Páginas

viernes, 8 de enero de 2016

Errege Magoak Arratian

Lemoa, Igorre, Dima eta Bediatik heldu jakuz lehen argazkiak. Hona hemen kronikeak eta argazki bilduma. Erregeak datoz kanta eta bideoa.

Lemoa

Elizondo plazan artzainen mundua irudikatu eben KTko familiek: artzainek, labrantzaren produktoak.
Eliz portalean jaiotza biziduna egoan.
Errege Magoei Eliza barruan egin jake harrera. Euren lurraldeko bake eza eta bake egarria azaldu deuskue.
Bakeraen alde eskatu ostean, gozokiak banatu dabez bertaratu diren guztien artean.

Igorre eta Dima



Lanpetuta guztiz ibili ziran Erregeak Igorren.
Kultur etxetik urten eta jaiotza bizidunaren bila joan ziran Elizpera, handik kabaldata ikusgarriak urtetako.
Lasarte Kultur Aretoanizan zan errezepzioa, 300 gozoki boltsa banatu eta gero.
Kabalgatan Zeanuriko, Arteako, Arantzazuko eta Arratiako jendea aurkitu genduan.
Gau guztia opariak baantzen ibili osteran, Erege eguna be gogora izan eben.
Lendabizi Dimako Egoitzara hango zaharrei opariak bantzera.
Ondoren Igorreko Parrokian agertu ziran Jesus Umetxoarn irudia jendeari eskeintzen Meza Nagusiaren amaieran.
Gero horik esateko Erregeek ez dabela beharrik egiten!

Bedia





Urte guzti honek bezala urtarrilak 5an, Bedian Errege kabalgata izan da. Urte guztiak bezala jende asko etorri da kabalgata ikustera eta ez bakarrik Bediako jendea, beste herrietakoak be bai. Aurtean, lehengo urteetan bezala fontoian izan da Kabalgataren amaiera. Kabalgatan honetan Bediako auzokoak parte hartu dabe eta beraiekin zenbait ume!  Euren maitasun guztiarekin egin dabena eta nagusiak be bai ilusioa izaten jarraitzeko orain direla urte asko moduan.

La celebración comenzó a las 6:30 de la tarde repartiendo chocolate con bizcochos a todas las personas que se  acercaron a la plaza.  Después se abrieron  las puertas del frontón para dar cobijo a toda la gente  que vino. Una vez dentro:  el tiempo nos llevó a un pueblo llamado Belén, un pueblo donde la gente llevaba una vida normal, los niños jugaban,  las mujeres hacían las cosas de casas como lavar la ropa, tenderla, planchar, cocinar,  los herreros hacían su trabajo, así como las tenderas. La visita del curandero donde se acercaba la gente para poder aplacar sus dolencias, los panaderos como cada día hacían el pan. …El lugar donde nació Jesús.  Un lugar donde llegaron los Magos de Oriente a adorar al niño Jesús. Un lugar donde  la cercanía hace posible las ilusiones de los niños y de los mayores. 

Eskerrik asko danori eta urte honetan ilusinoa eta itxaropenak jarraitu gagiezala gurekin.


Kronikeak Roberto Jauregibeitia, Eguzkiñe Aldazabal et Crsitina Zunero.
 Argazkiak: Bego Abendaño, Igorreko Gasparren idazkariak eta Gotzone Zabala.


Erregeak datoz

Gernikaldea, Mungialdea eta Arratia (Bizkaia)




1.
Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.
2.
Apalazio zalduna
Hiru Erregeen eguna,
zotzak eta paluak
estudianteen kontuak.
3.
Estudianteak sasirik sasi
asko jan eta gitxi ikasi,
txoritxua kaiolara
estudiantea eskolara.
4.
Hemen gatoz lau,
kanpae joten bi,
emoizu limosnea
Jangoikoagaitik.
5.
Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.
6.
Apalazio zalduna
Hiru Erregeen eguna,
zotzak eta paluak
Martina atsoaren kontuak.

7.
Martina atsoari eroan deutsaz
hiru oilanda katuak,
haren hazurrak txupadu ezinik
harek dabiltzaz sailtuak.
8.
Hemen gatoz lau,
kanpae joten bi,
emoizu limosnea
Jangoikoagaitik.
9.
Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.
10.
Apalazio Mari Montaña
hiru intxaurtxu eta lau gaztaina.
Haren gainetik launa sagar
gure altzoa zabal-zabal.
11.
Ateondoan hotzez hilteko
amak ez gaitu bialdu.
Zuri begira gagozan artean
egingo jaku berandu.
12.
Hemen gatoz lau
kanpae joten bi,
emoizu limosnea
Jangoikoagaitik.



  

No hay comentarios:

Publicar un comentario