Abenduko izarrak

jueves, 7 de noviembre de 2019

Zaindu gure herria


Y ahora pintadas de nuevo y amenazando con dianas... (A.E.)
Egun bat joan egun bat etorri, gazte batzuk eliz portalea zikinkeriz beteta ixtean, azkenean sorua zelan dagoen ikusita, lotsa emoten eustan eta Illart-eri eskatu neuntsan, brigadeak garbituko baleu uraren presioagaz.  Eta bai, ondo bai ondo garbitzen saiatu dira, baina “nire poza ezerezean geratu”. Benetan be ez dago garbi eta horrela geratu behar,  gauzak behar dan moduan ez zaintzearren.
Domeka goizez San Antonio ermitea. Euren etxea be holan itxiko ete dabe?


Eta zein da nire kezka?

Gure herria danok zaintzen ez badogu, gaur hemen, bihar han, bardin gertatuko dala.

Adibidez, Olabarriko parke egin barria, zelan ixten daben ikusita, ume ta euren guraso, gazte eta edadetuek ere niri egia esan, pena handia emoten deust. Hantxe bertan dagoz zakarrontziak baina dana lurrera bota. Garbitzaileek garbitu beharko dabe herria, baina gurea, danona da ahal danik eta gitxien zikintzea.

Atzo bertan futbol zelai ondoan, han egozan gaztetxo batzuk zuhaitz bat apurtzen eta azkenean apurtu eben.

Lehengo astean ume batzuk zakarrontziari ostikadak emoten, euren gurasoak ondoan, eta ezer  esan ez.

Ormak, garbi ta txukun egon behar leukienak idatzita, plastiku ugari dingilizka…. Itxura txarra herriarena.

Eta zer esan edozein egunetan, gauzak zabor ontzi ondoan ixten dabenei? Ba bardin, herria danon artean zaindu behar dogula eta gizabideratu beharrean gagozala, bestela gureak egin dau.

Hau idazten dot gure herria txukun eta garbi ikusi nahi dodalako, eta disfrutatu gauzak polito ikusita.

Ea hurrengo baten herria garbi eta txukun ikusten dodala idazten dodan. Hala gertatu dedilla.!

Nire herriko alaba. 

Itziar

Txisa, kaka eta paper higienikoa azeran bertan

No hay comentarios: