Zoriontasunak

lunes, 30 de abril de 2012

Harreman pertsonalak Contacto personal: Jose Antonio Pagola


Joanen ebanjelioko kontakizunaren arabera, Jesusek, bera hil bezperan, bere desiorik sakonen hau agertu zien ikasleei: «Iraun ezazue nigan». Badaki koldarrak eta erdipurdiko direla. Askotan bota izan die aurpegira beren fede eskasa. Jesusekin bizi-loturarik ez badute, ezin bizi izango dira.

domingo, 29 de abril de 2012

Bizian gora alkarteko taldeak Arratian

Arratian Zeanuri eta Igorren dagoz Bizian gora alkarteko taldeak. Alkarte laikal honek webgune barria aurkeztu dau eta helburuak eta nondik norakoak aurkezten ditu.

sábado, 28 de abril de 2012

Arratia mailako ekonomia arloko akordioak


Acuerdos sobre economía parroquial en el sector Arratia

Boluntario eta eliztarrei eskertu orain arteko egindako beharra, jakinik gure parrokiak boluntario eta eliztarrenen lanean oinarritzen direla.
En primer lugar agradecer a los voluntarios y feligreses todo el trabajo realizado hasta ahora, pues reconocemos que nuestras parroquias se fundamentan en su colaboración.

viernes, 27 de abril de 2012

Bedia eta Palenque eskutik

Llega hasta Bedia la exposición itinerante Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten. Aquí podemos ver el amplio reportaje fotográfico obra de la familia Moya.

miércoles, 25 de abril de 2012

Kalean da Bakearen Pazkoa liburutxoa

Arratian Garizuman emondako gogoetan laburpena batzen dabe.
Arantxa Jaka: Pausos pauso... Pazkotik bizi.
Juan Mari Uriarte: Adiskidetzea eta bakea Euskal Herrian.
54 or. 3 € Arratiako edozein parrokitan eskatu edo Bilboko Jakinbide liburudendan.

lunes, 23 de abril de 2012

Dagokigun kontua da Va con nosotros: Jose Antonio Pagola

Jesus artzain ona delako sinboloa gogaigarri zaio gaur egun, hein batean, zenbait kristauri. Ez dugu nahi artalde bateko arditzat har gaitzaten. Ez dugu inork goberna gaitzan beharrik, ezta gure bizitza inork kontrola dezan ere. Errespeta gaitzaten nahi dugu. Ez dugu inongo artzainen premiarik.

sábado, 21 de abril de 2012

Bedia: Dana prest Palenque Arratia erakusketa zabaltzeko

Arratia osoan zehar ibiltari babilen Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketa misiolari ibiltaria bihar domekea, apirilaren 22an zabalduko da Bedian. Meza ostean parrokian zabalduko da erakusketa arrakastatsu hau, Bediako Udalaren laguntzaz bertako parrokiak eratuta.

viernes, 20 de abril de 2012

Sufrimendua Sufrimiento: Asis sarea Arratian


Otoitzaldia Igorren apirilaren 27an, arrastiko 7etan, parrokiko lokaletan.

Asisko gutuna behin eta berriz dator nukleo berberetara itzulian. Lau hilabetetik behin, Asis Sarea egituratzen duten lau printzipioetako bakoitzarekin aurkitzera gatoz, beti ordena berean. Kasu bakoitzean gutun honek bizipen-ikuspuntu ezberdinetatik, eta esanahi ezberdinen bidez, egiten die aurre printzipio horiei.
Hil honetan bigarren printzipioarekin dugu zita: “Eguneroko bizitza barnerantz, apaltasuna”. Sufrimendua da gogoetarako gaia. Bizipen honek kontraesan artean jartzen gaitu: zertarakorik ez eta zertarakoa bai, ezina eta itxaropena, errebeldia eta apaltasuna, larrimina eta maitasuna … sufrimenari gizakiagandik eta Jainkoagandik begiratzea.

miércoles, 18 de abril de 2012

Landu etorkizuna: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan


“LANdu ETORKIZUNA!”  kanpainak,  gure arreta piztu nahi dau eta gure konpromisoa sustatu, hainbeste gazte jasaten ari diren langabezia-egoera gordin honi urtenbidea emoteari dagokionez. Luze gabe, soziologikoki, gizarte-alarma kezkagarrienen artean kokatu beharko dogu, orain urtenbide bezala aurkeztu eta benetan arazo handiagoa izango diran beste batzuen aurretik jarrita.

martes, 17 de abril de 2012

Kristauok krisiaren aurrean topaketa Donostian

Gipuzkoako Eutsi Berrituz kristau taldeak bakearen aldeko topaketa bat antolatu zuen iazko abenduan Arantzazun, Jonan Fernandezekin Baketiken eta gero otoitzaldia Basilikan. Erantzun zabal eta bizia izan zuen deialdiak.
Oraingoan, krisi ekonomikoari buruzko topaketa antolatu dute: apirilaren 28an izango da, larunbata, Donostian, Santa Teresa ikastetxean (Zuzenbide fakultatea baino goraxeago). Xehetasunak, deialdi orrian dozuez, beherago.

Joseba Barandiaran ekonomian jakituna mintzatuko da: