia behar da Jesus ezagutzeko, eta ezagutzen dauak, bere bizitza aldatu egiten dau.

            El ciego de nacimiento confundía a las personas con árboles. Nosotros también tratamos a las personas más de una vez como cosas. Él no sabía quién le había curado y nosotros vivimos sin recordar a Aquel que un día nos abrió los ojos en nuestro Bautismo.

 

            Abestu deiogun gure Argia dan Kristori: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

 

HOMILI OSTEAN

Iturri zaharretik

beti barri ura

doan, garden, ugari

zerutik mundura.

Ondasunak antzera

danontzat onura

justiziz banatzea

hor dogu ardura.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Batu gaitezan otoitz berean, Kristoren argiak aldendu dagizan, gure mundutik, pekatuaren eta heriotzearen ilunak. Argitu gagizuz zeure argiaz erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.

 

§  Eliza osotzen dogun guztion alde: Barri Ona zabaltzeko eten barik jo dagigun Jesusengana eta hitzez eta batez ere egitez bere mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz

§  Por nuestros misioneros: que el Señor les acompañe, en su caminar en ese empeño por un mundo mejor y desde aquí les apoyemos para que puedan llevar a cabo el mensaje del evangelio. Egin dagigun otoitz.

§  Por las personas que sufren, por quienes se sienten fracasados, despreciados o excluidos. Para que además de contar con nuestro apoyo y solidaridad, puedan también reconocer al Padre–Dios que siempre brinda una nueva oportunidad. Egin dagigun otoitz.

§  Eleiztarrok neurritasunez bizi gaitezala eta alkartasuna erakutsi deiegula krisiak, gerrak, lurrikarak  gehien astindu dituanei. Egin dagigun otoitz.

 

            Entzun, Jauna, zuk dakarskuzun salbamena, nahiz eta ilunetan, sinesten eta itxaroten dogunok, zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta.

 

OHARRA: Martxoak 22 marzo, eguaztena/miércoles. Voces del Sur. Bachita García, misionera ecuatoriana responsable del proyecto apoyado desde Ume solidarioak. Gernikako Andra Mari lokaletan, 19:30.

 

AZKEN AGURRA

            Aste honetan, Kristoren argia geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan. Jaunak gugaz egin dauana zabaldu dagigula.

            Nuestras vidas y nuestras obras de cada día, deben ser luz y testimonio. Los que sentimos la alegría de la fe y de la amistad con Cristo, comuniquemos esa alegría con una vida llena de amor.

            Para ello, recibamos la bendición de Dios.

"Jesus, munduko Argia...





GARIZUMAKO IV. DOMEKEA

David, Israelgo errege igurtzia.

Samuelen lehenengo liburutik (1 Sm 16, 1b. 6-7. 10-13a)

            Egun hareetan, Jaunak esan eutson Samueli: «Bete adarra orioz eta zoaz. Belemeko Jeseregana bialtzen zaitut, haren semeen artean begiz jo dot-eta nire errege izango dana».
            Jese eta beronen semeak heldu ziranean, Samuelek Eliab ikusi eta esan eban berekautan: «Zalantza barik, aurrean dau Jaunak bere igurtzia». Baina Jaunak esan eutson Samueli: «Ez begiratu horren itxura eta luzereari, alde batera itzia dot-eta. Jainkoak ez deutso begiratzen gizakiek begiratzen deutsoenari, gizakiek itxureari begiratzen deutsoe-eta; Jainkoak, barriz, bihotzari».
            Jesek bere zazpi semeak eroan zituan Samuelen aurrera; baina Samuelek esan eutson: «Jaunak ez dau horreetatik inor aukeratu». Orduan, Samuelek itaundu eutson Jeseri: «Honeek al dozuz seme guztiak?» Harek erantzun: «Txikiena gelditzen da; artzain dabil». Samuelek esan eutson Jeseri: «Agindu ekarteko; ez gara jaten hasiko, bera etorri arte». Ekarriarazo eban, beraz, mutila: ule-gorria zan, begi-ederra, itxura bikainekoa. Jaunak esan eutson Samueli: «Jagi eta igurtzi egizu; horixe da».
            Hartu eban, bada, Samuelek orio-adarra eta igurtzi egin eban bere anaien aurrean. Egun haretan Jaunaren espiritua Davidegan sartu zan eta haren jabe izan zan aurrerantzean.

Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4. 5. 6

Jauna dot artzain: ez dot nik beste ezer behar


       Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:
Larra gurietan etzunazoten nau,
atsedenezko iturrira naroa,
eta bizkortu egiten deust barrua.
Ba naroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik.

       Ibar ilunetan banabil ere,
ez nago gatx‑bildur, zu neugaz zagoz‑eta;
zure zigorra ta makilea,
honeexek dira nire poza.

       Atontzen deustazu mahaia,
arerioak daukadazela begira;
orioz igursten deustazu burua:
gainezka dago nire edontzia.

       Zoriona ta grazia ditut aldean,
nire bizitza guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz bizi izango
luzaroen luzaro.

Jagi zaitez hilen artetik,
eta Kristok argituko zaitu.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 5, 8-14)
            Senideok: Sasoi batean ilunpe zineen; orain, barriz, argi zaree Jaunari esker. Ibili zaiteze, beraz, argiaren partaide lez; zuzentasun eta egi guztia dira argiaren frutu on izatea. Aztertu zer jakon Jaunari atsegin eta ez parte hartu ilunpean bizi diranen egintza usteletan; salatu  egizuez, ostera, lotsagarria da-eta horreek ezkutuan egiten dabena aitatzea ere. Baina argiak salatzen dauan guztia agirian gelditzen da, eta agirian gelditzen dana argi bihurtzen da.
            Horregaitik esaten da:
«Itzartu zaitez, lo zagozan hori,
jagi hilen artetik,
eta Kristok argituko zaitu».

Joan zan itsua, garbitu,
eta ikusten ebala bihurtu zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 9, 1-41)

            Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, jaiotzatik itsu zan gizon bat ikusi eban. [Eta ikasleek itaundu eutsoen: «Maisu, nork egin eban pekatu, hau itsu jaioteko, honek ala honen gurasoek?»
            Jesusek erantzun eutsen: «Ez honek, ez honen gurasoek, ez eben pekatu egin,  Jainkoaren egintzak honegan agertu daitezan jaio zan itsu eta. Egun-argi dan bitartean egin behar ditut bialdu nauanaren egintzak; badator gaua, eta orduan inork ez daike lanik egin. Munduan nagoan bitartean, munduaren argia naz».
            Hau esanik,] txistua bota eban lurrera, txistuaz lohia egin eta lohiaz begiak igurtzi eutsozan itsuari; gero, esan eutson: «Zoaz eta garbitu zaitez Siloeko uraskan». (Siloek "Bialdua" esan gura dau). Joan zan, bada, itsua, garbitu eta ikusten ebala bihurtu zan.
            Auzokoek eta lehen eskean ikusten ebenek esaten eben: «Ez al da hau jesarrita eskean egoten zana?» Batzuek inoen: «Bai, bera da». Beste batzuek: «Ez, ez da ha, haren antzeko bat baino». Berak, barriz, inoan: «Bai, haxe naz».[Orduan itaundu eutsoen: «Zelan edegi jatsuz, bada, begiak?» Eta harek erantzun: «Jesus dalakoak lohia egin dau, begiak igurtzi deustaz eta agindu: "Zoaz Siloera eta garbitu"; joan, garbitu eta ikusten hasi naz». Itaundu eutsoen: «Non da gizon hori?» Harek erantzun: «Ez dakit».]
Zapatua zan Jesusek lohia egin eta begiak edegi eutsozan eguna. Horregaitik, fariseuakana eroan eben itsua izandakoa, eta fariseuek barriro itaundu eutsoen zelan hasi zan ikusten. Harek erantzun eutsen: «Lohia jarri eustan begietan, garbitu nintzan eta ikusi egiten dot».
            Fariseuetako batzuek inoen: «Gizon hori ez dator Jainkoagandik, ez dau zapatuko atseden-eguna errespetatzen-eta». Beste batzuek, barriz, inoen: «Zelan egin daike pekatari batek holako ezaugarririk?» Eta ez etozan bat euren iritzietan. Barriro itaundu eutsoen itsuari: «Eta zuk zer dinozu begiak edegi deutsuzanaz?» Harek erantzun: «Profetea dala».
            [Halan ere, juduek ez eben sinistu gura gizon ha itsua izan eta ikusten hasi zanik. Beraz, haren gurasoei deitu eta itaundu eutseen: «Hau al da zuen semea, itsua jaio zala dinozuena? Zelan ikusten dau, bada, orain?» Gurasoek erantzun eutseen: «Guk badakigu gure semea dala eta itsua jaio zala; baina orain zelan ikusten dauan edo begiak nork edegi deutsozan, hori ez dakigu. Itaundu berari, badau adina-eta bere buruaren barri emoteko». Juduen bildurrez berba egiten eben gurasoek honan, ordurako agintariek erabagita eben-eta Jesus Mesias zala autortzen ebana euren alkartetik botatea. Horregaitik esan eben gurasoek: «Badau adina, itaundu berari».
            Juduek bigarren aldiz deitu eutsoen itsua izanari eta esan eutsoen: «Autortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon hori pekataria dala». Harek erantzun eutsen: «Pekataria dan ala ez, ez dakit. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsua nintzala eta orain ikusi egiten dodala».
            Hareek barriro: «Zer egin deutsu? Zelan edegi deutsuz begiak?» Harek erantzun eutsen: «Esan deutsuet lehen ere, eta ez deustazue jaramonik egin. Zergaitik entzun gura dozue barriro? Zuek ere haren ikasle izan gura dozue ala?»
            Hareek irainez bete eta esan eutsoen: «Zeu izango zara horren ikasle; gu Moisesen ikasle gara. Guk ziur dakigu Jainkoak Moisesi berba egin eutsola, baina Hori nongoa dan ere ez dakigu».
            Harek orduan: «Hori bai harrigarria! Zuek nongoa dan ere jakin ez, eta Harek niri begiak edegi. Jakina da Jainkoak ez deutsela pekatariei entzuten, jainkozale danari eta beraren guraria egiten dauanari baino. Egundo ez da entzun itsua jaiotako bati inork begiak edegi deutsozanik. Gizon honek, Jainkoagandik ez baletor, ezin izango leuke ezer egin».] Hareek erantzun eutsoen: «Goitik beheraino pekatari jaio zinan, eta zu guri irakatsi guran?» Eta kanpora bota eben.
            Jakin eban Jesusek bota egin ebela eta, aurkitu ebanean, itaundu eutson: «Sinisten al dozu Gizonaren Semeagan?» Harek erantzun: «Esaidazu nor dan, Jauna, sinistu dagidan». Jesusek esan eutson: «Ikusi dozu; zugaz berbetan diharduana bera da». Harek orduan: «Sinisten dot, Jauna». Eta aurrean ahuspeztu jakon.
            [Ondoren, Jesusek esan eban: «Epai baterako etorri naz Ni mundu honetara; ondorioz, ikusten ez dabenek ikusi dagien, eta ikusten dabenak itsu bihurtu daitezan». Jesusegaz egozan fariseu batzuek, hori entzunik, esan eutsoen: «Gu ere itsuak ete gara, bada?» Jesusek erantzun eutsen: «Itsuak bazinee, ez zeunkee pekaturik. Baina ikusten dozuela dinozuenez, zeuen pekatuan irauten dozue».]


















           

No hay comentarios:

Publicar un comentario