Jaiaren gaia
pentsalari askok landu dabe: R.
Caillois, J. Pieper, H. Cox, J. Motmann eta F. Nietzsche. Gaur egungo gizarte
arrazional honetan jaiak barruan daukagun mitoa agertzen dau. Begira, adibidez,
futbola dala-eta, irabazi ala galdu, zelako ospakuntzak.
Badira negozio
jaiak, edo interesagaitik eratzen direnak, kanpaina elektoral baten adibidez.
Baina jaia jai danean,...
danok gagoz alkartasunean, ez ikasi edo irakasteko,
alkarregaz poztuteko baino. Jaiak nekeak ahaztu azo egiten ditu eta guztiz
galdu ez dogun paradisua bizi azoten deusku. “Arnasa apur bat hartu dagigun
egin eben Jainkoek jaia” esaten eban Platonek. Jaia ez da gizakien eguna
bakarrik, Salmoak dinoan legez (117,4) “Jainkoak egin eban eguna” ere bada.
Bizitza bide nekagarria bada, danok daukagu gelditu beharra arnasa hartu eta,
barriztaturik, aurrera egiteko, jarraitzeko.
Jaia prestau
geinke baina jai espiritua ez, alkoholagaz ere ez, drogagaz ere ez. Debaldekoa
da. Ezin da sortu. Onartu beharra daukagu. Gizarte jaia prestau geinke:
erropea, adornoak, musika eta dantza, baina nondik sortzen da alaitasuna?
Eguneroko
erabakietan, gure beharrean, gure familiako arduretan, lagunekin dogun
konbibentzian baietz esaten deutsagu
bizitzari. Jai egiterakoan bizitzaren barruko zentzun ezkutu eta gordeari baietz dinotsagu, batzutan konturatu
barik bada be. Jai egin eta gero indartsuago goaz bizitzaren eskakizunei aurre
egitera.
Erlijioen
handitasuna, kristaua izan ala ez, hemen datza neurri handi baten: bere santu
eta maisuak, hasierako egunak, aldi sakratuak
ospatu eta jai egiteko ahalmenean. Jaietan zalantzak alde batera itxi
eta fededunak bere fedearen alaitasuna ospatzen dau asmo eta amets bardinak
dituen senideekin batera, Berba bardina entzuten dau, Jainkoarengandik hur
aurkitzen da.
Jaia holan
ulertzen badogu, zein urrun dagoen Jainkoaren heriotza! Hilzorian dagoena zera
da, negar egiteko ahalmena galdu dauan gizakia, bizitzaren ontasunagaitik,
eguzkia sortu delako edota maitemindu biren laztanagaitik pozten ez den
gizakia.
Jainko bizia
gorde egin dogu gure kultura erlijioso zahartuaren azpian, elizen ortodoxia eta
lege zurrunez estaldua. Hori galdu dauelako, gure kulturaren parte handi batek
ez daki jai egiten. Ezagutuko ditu jaiaren larregikeriak, jan eta edan larregi,
berba gogorrak eta komertzioagaitik edo politikagaitik eratutako jaiak. Dana
larregi, alaitasuna eta poza falta.
Jaia aurretiaz
prestatu behar dogu eta gero ospatu. Hau egin ezean, jaiaren barruko zentzua
galdu daikegu. Holan bizi barik, hamaika jai egin geinkez baina gero hutsik
bueltatuz gure bizitzara, atsedena hartu barik, baloreak indartu barik, gure
bizitza ilunera argirik eroan barik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario