Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
PAZKOKO VI. DOMEKEA (C)
GAIXOAREN
PAZKOA: «Itxaropenean erromes. Itxaropenean salbatuta gagoz»
SARRERAKO OHARRA
Egun on
eleizkizun honetara etorri zareen guztioi:
Pazko
aldiko ibilbide honen azken txanpan gagoz. Asteotan, fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona
sendotzeko aukerea izan dogu. Orain, Jaunak prestatu egin gura gaitu, bere
Espiritu Santua jaso dagigun, bere presentziaren testigu izan gaitezan munduan.
Aurton, kanpainak bere egin dau Jubileu urterako goiburua: “Itxaropenean erromes”, eta horren haritik, “Itxaropenean salbatuta gagoz” (Erm 8, 24) gaia lantzen dihardugu. Hain zuzen be, aldaketaren eragile izatera bultzatzen gaituan itxaropenaz ari gara.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
SARRERAKO ABESTIA:
“ Biztu da Kristo”
ABADEAREN AGURRA
Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea egon beitez zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua.
URAZ bedeINkATZEA
Hartuko dogu ura...... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko
Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 15, 1-2. 22-29:
Irakurgai honetan entzungo dogunez, lehenengo aldiko
Elizea judutarren eta jentilen artean zabaltzen doa. Euren artean eztabaidak
eta burrukak sortzen dira, baina batasuna ez da apurtzen.
Erantzun-Salmoa: 66. Salmoa
Gu bezala mundu osoan batzen diren
kristauekin, gure abotsak bat eginik, kanta deiogun Jaunari
"Jaunari kanta, ona da-ta..."
Apk 21, 10-14. 22-23:
Irakurgai honetan, Jerusalen barriaren irudiagaz, Jesusek sortutako Elizearen aintza gogoratzen deusku. Alkarte honek Jaungoikoaren eta Kristoren distiraz argitzen gaitu.
Jn 14, 23-29:
Prestau gaitezan Jesusek, zerura igon aurretik, esango
deuskuzan azken berbak entzuteko.
"Aleluia".
Erropak biluziari
Bisitatu
gaixoari
Barri
onaren erruki hori
ekintzaz
ageri.
Hildakoa
lurperatu
etxekoari
lagundu
asmo
hutsetan ez geratzeko
berbok
gogoratu.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak aurkeztean, gogoan izan daiguzan batez ere gaixoak, gaur euren Pazkoa ospatzen dogu-ta.
· Egin daigun otoitz Eleiza osoaren alde, Jainkoak gaixoei deutsen errukiaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Egin daigun otoitz agintarien alde, gaixoek bertan behera itzi ez daiezan eta alkartasunez eta ezinbesteko laguntza emonez jardun daien. Eskatu deiogun Jaunari.
· Egin daigun otoitz ospatzen dihardugun Gaixoaren Pazkoak hazkundea ekarri deigun Osasun Pastoraltzan eta gertutasuna gaixo eta senideakazko. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gu guztion alde, gure kristau alkartearen, gure parrokiaren alde, triste dagozanengandik gertu egon daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure otoitza eta emon Mariarena lako bihotz errukitsua adi egon gaitezan sufritzen dagozanen beharrizanen aurrean eta bildur barik konprometitu gaitezan eurei laguntzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
Umea katekesian apuntau gura neuke... Quisiera anotar mi niño en la catequesis...
AZKEN AGURRA
Gure ospakizuna amaitzean, gogoratu dagiguzan barriro gaixorik dagozanak eta euren etxekoak. Gure beharrizana daukenak beti laguntzeko prest aurkitu gagiezala.
"Zeru lurren Erregina."
PAZKOKO VI. DOMEKEA (C)
PASCUA DEL ENFERMO: «En esperanza fuimos salvados»
SARRERAKO OHARRA
Egun on
eleizkizun honetara etorri zareen guztioi:
Pazko
aldiko ibilbide honen azken txanpan gagoz. Asteotan, fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona
sendotzeko aukerea izan dogu. Orain, Jaunak prestatu egin gura gaitu, bere
Espiritu Santua jaso dagigun, bere presentziaren testigu izan gaitezan munduan.
En este domingo se nos invita a celebrar la Pascua del Enfermo. Una celebración que pone fin a la Campaña del Enfermo, que este año Jubilar tiene el mismo lema propuesto por el Papa Francisco para este Jubileo: “Peregrinos de Esperanza”, en este sentido hacemos tema de nuestra Campaña: “En esperanza fuimos salvados”.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
SARRERAKO ABESTIA:
“Biztu da Kristo….”
ABADEAREN AGURRA
Jesus
berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea egon beitez zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Bateoko
uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une
erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua.
URAZ BEDEINKATZEA
Hartuko dogu ura...... Azkenean, abadeak dino:
Que Dios todopoderoso nos purifique
del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de
participar del banquete de su Reino. Amén.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 15, 1-2. 22-29:
Irakurgai honetan entzungo dogunez, lehenengo aldiko
Elizea judutarren eta jentilen artean zabaltzen doa. Euren artean eztabaidak
eta burrukak sortzen dira, baina batasuna ez da apurtzen.
La ley del Espíritu es libertad. Dios no carga nuestras
espaldas con fardos insoportables... lo que Él nos pide, antes nos lo ha dado
ya. Nunca adelantamos a Dios en el amor.
Erantzun-Salmoa: 66. Salmoa
Gu
bezala mundu osoan batzen diren kristauekin, gure abotsak bat eginik, kanta
deiogun Jaunari
Este salmo expresa sentimientos de alegría. En Jesús el
Padre nos ha bendecido con toda clase de bendiciones celestiales.
"Jaunari kanta, ona
da-ta..."
Apk 21, 10-14. 22-23:
Irakurgai honetan, Jerusalen barriaren irudiagaz, Jesusek
sortutako Elizearen aintza gogoratzen deusku. Alkarte honek Jaungoikoaren eta
Kristoren distiraz argitzen gaitu.
Lo sagrado ha roto todos los límites y todo lo llena.
Toda la tierra es templo de Dios. La Nueva Ciudad es obra suya y la única luz
que la ilumina es el Cordero.
Jn 14, 23-29:
Vivir a la luz del Cordero es escuchar la Palabra.
Escuchar es ya un don de Dios y es imposible sin la ayuda del Espíritu. Con su
ayuda, sin miedo, abramos nuestro corazón. Jesús es la paz.
Prestau gaitezan Jesusek, zerura igon aurretik, esango deuskuzan
azken berbak entzuteko. "Aleluia".
Erropak
biluziari
Bisitatu
gaixoari
Barri
onaren erruki hori
ekintzaz
ageri.
Hildakoa
lurperatu
etxekoari
lagundu
asmo
hutsetan ez geratzeko
berbok
gogoratu.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak aurkeztean, gogoan izan daiguzan batez
ere gaixoak, gaur euren Pazkoa ospatzen dogu-ta.
·
Egin daigun otoitz
Eleiza osoaren alde, Jainkoak gaixoei deutsen errukiaren lekuko izan gaitezan.
Eskatu deiogun Jaunari.
·
Hay países en los que muchas personas
mueren por falta de atención sanitaria. Oremos para que quienes gobiernan no
abandonen a los enfermos y la solidaridad les proporcione los medios necesarios
para su asistencia. Eskatu deiogun
Jaunari.
·
Visitar a los enfermos es una invitación que Cristo hace a todos sus discípulos. Oremos para que
la Pascua del Enfermo que celebramos nos ayude a crecer en la Pastoral de la
Salud y en la cercanía a las personas enfermas y a sus familias. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gu guztion alde, gure kristau alkartearen, gure parrokiaren alde, triste dagozanengandik gertu egon daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
Aita
Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako,
Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz
beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta
gizaldi eta gizaldi guztietan.
OHARRA
Umea katekesian apuntau gura neuke... Quisiera anotar mi niño en la catequesis...
AZKEN AGURRA
Gure
ospakizuna amaitzean, gogoratu dagiguzan barriro geisorik dagozanak eta euren
etxekoak. Gure beharrizana daukenak beti laguntzeko prest aurkitu gagiezala.
Que María, Madre y modelo de salud, nos ayude a vivir en
solidaridad con los enfermos y necesitados, prestándoles nuestra ayuda y
consuelo.
"Zeru lurren
Erregina.."
PAZKOKO VI. DOMEKEA
Erantzun-salmoa Sal 66, 2-8
hain da haundia bere betiko errukia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario