Azaroa, heldutasuna eta tristura isila.
Urtea aurrera doa, bizia aurrera doa, baina ez linea
artez eta zuzen batean, sasoiak zeharkatuz, zirkulo baten baino mundua eta
gizon emakumea iluntasunera eta sorburuaren misteriora bueltatuz.
Han sortu
ziran mundua eta gizon emakumea, eta
laster handik sortuko dira belaunaldi barriak.
Zaharrak, edadekoak hasiera berri horretan sinisten dabe,
baina azkena baino ez dabe bizi.
Jainkoak ez ete deust gogoratzen nire azarora heltzear dagoala?
Eta holan balitz, zergaitik damutu?
Edertasun berezia dauka azaroak eta uzta lastategi edo kamaran
dago gordeta, hurrengo ereiterako gordetako haziakaz batera..
Ez dozuzala zuk ereingo? Ez kezkatu, beste batek egingo
dau behar hori.
Jaitsi lurrera. Han dagoz urrezko orbelak. Haizeak eroanda
hegaz, Urrea ala ustela ala biak antzera?
Udazken koloreak eta ilunabarrekoak antz handia
daukie.
Egunaren eta urtearen agurra. Eta gizon emakumearena?
Urrezko kolorez agurtuko bagendu bizia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario