Lemoa, Igorre, Dima eta Bediatik heldu jakuz lehen argazkiak. Hona hemen kronikeak eta argazki bilduma. Erregeak datoz kanta eta bideoa.
Lemoa
Elizondo plazan artzainen mundua irudikatu eben KTko familiek: artzainek, labrantzaren produktoak.
Eliz portalean jaiotza biziduna egoan.
Errege Magoei Eliza barruan egin jake harrera. Euren lurraldeko bake eza eta bake egarria azaldu deuskue.
Bakeraen alde eskatu ostean, gozokiak banatu dabez bertaratu diren guztien artean.
Igorre eta Dima
Lanpetuta guztiz ibili ziran Erregeak Igorren.
Kultur etxetik urten eta jaiotza bizidunaren bila joan ziran Elizpera, handik kabaldata ikusgarriak urtetako.
Lasarte Kultur Aretoanizan zan errezepzioa, 300 gozoki boltsa banatu eta gero.
Kabalgatan Zeanuriko, Arteako, Arantzazuko eta Arratiako jendea aurkitu genduan.
Gau guztia opariak baantzen ibili osteran, Erege eguna be gogora izan eben.
Lendabizi Dimako Egoitzara hango zaharrei opariak bantzera.
Ondoren Igorreko Parrokian agertu ziran Jesus Umetxoarn irudia jendeari eskeintzen Meza Nagusiaren amaieran.
Gero horik esateko Erregeek ez dabela beharrik egiten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario