Páginas

miércoles, 9 de febrero de 2022

Dimako Blas Esparta Gorrotxategi trinitarioa hil da

 


Buenos Aires (Argentina)n hil zan 2022ko otsailaren 5ean. Oroimenezko meza: Dimako parrokian, 2022ko otsailaren 20ean, 12etan.

Hileta meza: Buenos Airesen otsailaren 6an. Berton klikatuz  ikusi zeinkez.  

Diman 1928ko otsailaren 3an jaio eta, 11 urtegaz, Algortako Trinitarien konbentura sartu zan.

19gaz Hego Amerikara eta 23gaz Txileko Santiagon, 1951n  apaiz ordena lortu zuen.

Bere bizitzan izandako karguak  honeik izan dira:

Abade, organista eta parroko Hernandon (Argentinako Kordoban), abade, aholkulari bikariala, eta gartzelako kapilaua Buenos Airesen.

Pasatu dan lekuetan maitatua izan da, batez ere Buenos Aireseko Trinitarien komunitatean eta gartzelan.

Diktadura garaian gartzelan 12 urte egin zituen eta espetxeko arduradunekaz izandako desadostasunak direla eta Buenos Aireseko gotzaindegiagaz harremanetan jarri zan. Garai haretan obispo, orain Aita Santua dan Frantzizko I egoan.

Azken hamar urteetan pertsona ezindua izan da eta bere bizitza logela, kapera eta pasilloan egin dau. Otoitz, kantuz eta aitortzez bete eban trinitarien etxea. Eguneroko errosarioan hainbat fededunagaz otoitz egiten eban.

Beragaz aitortzera parrokiko eleiztarrak, mojak, abadeak, fraileak, eta gotzainen bat ere joaten jakozan.

Ez eban onartzen pertsonearen txikitzea edo degradazioa;  beretzak garrantzitsua arazoari irtenbidea emotea zan.

2021ean bere apaiz ordenazioaren 70. urteurrena ospatu eban. 

Hona beragaz alkarrizketa bat, klikatu hemen:


Oroimenezko meza: Dimako parrokian, 2022ko otsailaren 20ean, 12etan.

Jaime Artetxe

 

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario