Etxean, katekesian edo parrokian erabilteko abenduko dinamika erreza. 3. astea.
Giza duintasuna, azkenak lehen
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 1, 6-8. 19-28)
Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena.
Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek
sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.
Hau da Joan Bateatzaileak
egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan
itauntzera bialdu eutsoezanean.
Joanek argi eta garbi
autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias
zara?
Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan: Etortekoa dan
profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu
gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?
Joanek, orduan:
-Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:
"Zuzendu bidea Jaunarentzat",
Isaias profeteak esan eban lez.
Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta
itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez
etortekoa dan Profetea?
Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen
artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni
ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.
Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean,
han ziharduan-eta Joanek bateatzen.
Gogoeta:
Bateoa eta zuzentasuna dakarskuz
gogora irakurgai honek.
Bateoan guztiok, gutarrak eta
bestetarrak, emeak eta arrak, baltzak zein zuriak, Jainkoaren seme-alaba garela
ospatzen dogu.
Gero hori onartu eta
praktikatzea egunaro asko kostetan jaku bizitzan.
Horregaitik zuzentasunari edo
justiziari bideak zabaltzeko, hau nahi eta nahiezkoa dogu: danok errespetatu
eta tratatu begirunez eta karinoz.
Bateoa eta
zuzentasuna, fedea eta justizia eskutik joan beharko litzatekez. Egingo dogu
ahalegin hau abendualdi honetan? Gure bihotzean jaio gura dauan umetxoak
lagunduko deusku horretan!
Irudia:
Gorostian eskegi bateoa gogoratzen dauan ura,
argia edo ezaugarriren bat.
Kanta: Zatoz Jauna
No hay comentarios:
Publicar un comentario