Abenduko izarrak

viernes, 19 de junio de 2020

Arteako parrokiak "eskerrik asko" Jose Luis Jauregi abadeari

Gaur, Jesusen Bihotzaren Jai egunean, Arteako parrokiak eskerrak emon deutsoz Jose Luis Jauregi abadeari azken urteotan eleiza honetan eskinitako zerbitzuagaitik. Hilero, bigarren domekan, mezea ospatu izan dau azken urteotan. 88 urte egiteko, agur esan deutso bere jaioterriko parrokiari.

Asteguna izan arren, hamaika lagun batu da Jesusen Bihotza Jaia ospatzeko eta Jose Luis Jauregi abadeari eskerrak emoteko.

Artean jaio zan Jose Luis. Abade lez Gamiz, Bedia, Igorre eta Zornotzan ibili izan da. Halan da guztiz be, jubilatuta egon arren, Arteako parrokoak eskatuta, hainbat domekatan, hileko bigarren domekaz, Meza buru izan da "hemen bateatu ninduen eta berton egin neban lehen jaunartzea" bere parrokian.

Meza hunkigarria izan da. Jaunartze ostean Arteako Pastoral batzordeak, eleiztarren partez, otzara bat oparitu deutso. Jose Luis Jauregi abadeak berba sakonekaz erantzun dau. Lehenengo eta behin eskerrak Jainkoari emonaz eta, bigarrenez,  Arteako parrokia eta eleiztarrei.

Familia Artean daukanez, sarritan ikusiko dogu Jose Luis gure artean. Baina arduraren zama barik. Ondo izan!

Jose Luis Jauregi, ezkerretara, Arteako sakristian
Hoy, festividad del Sagrado Corazón, la parroquia de Artea ha agradecido al sacerdote José Luis Jauregui el servicio prestado en esta iglesia durante los últimos años. Cada mes, el segundo domingo, ha celebrado misa en los últimos años. Próximos a cumplir 88 años se despide de su parroquia natal.

A pesar de ser un día de semana, numerosas personas se han reunido para celebrar la Fiesta del Sagrado Corazón y dar las gracias al presbítero José Luis Jauregui.

José Luis nació en Artea. El sacerdote ha ejercido su ministerio en los municipios de Gamiz, Bedia, Igorre y Amorebieta. Así es como, a pesar de estar jubilado, a petición del párroco de Artea, durante varios años, el segundo domingo de cada mes, la Misa ha estado presidida en su parroquia: "aquí me bautizaron y aquí celebré la primera comunión".

Ha sido una misa emotiva. Tras la comunión, la Junta Pastoral de Artea, en nombre de los feligreses, le ha regalado una cesta. El cura José Luis Jauregui ha respondido con profundas palabras. En primer lugar, agradeciendo a Dios y, en segundo lugar, a la parroquia y feligreses de Artea.

Como tiene familia en Artea, a menudo veremos a José Luis entre nosotros. Pero sin la carga de la responsabilidad. Eskerrik asko bihotzez!









Jesusen Bihotzaren irudiak Jainkoa maitasun hutsa dala gogoratu gura deusku. Bihotzeko pertsonea pertsona ona da. Eta ontasunaren gailurra Jainkoaren maitasunean agertu jaku. Jesusen Bihotza dogu maitasun horren ispilu. Apaltasunaz bilatzen dauenak aurkituko dau. Bizitzaren nekea eta pisua arindu egiten dau. Pertsona horreek ikusiko ete dabe Jainkoaren maitasunaren izpirik niregan?
Zure altxorra non, hantxe zure bihotza. Eta badakigu Jesusen bihotzaren erro biak: Jainkoa Aita-Ama lakoa, eta Jainkoaren erregetza edo erreinua.
Katekesiko umeentzat egindako kanta ha gogoratu beharko genduke gaur, Jesusen Bihotzaren Jai handi honetan:
Gure Jainkoa aita-ama da  maitatzen daki bakarrik
Ez izan inoiz Haren bildurrik, maitatzen baino ez daki
Gure Jainkoa aita-ama da  maitatzen daki bakarrik
Haren aurrean Zure bihotza mantendu beti zabalik.





No hay comentarios: