Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
PAZKOKO VII.
DOMEKEA (C) JAUNAREN IGOKUNDEA
Komunikabideen
Jardunaldia «Partekatu otzantasunez bihotzeko itxaropena»
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur
egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Orain,
Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara, baina ez
bakarrik “Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet” esango deusku Jesusek ebanjelioan. .
«Partekatu otzantasunez bihotzeko itxaropena» goiburuaren haritik ospatzen dihardugu, gaur, Gizarte Komunikabideen Munduko Eguna.
Abestuz
ekingo deutsagu ospakizunari.
SARRERAKO ABESTIA: Igandetan elizan…
ABADEAREN AGURRA
Maitasun
eta bakearen Jaungoikoa egon bedi
zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Gaur ere, ur bedeinkatuaren bitartez,
gure bizitzetako une erabakigarria gogoratuko dogu: bateoaren bidez, Jesusen
alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Jesus gure bizia
izan daitela beti.
URAZ bedeinkatzea
“Hartuko dogu ura pozik”.... Azkenean,
abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
(Ondorengo formulea nahiago bada...)
§
Emakume eta gizon barri egin gaituzu. Erruki, Jauna.
§
Gure ondoan zagoz beti. Kristo, erruki.
§
Zeruko ateak zabaldu deuskuzuz. Erruki, Jauna.
___
"Aintza zeruetan..."
Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari
abestu deiogun gorespen kantu hau.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen
lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen
zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik
salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa,
egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
Lk 24, 46-53
Prestau gaitezan San Lukas ebanjelariaren eskutik Jesusen zerura igokundearen jazoera entzuteko
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu
dan Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginda, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua gu barritzeko, esanez: Entzun eiguzu, Aita!
§ Eleizaren alde. Barri Ona iragarten jarraitu daian Jesukristo gure Jauna aintzaz beteta etorri arte. Egin dagigun otoitz..
§ Munduko agintarien alde. Pertsona guztien eskubideak errespetatzea eta bake eta zuzentasunaren alde lan egitea lehenetsi daien. Egin dagigun otoitz.
§ Gizarte komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Egiaren zerbitzari izan daitezan eta bihotzeko itxaropena zabaldu. Egin dagigun otoitz.
§ Kristau alkarteen alde. Komunikazinoa sustatu daien, kideen artean adiskidetasuna eta alkartasuna sustatuz. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Aita, gure otoitza, eta bialdu zure Espiritu Satntua, gure bihotzak bere graziaz bete eta barritu daizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
Pentekoste bezpera Morgan, arratsaldeko 7etan.
V. Bikaritzako Jubileu Ospakizuna, Gernikako Calzada egoitzan, ekainaren 14an, zapatuan, goizeko 10.30etan hasita.
AZKEN AGURRA
Jaunaren Igokundea ospatu dogu. Entzuna dogu Barri Ona iragarteko esaten deuskun Jaunaren agindua. Guztiok gara Jesusen ordezkariak. Jainkoaren Erreinua herri guztietan eta giro guztietan egi bihurtzera bialduak gara.
"Zeru-lurren Erregina"
PAZKOKO VII.
DOMEKEA (C) LA
ASCENSIÓN DEL SEÑOR
Jornada
Mundial de las Comunicaciones Sociales
«Partekatu otzantasunez bihotzeko itxaropena»
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur
egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da.
Orain, Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara, baina ez
bakarrik “Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet” esango
deusku Jesusek ebanjelioan.
Este Domingo se celebra la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales, que este año tiene por lema: ««Compartan con mansedumbre la esperanza que hay en sus corazones».
Abestuz
ekingo deutsagu ospakizunari.
SARRERAKO ABESTIA: Igandetan elizan…
ABADEAREN AGURRA
Maitasun
eta bakearen Jaungoikoa egon bedi
zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Un
domingo más recordamos, con la aspersión del agua bendecida, aquel momento
decisivo de nuestras vidas en el que, por el bautismo, empezamos a formar parte
de la comunidad de Jesús y recibimos su Espíritu.
URAZ bedeinkatzea
“Hartuko dogu ura pozik”.... Azkenean,
abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
(Ondorengo formulea nahiago bada...)
§
Emakume eta gizon barri egin gaituzu. Erruki, Jauna.
§
Gure ondoan zagoz beti. Kristo, erruki.
§
Zeruko ateak zabaldu deuskuzuz. Erruki, Jauna.
___
"Aintza zeruetan..."
Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari
abestu deiogun gorespen kantu hau.
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del
Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en
el mundo.
Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa
Desde muy antiguo la liturgia
reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del
pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre.
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik
salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa,
egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean
jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko
atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de
una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del
Padre.
Lk 24, 46-53
Prestau gaitezan San Lukas ebanjelariaren eskutik Jesusen
zerura igokundearen jazoera entzuteko
La unión con Cristo nos empuja al mundo. . Jesús camina
con nosotros.
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu
dan Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz
bat eginda, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua gu barritzeko, esanez: Entzun eiguzu, Aita!
§ Eleizaren alde. Barri Ona iragarten jarraitu daian Jesukristo gure Jauna aintzaz beteta etorri arte. Egin dagigun otoitz..
§ Por quienes tienen autoridad, para que velen porque se respeten los derechos de todas las personas y trabajen por la paz y la justicia. Egin dagigun otoitz.
§ Por los profesionales de los medios de comunicación, para que, en su trabajo, sirvan a la verdad y compartan esperanza. Egin dagigun otoitz..
§ Kristau alkarteen alde. Komunikazinoa sustatu daien, kideen artean adiskidetasuna eta alkartasuna sustatuz. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Aita, gure otoitza, eta bialdu zure Espiritu Satntua, gure bihotzak bere graziaz bete eta barritu daizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
Pentekoste bezpera Morgan, arratsaldeko 7etan.
V. Bikaritzako Jubileu Ospakizuna, Gernikako Calzada egoitzan, ekainaren 14an, zapatuan, goizeko 10.30etan hasita.
AZKEN AGURRA
Eukaristia
amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze. Eta jakin egizue ni zeuokin
nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.
Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros,
sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de
que Jesús ha muerto, resucitado y VIVE entre nosotros.
"Zeru-lurren
Erregina."
No hay comentarios:
Publicar un comentario