Nerea Gainza, Foruko parrokiko ospatzailea, eta bere alabea, Ane Aldana, hamabost egun izan dira, boluntaria legez, Senegalen uztailean. Handik itzultzean, tarte luze bat emon dogu Nereari hango esperientzia entzuten.
“Esperientzia zoragarria izan da, bueltatzeko prest nago. Amets
bat bete dot” esan deusku.
“Oso gogorra izan da hango bizimodua, baina, aldi berean, eskertuta nago.
Harrituta hango jendearen harrera onagaz”.
Euleuk erakundearen bitartez izan dira han. Bizi Warang herrian, ipar aldean. Handik mugitzen ziran
boluntariotza zereginetara alboko herritxoetara.
Goizak
umezurztegian emon dabez, 0 eta 3 urte bitarteko umeekaz. Moja batzuen
ardurapean dago haurtzaindegi hau. Umeakaz egon, estimulazioa landu,
patiora atara eurekaz
jolasteko… Arrastietan, ostera, eskola batera joan edota osagile
konsultan laguntzen eben, lan ezbardinak eginaz. Hizkuntza arazo bat izan da,
baina ilusinoaz eta imaginazioaz gainditu izan dabe. Eskola udaleku antzeko
baten modukoa izan da. Osasun konsultan mutil senegaldar batek egiten eban itzultzaile.
Munduaren gehiengoak bizi dauan
egoera osasun arloan, hezkuntzan, jatekoan, emakumearen egoeran
ezagutu izan dabe. Ume baten osasun
kirurgia baten lagundu dabe diruz. Aldi berean, “ume talibe”, edo eskola
coranikoetan parte hartzen daben umeen egoera latza be ezagutu izan dabe.
Eskertuta dago hango herriagaz, jendeagaz eta erakundeagaz. Eskerrik asko Nerea zure
testigantzagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario