Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
"Jarraitu
Niri", dinosku Jesusek gaurko
ebanjelioan. Bere bidetik eta
bere atzetik alkarregaz bidea egitea; horixe da kristauok daukagun eginkizuna.
Berak arnastu eban espirituaren erara bizitzen ahalegintzea.
Gure otoitz batzar honek hauxe lortu nahi dau: kristau
alkarteak barriztau, Kristogaz alkartu eta Haren irakatsiak entzun, gero
barriro eguneroko bizitzara indar barriekaz bihurtzeko.
Hasi dagigun gure otoitzaldia, sarrerako kantua abestuz:
"Goazen
alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, damutasunez geure pekatuak autortuz,
Jaungoikoaren errukia eta parkamena eskatu dagiguzan:
- Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, behartsuei laguntzera etorri
zinana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure bide-lagun egin zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 19, 16b. 19-21:
Eliseo profetearen bokazinoa azaltzen deusku lehenengo
irakurgaiak. Eliseo, dana itzi eta Jaungoikoaren zerbitzari egin zan.
Erantzun-Salmoa:
15. Salmoa
Jesusen jarraitzailearentzat, Jauna da, ondarerik
bikainena. Horixe abestuko dogu salmoan.
"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".
Ga 4, 31b - 5, 1. 13-18:
Fedea askatasunerako deia da. Hauxe da San Paulok
eskeintzen deuskun mezua. Entzun dagiguzan gogoz haren berbak.
Lk 9, 51-62:
Jesusen berbak entzuteko zutundu egingo gara. Eta, "Aleluia" abestuz, Jauna
goratuko dogu.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deiogun geure otoitza Jaungoiko Aitari:
- Aita Santuaren
alde: Zabaldu dauan Sinodoan mantenduz, Kristau-herria Jesusen bidetik
gidatzeko Espirituaren argia eta adorea izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gerrak, beti ondorio kaltegarriak sortzen ditu. Zenbat
hildako, zenbat sufrimendu. Armak barik, beste konponbide batzuk bilatuz,
pakea lortzeko ahaleginak sortu
daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bakarrik, gaixorik eta ezinean aurkitzen diran guztien
alde: Jaungoikoaren maitasuna eta ingurukoen hurkotasuna sentidu
dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako kristau alkartearen alde. Jesusen deia,
"jarraitu Niri", entzunaz
alkarregaz bere bidetik jarraitzeko ahaleginak egin daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Jauna, zure fededunen eskariak. Eta zure
zerbitzura deitu gaituzun ezkero, emoiguzu Zu eta lagunurkoa leial zerbitzeko
behar dogun indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunaren bedeinkapena hartuta, goazen, senideok,
eguneroko bizitzara. Gure eginkizun guztietan, kristinauak gareala gogoan
izanik, Kristoren jarraitzaile lez jokatu dagigula.
"Jesus,
munduko Argia..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
"Jarraitu
Niri", dinosku Jesusek gaurko
ebanjelioan. Bere bidetik eta
bere atzetik alkarregaz bidea egitea; horixe da kristauok daukagun eginkizuna.
Berak arnastu eban espirituaren erara bizitzen ahalegintzea.
El seguimiento a Jesús supone exigencia. Ésta es la
experiencia de nuestra vida cristiana. El compromiso de cada día: amar la
verdad, defender la justicia, dar testimonio del evangelio... He ahí la forma
de seguir a Jesús de Nazaret.
En esta celebración, pidamos al Señor su fuerza, para
mantenernos firmes en su camino.
Hasi dagigun gure otoitzaldia, sarrerako kantua abestuz:
"Goazen
alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, damutasunez geure pekatuak autortuz,
Jaungoikoaren errukia eta parkamena eskatu dagiguzan:
- Jesus Jauna, Zuri jarraitzera dei egiten
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, behartsuei laguntzera etorri
zinana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure bide-lagun egin zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 19, 16b. 19-21:
Eliseo profetearen bokazinoa azaltzen deusku lehenengo
irakurgaiak. Eliseo, dana itzi eta Jaungoikoaren zerbitzari egin zan.
Eliseo al ser llamado por Dios, se desprende de todo y
sigue el camino que el Señor le presenta.
Erantzun-Salmoa:
15. Salmoa
Jesusen jarraitzailearentzat, Jauna da, ondarerik
bikainena. Horixe abestuko dogu salmoan.
El salmista canta agradecido, porque el Señor es su
herencia y su heredad.
"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".
Ga 4, 31b - 5, 1. 13-18:
Fedea askatasunerako deia da. Hauxe da San Paulok
eskeintzen deuskun mezua. Entzun dagiguzan gogoz haren berbak.
La fe en Jesús nos da la libertad; pero no para ser
egoístas, sino para tener anchura de corazón.
Lk 9, 51-62:
Jesusen berbak entzuteko zutundu egingo gara. Eta, "Aleluia" abestuz, Jauna
goratuko dogu.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deiogun geure otoitza Jaungoiko Aitari:
- Aita Santuaren alde: Zabaldu dauan Sinodoan mantenduz,
Kristau-herria Jesusen bidetik gidatzeko Espirituaren argia eta adorea izan
dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todas las comunidades
cristianas; para que vivamos la alegría y la libertad; la ilusión y la
creatividad en el seguimiento de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por la paz en el mundo, para
que cesen las guerras y se promueva la cooperación entre los pueblos. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako kristau
alkartearen alde. Jesusen deia, "jarraitu
Niri", entzunaz alkarregaz bere bidetik jarraitzeko ahaleginak egin
daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Jauna, zure fededunen eskariak. Eta zure
zerbitzura deitu gaituzun ezkero, emoiguzu Zu eta lagunurkoa leial zerbitzeko
behar dogun indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunaren bedeinkapena hartuta, goazen, senideok,
eguneroko bizitzara. Gure eginkizun guztietan, kristinauak gareala gogoan
izanik, Kristoren jarraitzaile lez jokatu dagigula.
Ser libres es ser nosotros mismos, y ser nosotros es ser
aquello a lo que Dios nos destina, hijos suyos y herederos del cielo.
Procuremos ser fieles a la llamada del señor, para poder
seguirle en sus caminos. Para ello, recibamos su bendición
"Jesus,
munduko Argia..
No hay comentarios:
Publicar un comentario