Argazkiak: Miren Idigoras |
Martin Orbe abadeari omenaldi hunkigarria egin jakon
Zeanuriko San Isidro Eleizean. 20 urte egon zan abade Don Martin Zeanuriko
parrokian eta bere jubilazio sasoian esker onez gogoratu dau hori herriak.
Martinen agurra. Urutxurturen kronikea. Amurizaren bertsoak.
Martinen agurra. Urutxurturen kronikea. Amurizaren bertsoak.
Eñaut Intxaurragak zuzendu eban ekitaldi batean hainbat
talde eta pertsonak hartu eben parte, Martin Orberen beharraren ikuspuntu ezbardinak
azpimarratuz eta gogoratua.
Parrokiaren ordezkari Mila eta Bibiñe aritu ziran. Baita
ere Zeanuriko txistulariak eta korua, Gontzal Mendibil kantariak, Zulaibar Ikastegiko ordazkari Gorostizagoiza jauna...
Martinen mezua arratia.tk-rako
Hunkigarria izan zan niretzat barikuko Zeanuriko ekitaldia. Zeanuritarren sortze-ahalmenaren erakus-leiho bikaina izan zan:
ekitaldiaren aurkezlea, dantzariak, bertsolariak, txistulariak, korua, antzerkilariak, kantariak (Gontzalez gain beste kantari bikain neska gazte bi), elizaren eta eskolaren langintzetako lekukoak ... danak Zeanurikoak!
Jende asko egon zan; San Isidroko eliza bete-bete. Urte hareetan Sortzez Garbiaren bederatziurreneko egunetan izaten ziran betekadak bururatu jatazan.
Argazkiak eta jentearen esaldiak jasotzen dituan koaderno dotorean zure poematxoa be jarri dozu; Interneten irakurrita neukan aldez aurretik
Hainbeste jenteren maitasunezko alkarlana eta jendeak hartu ahal izan eban gozamena, herritarren arteko giroa hobetzeko izango al da. Mereziko leuke horreri erreparatzea .
Baderitxozu, eskertu nire partez herritarrei eta eliztarrei egindako lana eta erakutsitako maitasuna.
Esker onez, nire agurrik beroena
Martin
Martin Orbe abadea omendu eben
Zeanurin
Jon Urutxurturen kronikea
1958
eta 1978 urteen bitartean Zeanurin abade egon zan Martin Orbe omendu eben zeaniztarrek
abenduaren 15ean. Omenaldia Zeanuriko Gabon Kulturaleko egitarauaren barruan
antolatu zan eta herriko txistulari taldearen iniziatiba izan zan.
Herria
itxi ebanetik 36 urte igaro badira be, oraindino zeaniztar askok gogoan daukie
Martin eta omenaldi xumea baina aldi berean hunkigarria antolatu eutsien. Zeanuriko
eta Arratiako beste herri batzuetako jende asko hurreratu zan San Isidro
eleizara, “Don Martin” omentzeko. Herriko kultur-talde eta erakundeetako
ordezkariak protagonismo berezia izan eben ekitaldian: txistulari taldeak,
dantzariek, Eñaut Intxaurraga eta Olibares bertsolariek, Zeani Antzerki
Taldeak, Esti eta Olatz, eta Gontzal Mendibil abeslariek, abesbatzak,
Martinegaz Zulaibargo eskolan behar egin eben lankideek, udaleko ordezkariak…
Danek eskerrak emon eutsiezan Zeanurin egon zan hogei urteetan arlo
ezbardinetan egin eban beharragaitik: bai eleiza arloan, bai irakaskuntzan
Zulaibarko Eskolako zuzendari eta irakasle moduan, eta baita kultura arloan be,
hainbat eta hainbat ekintza kulturalen eragilea izan zan eta.
Martinek
berak be berba egin eban eskerrak emoteko eta Zeanurin bizi ebazan urteetako anekdota
bitxi eta barregarri batzuk aitatu ebazan: abade barri legez, 23 urtegaz, bildurtuta
etorri zala gogoratuz eta hogei urte igaro ondoren, 1978an Zeanuri itxi
ebanean On Pedro Atutxa abade beteranoak
esan eutsazan berbakaz amaitu eban: “Hi hemen egin haz gizon”.
Ekitaldiari
Xabier Amurizak emon eutsan amaierea, bertara hurreratu ziran guztiakaz batera Martin Orberen Zeanuriko
bizipenak laburtzen ebezan bertso idatziak abestuz.
Hona Xabier Amuriza lagun eta bertsolariak egindako koplak, partaide guztien laguntzaz kantatu ziranak.
MARTIN ORBE ZEANURIN (2014-12-19)
1) Kantatu behar doguz
lau-bost historitxo
merezimentuentzat
arean gitxitxo.
Gizon bat esker-ondu
gure geunke
zintzo
Don Martin
edo Martin
askontzat
Martintxo.
2) Kantinen emon eutsan
ostatu Nikasik
Juanita ta Txarito
arreba bi kasik.
Bitoriano
aita
harro eta
pozik
Bizentak
lapikoa
lar gazitu ezik.
3) Parroki-eskolatik
abiatu behar
gero hain entzutetsu
egin zan Zulaibar.
Maisu ta
zuzendari
urteetan zehar
zenbat behar handi
ta
zenbat ames edar!
4) Otzemendi,
Uribe
San Migel,
San Lontzo
honek hari:
“Don Martin
badator”
dinotso.
Ziur berau
ez dala
ez sugoi,
ez otso
paraje
guztiari
ondrea damotso.
5)
Parrokian be hantxe
fede baten
hargin
herri
gauzetan barriz
zintzo ta behargin.
Berba suabeakaz
egiak be bardin
danentzat
ez zan beti
izango “On
Martin”.
6) Mogimentu
handi bat
Herri Gaztedi
zan
aro
garrantzitsua
Martinen
bizitzan.
Buruak
gogoetan
gogoak
ekintzan
asko ikasi
gendun
zer egin, zer izan.
7) Baltseoa Zeanin
galazota egoan
Martin tipleak lantzen
eta solfeoan.
Txistulariena be
sortu zan geroan
beitu gaur be zelako
martxea daroan.
8) Ezkontza ospetsu bat
A ze antzez-lana!
Hainbat herritar bertan
aktore zirana.
Guztiei ezin emon
hemen izen bana
“Doctor Pinto” esanda
aituko da
dana.
9) Herriko
adin eta
ofizio danen
erakusketa eder bat
ibili zan hemen.
Bilboraino heldu ziren
arte eta sormen
arteak majo hartuz
Hotel Nervionen.
10) Su ganean dingiliz
laratzu
bal-baltza
hauspeko
memoria
hain da aberatsa!
Joten
badogu urte
batzuk atzerantza
danean agertzen
da
Martinen
lorratza.
11) Lan guztiek ez eutsen
ondo-ondo urten
Zamoran, adibidez
argi lotu daiten.
Han ekin eutsan
fin-fin
ia urte biten
tunel luze-luze bat
alperrik egiten.
12) Egun honegaz Martin
ondrau gura
gendun
lehengo gure
abade
eta gaurko lagun.
Baia ez dogu esan
eta esan daigun:
Zenbatek zenbat
maite
gendun eta dogun!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario