Abenduko izarrak

viernes, 4 de enero de 2019

Egunean eguneko Ebanjelioa 2019

Mezulari argitaletxeak zure esku jartzen du, urte bat gehiago, liburutxo eder hau 2019 urteko egun guztietako irakurgaiekin eta beren iruzkin jakingarriekin. Bene-benetan nahiko genuke Jainkoaren hitza eta Mariola López Villanueva, rscj-ren iruzkinak motibagarriak izan ditzazun zeure ibilbide pertsonalean.


ISBN: 978-84-271-4167-4
Orrialdeak: 656
Neurria: 10,5 zm x 15 zm
Koadernaketa: Rustika

Euskerazko bertsio hau Koldo Katxoren ardurapean egin da Dioniso Amundarain langile finaren lanari esker.

Kanpokoari begira, azaletik Pedro Arruperen argazki batek egiten deusku agura, eta sarreran horen azalpen argia egiten deusku Koldo Katxok.

Neurriari begira, azken urtetotako argitalpenetan ohituta egon garan baino handiagoa da 2019.ekoa. Liburu ez hain lodia egiten ahalegindu dira editoreak.

Eskertzekoa da, aurten be irailerako esku artean daukaguzala liburuok, astiaz ganoraz zabaltzeko alkarte, ikastetxe eta parrokietan.

Hiru liburu batean:

1.- Ebanjelioaren testua
2.- Gogoeta txiki bezain mamitsuak.
3.- Otoitz eta testu aukera zirragarria.

Hirugarren arlo honetan, 2019.eko edizinoak barritasun bi dakarz, zein baino zein interesgarriagoa:

a.- herri erlijiotasunari keinu bat eginez, santu eta santa nagusien aurkezpen labur mamitsuak. Euren artean ez dira falta gureak, ingurukoak. Faltan igarri dodaz Mikel goiaingeruaren eta beste goiaingeruen aipamena, hain ospatua izanik udazken jaien moduan, Arratian bertan bost ermita dagozela San Migeleri eskeiniak. Baina bat edo biren falteak ez dau iluntzen beste askoren azapenak.

b.- kanta barri batzuentzako proposamenak, Dionisio Amundarain eta Esnalek prestatuta Jose Antonio Pagolaren Jesusen gazte taldeak liburuaren euskal ediziorako. Kanta ezagunen musika erabiliaz, letra barritu erabilgarriak eskeiniz,



Eskatu zure parrokian!
Erabili zure talde eta bakarkako otoitzean!

No hay comentarios: