Abenduko izarrak

martes, 21 de junio de 2022

Urtean zeharreko 13. domekea C urtea



Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.





                                 

                                    URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia  ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            "Jarraitu Niri", dinosku Jesusek gaurko ebanjelioan. Bere bidetik  eta bere atzetik alkarregaz bidea egitea; horixe da kristauok daukagun eginkizuna. Berak arnastu eban espirituaren erara bizitzen ahalegintzea.

 

            Gure otoitz batzar honek hauxe lortu nahi dau: kristau alkarteak barriztau, Kristogaz alkartu eta Haren irakatsiak entzun, gero barriro eguneroko bizitzara indar barriekaz bihurtzeko.

 

            Hasi dagigun gure otoitzaldia, sarrerako kantua abestuz:

 

            "Goazen alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, damutasunez geure pekatuak autortuz, Jaungoikoaren errukia eta parkamena eskatu dagiguzan:

 

            - Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, behartsuei laguntzera etorri zinana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure bide-lagun egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Erg 19, 16b. 19-21:

 

            Eliseo profetearen bokazinoa azaltzen deusku lehenengo irakurgaiak. Eliseo, dana itzi eta Jaungoikoaren zerbitzari egin zan.

 

Erantzun-Salmoa:  15. Salmoa

            Jesusen jarraitzailearentzat, Jauna da, ondarerik bikainena. Horixe abestuko dogu  salmoan.

 

"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

 

Ga 4, 31b - 5, 1. 13-18:

 

            Fedea askatasunerako deia da. Hauxe da San Paulok eskeintzen deuskun mezua. Entzun dagiguzan gogoz haren berbak.

 

Lk 9, 51-62:

 

            Jesusen berbak entzuteko zutundu egingo gara. Eta, "Aleluia" abestuz, Jauna goratuko dogu.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, zuzendu deiogun geure otoitza Jaungoiko Aitari:

 

            - Aita Santuaren  alde: Zabaldu dauan Sinodoan mantenduz, Kristau-herria Jesusen bidetik gidatzeko Espirituaren argia eta adorea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gerrak, beti ondorio kaltegarriak sortzen ditu. Zenbat hildako, zenbat sufrimendu. Armak barik, beste konponbide batzuk bilatuz, pakea  lortzeko ahaleginak sortu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Bakarrik, gaixorik eta ezinean aurkitzen diran guztien alde:  Jaungoikoaren maitasuna   eta ingurukoen hurkotasuna sentidu dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Arratiako kristau alkartearen alde.  Jesusen deia,  "jarraitu Niri", entzunaz alkarregaz bere bidetik jarraitzeko ahaleginak egin daiguzan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Jauna, zure fededunen eskariak. Eta zure zerbitzura deitu gaituzun ezkero, emoiguzu Zu eta lagunurkoa leial zerbitzeko behar dogun indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 


AZKEN AGURRA

 

            Jaunaren bedeinkapena hartuta, goazen, senideok, eguneroko bizitzara. Gure eginkizun guztietan, kristinauak gareala gogoan izanik, Kristoren jarraitzaile lez jokatu dagigula.

 

            "Jesus, munduko Argia..."











                                 

                             URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia  ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            "Jarraitu Niri", dinosku Jesusek gaurko ebanjelioan. Bere bidetik  eta bere atzetik alkarregaz bidea egitea; horixe da kristauok daukagun eginkizuna. Berak arnastu eban espirituaren erara bizitzen ahalegintzea.

 

            El seguimiento a Jesús supone exigencia. Ésta es la experiencia de nuestra vida cristiana. El compromiso de cada día: amar la verdad, defender la justicia, dar testimonio del evangelio... He ahí la forma de seguir a Jesús de Nazaret.

            En esta celebración, pidamos al Señor su fuerza, para mantenernos firmes en su camino.

            Hasi dagigun gure otoitzaldia, sarrerako kantua abestuz:

 

            "Goazen alkarturik..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, damutasunez geure pekatuak autortuz, Jaungoikoaren errukia eta parkamena eskatu dagiguzan:

 

            - Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, behartsuei laguntzera etorri zinana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure bide-lagun egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Erg 19, 16b. 19-21:

 

            Eliseo profetearen bokazinoa azaltzen deusku lehenengo irakurgaiak. Eliseo, dana itzi eta Jaungoikoaren zerbitzari egin zan.

            Eliseo al ser llamado por Dios, se desprende de todo y sigue el camino que el Señor le presenta.

 

Erantzun-Salmoa:  15. Salmoa

            Jesusen jarraitzailearentzat, Jauna da, ondarerik bikainena. Horixe abestuko dogu  salmoan.

            El salmista canta agradecido, porque el Señor es su herencia y su heredad.

 

"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

 

 

Ga 4, 31b - 5, 1. 13-18:

 

            Fedea askatasunerako deia da. Hauxe da San Paulok eskeintzen deuskun mezua. Entzun dagiguzan gogoz haren berbak.

            La fe en Jesús nos da la libertad; pero no para ser egoístas, sino para tener anchura de corazón.

