Ebanjelizatzeko lehen motibazioa Jesusengandik jasotako maitasuna da,
Berak salbatuak izatearen esperientzia: Bera gero eta gehiago maitatzera garoazana.
Baina, zer maitasun klase da maitatuari buruz hitz eginazoten, agertuazoten, ezagutuazoten ez deuskuna?
Bere barri emoteko gogo sutsua susmatzen ez badogu, otoitz
egin beharra dogu, Berari barriro enamoratu gagizan eskatuz. Egunero dei
egiteko beharra dogu, Bere grazia eskatzeko beharra, gure bihotz hotza zabaldu
dagian eta gure azaleko bizitza epela astindu.
Bere aurrean bihotza zabalduz, Berak begira gagizan itziz, Jesusek aurkitu
ebanean Natanaelek susmatu eban maitasun begirada susmatzen dogu eta hitz bera
entzuten: «Ikopean zengozela ikusi zintudan» (Jn 1,48). Bai gozoa kurutzearen
aurrean edo Jaunaren aurrean belauniko egotea, edota Haren begien aurrean
izatea! Zeinen ona jakun Berak gure izatea bereganatu eta bere bizi barria
iragartzera bialtzea! Orduan gertatzen da, azken batean, «ikusi eta entzun doguna
iragartzea» (1Jn 1,3).
Ebanjelioa iragartzea erabakitzeko motibazio onena berau maitasunez
kontenplatzea da, bere orrialdeak arretaz aztertu eta bihotzaz irakurtzea. Holan
eginez gero, bere edertasunak txunditu egiten gaitu, behin eta barriz
liluratzen gaitu. Horregaitik, beharrezkoa dogu kontenplazio-espiritua berreskuratzea, horrek lagunduko deusku-eta
gizatasunez betetzen gaituen eta bizi barria bizitzen laguntzen gaituen ondasun
baten jabe garala konturatzen. Ez dago besteei zabalduazoteko ezer hoberik.
Frantzisko aita santua. Ebanjelioaren poza 264
No hay comentarios:
Publicar un comentario