Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Konturatu orduko bete dogu urte osoa. Hona hemen danon eskura B urteko domeka eta jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak euskeraz!
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Liturgia
Urtearen azkeneko domeka ospatzera etorri zarien guztioi, egun on:
Gaur, JESU KRISTO ERREGEAren
festaburua ospatzen dogu. Errege da, baina ez mundu honetako erara. Haren
Erregetza ez da boterean oinarritzen, zerbitzuan baino: Jesusek esaten deusku :“Gizonaren Semea zerbitzera eta bere bizia
emotera etorri da”
Errege
apala, zerbitzaria, ikasleen oinak garbitzen dituan Erregea dala entzungo dogu
Ebanjelioan zehar. Errukia eta parkamena, egia eta kurutzea dira haren armak.
Kristok, gaur, garrantzitsuena ZERBITZEA dala gogoratzen deusku. Haren
Espirituak indartu gaizala eta lagundu deiskula egiaren testigantza emoten
munduaren aurrean.
Altara honen inguruan alkartuta, abestu dagigun Haren
Erregetza: "Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun geure pekatua, Jaunaren
errukiak eta parkamenak barriztau gagizan:
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz askatu
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren eta gure artean bakeak egin
dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure bihotzetan agindu nahi dozuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dn 7, 13-14:
Herria hondamendiak jota dago. Eta egoera horretan, Gizonaren Semea datorrela eta beti
iraungo dauan erregetza ezarriko dauala, iragarriko dau Daniel profetak.
Erantzun-Salmoa: 92. Salmoa
Jainkoaren erregetza abestutera gonbidatzen gaitu
salmisteak.
"Zu zara, Jauna, gure Errege."
Apk 1, 5-8:
Apokalipsis liburutik hartutako gorespen kantu bat
irakurriko jaku orain. Entzun dagigun gogo onez.
Jn 18, 33b-37:
Kurutzera doan Jesus da gure Errege. Goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jesusen inguruan alkartuta, eskatu deiogun
Jaungoiko Aitari bere Erreinua ezarri daitela gure lurrean eta gure bihotzetan:
- Errege eta abade
herri dan Eleizearen alde: entzun daiala Jaun bakarraren Hitza, eta
testigantzaz eten barik iragarri daiala munduaren eta gizakien artean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nazinoetako
agintarien alde: hainbeste lekutan hain beharrezkoa dan bakearen alde
ahalegindu daitezan, eta pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan
daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Ekonomiaren, kulturearen eta zientziaren boterea
daukatenen alde: Jaunak emon deutsen jakintza eta zuhurtzia ipini daiela
guztien onaren zerbitzuan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde:
Jesukristok agindu dagian benetan gure
bizitzetan, eta, Haregaz batera, Jainko Erreinuaren eragile izan gaitezan gure
gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, Zeuk sendotzen dozu gure itxaropena eta
indartzen gure makaltasuna: emoiguzu zure seme-alaba izatearen poza. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Zapatuan, arratsaldeko 7etan,
Gernikako Andra Marin otoitzaldi bat izango da Gernikaldeko parrokia guztiak
bat eginda Abendualdia hasteko. Beraz zapatu arrastiz ez da mezarik izango
gurean.
AZKEN AGURRA
Senideok: "Egiarena
danak, entzuten dau nire berbea", entzun dogu gaurko ebanjelioan.
Entzun doguna ez daigula ahaztu eta beteteaz gogoratu gaitezala.
"Jainko gizon
eginari..."
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - B
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Liturgia Urtearen azkeneko domeka ospatzera etorri zarien guztioi, egun on:
Gaur, JESU KRISTO ERREGEAren festaburua ospatzen dogu. Errege da, baina ez mundu honetako erara. Haren Erregetza ez da boterean oinarritzen, zerbitzuan baino. Jesusek diñosku: “Gizonaren Semea zerbitzera eta bere bizia emotera etorri da”.
En esta fiesta de Jesucristo Rey, celebramos la llegada futura del Reinado de Dios; el día en que el amor y la felicidad sea realidad para todos.
Jesús es el único camino. Su entrega total a la causa de
la humanidad, empujado por el amor de su Padre, tras la esperanza y la
salvación a todos.
Jesús es nuestro Rey, pero su Reinado está al servicio de
los pobres, de los pequeños, de los que sufren.
Altara honen inguruan alkartuta, abestu dagigun Haren Erregetza: "Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun geure pekatua, Jaunaren
errukiak eta parkamenak barriztau gagizan:
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz askatu
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren eta gure artean bakeak egin
dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure bihotzetan agindu nahi dozuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dn 7, 13-14:
Herria hondamendiak jota dago. Eta egoera horretan, Gizonaren Semea datorrela eta beti
iraungo dauan erregetza ezarriko dauala, iragarriko dau Daniel profetak.
Jesús a través de su entrega completa a los hombres, ha
llegado a la plenitud de una vida completa en el Reino de su Padre.
Erantzun-Salmoa: 92. Salmoa
Jainkoaren erregetza abestutera gonbidatzen gaitu
salmisteak.
Cantemos a Cristo, Rey del universo.
"Zu zara, Jauna, gure Errege."
Apk 1, 5-8:
Apokalipsis liburutik hartutako gorespen kantu bat
irakurriko jaku orain. Entzun dagigun gogo onez.
Los cristianos unidos a su Salvador, formamos un pueblo
real y sacerdotal, capaz de ofrecer a Dios el universo entero en sacrificio de
alabanza.
Jn 18, 33b-37:
Para Jesús, el reinado de Dios
se construye con el servicio, el amor y la justicia.
Kurutzera doan Jesus da gure Errege. Goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jesusen inguruan alkartuta, eskatu deiogun
Jaungoiko Aitari bere Erreinua ezarri daitela gure lurrean eta gure bihotzetan:
- Errege eta abade
herri dan Eleizearen alde: entzun daiala Jaun bakarraren Hitza, eta
testigantzaz eten barik iragarri daiala munduaren eta gizakien artean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que, en esta sociedad, seamos testigos del Reino de
Dios, amando y sirviendo a los pobres y a los que sufren. Recordamos de forma
especial a quienes están siendo afectados por las inundaciones. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ekonomiaren,
kulturearen eta zientziaren boterea daukatenen alde: Jaunak emon deutsen
jakintza eta zuhurtzia ipini daiela guztien onaren zerbitzuan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que nos hemos reunido junto al altar, para que
seamos servidores como nuestro Maestro y Señor, Jesucristo. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Jainko Jauna, Zeuk sendotzen dozu gure itxaropena eta
indartzen gure makaltasuna: emoiguzu zure seme-alaba izatearen poza. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Zapatuan, arratsaldeko 7etan,
Gernikako Andra Marin otoitzaldi bat izango da Gernikaldeko parrokia guztiak
bat eginda Abendualdia hasteko. Beraz zapatu arrastiz ez da mezarik izango
gurean.
AZKEN AGURRA
Senideok: "Egiarena
danak, entzuten dau nire berbea", entzun dogu gaurko ebanjelioan.
Entzun doguna ez daigula ahaztu eta beteteaz gogoratu gaitezala.
El reinado de Jesucristo, es el fruto de su obediencia
amorosa al Padre y está orientado al servicio de la humanidad; de modo
semejante, la realeza de los cristianos consiste en servir a Dios y a los
hermanos, en un espíritu de libertad.
No hay comentarios:
Publicar un comentario