 

Lk 9, 51-62:

 

            Jesusen berbak entzuteko zutundu egingo gara. Eta, "Aleluia" abestuz, Jauna goratuko dogu.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, zuzendu deiogun geure otoitza Jaungoiko Aitari:

 

- Aita Santuaren  alde: Zabaldu dauan Sinodoan mantenduz, Kristau-herria Jesusen bidetik gidatzeko Espirituaren argia eta adorea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por todas las comunidades cristianas; para que vivamos la alegría y la libertad; la ilusión y la creatividad en el seguimiento de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por la paz en el mundo, para que cesen las guerras y se promueva la cooperación entre los pueblos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Arratiako kristau alkartearen alde.  Jesusen deia,  "jarraitu Niri", entzunaz alkarregaz bere bidetik jarraitzeko ahaleginak egin daiguzan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Jauna, zure fededunen eskariak. Eta zure zerbitzura deitu gaituzun ezkero, emoiguzu Zu eta lagunurkoa leial zerbitzeko behar dogun indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 


AZKEN AGURRA

 

            Jaunaren bedeinkapena hartuta, goazen, senideok, eguneroko bizitzara. Gure eginkizun guztietan, kristinauak gareala gogoan izanik, Kristoren jarraitzaile lez jokatu dagigula.

            Ser libres es ser nosotros mismos, y ser nosotros es ser aquello a lo que Dios nos destina, hijos suyos y herederos del cielo.

            Procuremos ser fieles a la llamada del señor, para poder seguirle en sus caminos. Para ello, recibamos su bendición

 

            "Jesus, munduko Argia..








URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA

     Erregeen liburutik (1 Erg 19, 16b. 19‑21)

     Egun hareetan, Jaunak honan esan eutson Eliasi: «Zure ondorengo profeta lez igurtzi egizu Eliseo, Safaten semea, Abel‑Mejolakoa».
     Joan zan, bada, Elias menditik, eta Eliseo, Safaten semea, goldaketan aurkitu eban, hamabi idi pare au­rrean, berak hamabigarrena eroiala. Ondotik igaro zan Elias, eta bere soingainekoa bota eutson bizkarrera. Eliseok, itzi zituan idiak, eta Eliasegana arineketan joan eta esan eutson: «Arren, itzidazu aitari eta amari muin emotera joaten, eta orduan jarraituko deutsut». Eliasek esan eutson: «Zoaz, eta erdu gero. Badakizu zer egin deutsudan».
     Bihurtu zan Eliseo; eta idi parea hartu eta oparitan hil eban; buztarri eta lan tresnekin sua egin, okelea erre, eta bere jenteari emon eutson jaten. Gero, jagi eta Eliasi jarraitu eutson, eta haren esanetara jarri zan.     

Erantzun-salmoa       Sal 15, 1-11
    
Zeu zara, Jauna, nire ondarea.

     Zaindu nagizu, Jauna,
Babes bila nator Zugana.
Honela dinotsat Jaunari: «Zeu zaitut nire jabe».
Jauna da nire ondare eta edontzia;
Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.
     Onesten dot Jauna, aholku emon deustalako,
gauez ere nire bihotzak adierazten deustalako.
Begi aurrean ipinten dot Jauna beti;
eskuman daukadala, ez dot dardararik.
     Horregaitik alai daukat bihotza, pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozulako nire bizia Leizera jaurtiko,
ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko.
     Bizirako bidea erakutsiko deustazu
alaitasun betea zure aurrean,
betiko atseginak zure eskuman.

     San Paulo Apostoluak Galaziarrei (Ga 4, 31b‑5, 1. 13‑18)

     Senideok: Askatasunean bizi izateko askatu gaitu Kristok; iraun egizue, beraz, sendo, eta ez sartu barriro morroi buztarripean.
     Zuek, ene senideok, askatasunera deituak izan zaree; baina ez bekizue izan askatasun hori norberekeriarako; hori barik, maitasunez izan zaiteze alka­rren morroi. Lege osoa agindu bakar honetan dago betea: «maitatu egizu zeure lagun hurkoa zeure burua lez». Baina alkarri haginka egiten eta alkar jaten ba­zabize, azkenean batak bestea desegingo dozue.
     Hauxe dinotsuet: ibili zaiteze Espirituari dagokionez, eta ez dozuez beteko haragiaren gurariak. Haragiaren guraria Espirituaren aurka dabil; eta Espirituarena, haragiaren aurka. Honeek biok alkarren aurka dabiz; horregaitik, ez dozue nahi zeunkeena egitea. Espirituak eragiten badeutsue, ostera, ez zagoze Legepean.  

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 9. 51-62)
    
     Jesusek, zerura jasoa izateko sasoia hurreratzen zala, Jerusaleneko bidea hartu eban adore haundiz, eta mandatariak bialdu zituan aurretik. Bidez joiazala, Samariako auzo baten sartu ziran, ostatua prestatzera. Baina ez eutsoen ostaturik emon, Jerusalenera joialako.
     Santiago eta Joan ikasleak, hori ikusita, esan eutsoen: «Jauna, nahi badozu, esango dogu zerutik sua jatsi dadila eta erre daizala!».
     Jesusek, bihurturik, hasarre egin eutsen, esanez: «Ez dakizue zelako espiriturenak zareen. Gizonaren Semea ez da etorri gizonak galtzera, salbatzera baino». Eta beste auzo batera joan ziran.
     Bidez joiazala, batek esan eutson: «Jarraituko deutsut, edonora zoazala». Jesusek erantzun: «Azeriak badaukez zuloak, eta zeruko hegaztiak habiak; baina Gizonaren Semeak ez dauko burua non etzunik».
     Eta beste bati esan eutson: «Jarraitu Niri. Baina harek erantzun: «Jauna, itzi egidazu lehenago neure aitari lurra emotera joaten». Jesusek erantzun eutson: «Itziezu hilei euren hilei lur emoten; zu, zoaz Jainko erreinuaren barri emotera».
     Beste batek esan eutson: «Jarraituko deutsut, Jauna; baina itzi eidazu lehenago neure etxekoei agur egiten». Jesusek esan eutson: «Eskua goldeari ezarri eta atzera begiratuten dauana, ez da gai Jainkoaren erreinurako».    






No hay comentarios: