Páginas

viernes, 23 de marzo de 2018

Salbatzen gaituen Jesusen maitasunagaz bat egitea




Ebanjelizatzeko lehen motibazioa Jesusengandik jasotako maitasuna da, Berak salbatuak izatearen esperientzia: Bera gero eta gehiago maitatzera garoazana. Baina, zer maitasun klase da maitatuari buruz hitz eginazoten, agertuazoten, ezagutuazoten ez deuskuna? 
 
Bere barri emoteko gogo sutsua susmatzen ez badogu, otoitz egin beharra dogu, Berari barriro enamoratu gagizan eskatuz. Egunero dei egiteko beharra dogu, Bere grazia eskatzeko beharra, gure bihotz hotza zabaldu dagian eta gure azaleko bizitza epela astindu. 

Bere aurrean bihotza zabalduz, Berak begira gagizan itziz, Jesusek aurkitu ebanean Natanaelek susmatu eban maitasun begirada susmatzen dogu eta hitz bera entzuten: «Ikopean zengozela ikusi zintudan» (Jn 1,48). Bai gozoa kurutzearen aurrean edo Jaunaren aurrean belauniko egotea, edota Haren begien aurrean izatea! Zeinen ona jakun Berak gure izatea bereganatu eta bere bizi barria iragartzera bialtzea! Orduan gertatzen da, azken batean, «ikusi eta entzun doguna iragartzea» (1Jn 1,3). 

Ebanjelioa iragartzea erabakitzeko motibazio onena berau maitasunez kontenplatzea da, bere orrialdeak arretaz aztertu eta bihotzaz irakurtzea. Holan eginez gero, bere edertasunak txunditu egiten gaitu, behin eta barriz liluratzen gaitu. Horregaitik, beharrezkoa dogu kontenplazio-espiritua berreskuratzea, horrek lagunduko deusku-eta gizatasunez betetzen gaituen eta bizi barria bizitzen laguntzen gaituen ondasun baten jabe garala konturatzen. Ez dago besteei zabalduazoteko ezer hoberik.

Frantzisko aita santua. Ebanjelioaren poza 264

No hay comentarios:

Publicar un comentario