Y ahora pintadas de nuevo y amenazando con dianas... (A.E.)
Egun bat joan egun bat etorri, gazte batzuk eliz portalea zikinkeriz beteta ixtean, azkenean sorua zelan dagoen ikusita, lotsa emoten eustan eta Illart-eri eskatu neuntsan, brigadeak garbituko baleu uraren presioagaz. Eta bai, ondo bai ondo garbitzen saiatu dira, baina “nire poza ezerezean geratu”. Benetan be ez dago garbi eta horrela geratu behar, gauzak behar dan moduan ez zaintzearren.

Domeka goizez San Antonio ermitea. Euren etxea be holan itxiko ete dabe? |
Eta zein da
nire kezka?
Gure herria
danok zaintzen ez badogu, gaur hemen, bihar han, bardin gertatuko dala.
Adibidez,
Olabarriko parke egin barria, zelan ixten daben ikusita, ume ta euren guraso,
gazte eta edadetuek ere niri egia esan, pena handia emoten deust. Hantxe bertan
dagoz zakarrontziak baina dana lurrera bota. Garbitzaileek garbitu beharko dabe
herria, baina gurea, danona da ahal danik eta gitxien zikintzea.
Atzo bertan
futbol zelai ondoan, han egozan gaztetxo batzuk zuhaitz bat apurtzen eta
azkenean apurtu eben.
Lehengo astean
ume batzuk zakarrontziari ostikadak emoten, euren gurasoak ondoan, eta
ezer esan ez.
Ormak, garbi
ta txukun egon behar leukienak idatzita, plastiku ugari dingilizka…. Itxura
txarra herriarena.
Eta zer esan
edozein egunetan, gauzak zabor ontzi ondoan ixten dabenei? Ba bardin, herria
danon artean zaindu behar dogula eta gizabideratu beharrean gagozala, bestela
gureak egin dau.
Hau idazten
dot gure herria txukun eta garbi ikusi nahi dodalako, eta disfrutatu gauzak
polito ikusita.
Ea hurrengo
baten herria garbi eta txukun ikusten dodala idazten dodan. Hala gertatu
dedilla.!
No hay comentarios:
Publicar un comentario