Páginas

martes, 24 de mayo de 2022

Pazkoako 7. domekea C urtea Jaunaren Igokundea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

 
Irakurgaiak euskeraz.








PAZKOKO VII. DOMEKEA  (C)   JAUNAREN IGOKUNDEA

Komunikabideen Jardunaldia «Bihotzaren belarriez entzun»

 

 

SARRERAKO OHARRA

          Egun on guztioi:

            Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Orain, Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara, baina ez bakarrik “Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet” esango deusku  Jesusek ebanjelioan. .

«Bihotzaren belarriez entzun» goiburuaren haritik ospatzen dihardugu, gaur, Gizarte Komunikabideen Munduko Eguna. Hauxe dinosku Aita Santuak: «Arretaz entzutea da alkarrizketa eta komunikazino onaren osagai nagusi eta ezinbestekoa. Ezin da komunikatu aurretik arretaz entzun barik, eta ezin da kazetaritza onik egin arretaz entzuteko gaitasun barik. Informazino osoa emoteko, ezinbestekoa da aurretik luzaro entzun izana”.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

SARRERAKO ABESTIA: Igandetan elizan…

 

ABADEAREN AGURRA

          Maitasun eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

          Gaur ere, ur bedeinkatuaren bitartez, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratuko dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Jesus gure bizia izan daitela beti.

 

URAZ bedeinkatzea

“Hartuko dogu ura pozik”.... Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

 

(Ondorengo formulea nahiago bada...)

§  Emakume eta gizon barri egin gaituzu. Erruki, Jauna.

§  Gure ondoan zagoz beti. Kristo, erruki.

§  Zeruko ateak zabaldu deuskuzuz. Erruki, Jauna.

___

"Aintza zeruetan..."

            Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 1, 1‑11:

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

 

 Ef 1, 17‑23:

 

            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

 

Lk 24, 46-53

 

            Prestau gaitezan San Lukas ebanjelariaren eskutik Jesusen zerura igokundearen jazoera entzuteko

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusegaz bat eginda, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua gu barritzeko, esanez: Entzun eiguzu, Aita!

 

§  Eleizaren alde. Barri Ona iragarten jarraitu daian Jesukristo gure Jauna aintzaz beteta etorri arte. Egin dagigun otoitz..

 

§  Munduko agintarien alde. Pertsona guztien eskubideak errespetatzea eta bake eta zuzentasunaren alde lan egitea lehenetsi daien. Egin dagigun otoitz.

 

§               Gizarte komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Egiaren zerbitzari izan daitezan eta bihotzaren belarriez entzunez, leialtasunez informatu daien, pertsonengana gerturatu daitezan eta gauzak diran lez kontatu daiezan ausardia eta konpromisoz. Egin dagigun otoitz.

 

§               Kristau alkarteen alde. Komunikazinoa sustatu daien, kideen artean adiskidetasuna eta alkartasuna sustatuz. Egin dagigun otoitz.

 

          Entzun, Aita, gure otoitza, eta bialdu zure Espiritu Satntua, gure bihotzak bere graziaz bete eta barritu daizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRAK

Errogatibea 


AZKEN AGURRA

 

   Jaunaren Igokundea ospatu dogu. Entzuna dogu Barri Ona iragarteko esaten deuskun Jaunaren agindua. Guztiok gara Jesusen ordezkariak. Jainkoaren Erreinua herri guztietan eta giro guztietan egi bihurtzera bialduak gara.

 

            "Zeru-lurren Erregina"













PAZKOKO VII. DOMEKEA  (C) LA ASCENSIÓN DEL SEÑOR

Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales

«Escuchar con los oídos del corazón»

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on guztioi:

            Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Orain, Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara, baina ez bakarrik “Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet” esango deusku  Jesusek ebanjelioan.

            Este Domingo se celebra la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales, que este año tiene por lema: «Escuchar con los oídos del corazón«. Nos dice el Papa: «Escuchar es el primer e indispensable ingrediente del diálogo y de la buena comunicación. No se comunica si antes no se ha escuchado, y no se hace buen periodismo sin la capacidad de escuchar. Para ofrecer una información sólida, equilibrada y completa es necesario haber escuchado durante largo tiempo.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

SARRERAKO ABESTIA: Igandetan elizan…

 

ABADEAREN AGURRA

          Maitasun eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

          Un domingo más recordamos, con la aspersión del agua bendecida, aquel momento decisivo de nuestras vidas en el que, por el bautismo, empezamos a formar parte de la comunidad de Jesús y recibimos su Espíritu.

 

URAZ bedeinkatzea

“Hartuko dogu ura pozik”.... Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

 

(Ondorengo formulea nahiago bada...)

§  Emakume eta gizon barri egin gaituzu. Erruki, Jauna.

§  Gure ondoan zagoz beti. Kristo, erruki.

§  Zeruko ateak zabaldu deuskuzuz. Erruki, Jauna.

___

"Aintza zeruetan..."

            Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau.

 

Ap Eg 1, 1‑11:

 

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

            El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.

 

Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa

            Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre.

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

 

Ef 1, 17‑23:

            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

            El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.

 

Lk 24, 46-53

            Prestau gaitezan San Lukas ebanjelariaren eskutik Jesusen zerura igokundearen jazoera entzuteko

            La unión con Cristo nos empuja al mundo. . Jesús camina con nosotros.

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Jesusegaz bat eginda, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua gu barritzeko, esanez: Entzun eiguzu, Aita!

 

§  Eleizaren alde. Barri Ona iragarten jarraitu daian Jesukristo gure Jauna aintzaz beteta etorri arte. Egin dagigun otoitz..

 

§  Por quienes tienen autoridad, para que velen porque se respeten los derechos de todas las personas y trabajen por la paz y la justicia. Egin dagigun otoitz.

 

§   Por los profesionales de los medios de comunicación, para que, en su trabajo, sirvan a la verdad, de forma que escuchando con los oídos y el corazón, sepan informar con fidelidad, acercarse a las personas donde están y alzar su voz para contar la realidad tal como es, con valentía y compromiso. Egin dagigun otoitz..

 

§               Kristau alkarteen alde. Komunikazinoa sustatu daien, kideen artean adiskidetasuna eta alkartasuna sustatuz. Egin dagigun otoitz.

 

          Entzun, Aita, gure otoitza, eta bialdu zure Espiritu Satntua, gure bihotzak bere graziaz bete eta barritu daizan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRAK

Errogatibea

AZKEN AGURRA

            Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze. Eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.

            Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto, resucitado y VIVE entre nosotros.

            "Zeru-lurren Erregina."

 






JAUNAREN IGOKUNDEA 


            Apostoluen Eginetatik (1, 1‑11)

      Teofilo maite hori : Nire lehenengo liburuan idatzi neban Jesusek hasieratik egin eta irakatsi eban guztia, Espiritu Santuak eraginda aukeratutako apostoluei aginduak emon ondoren, zeruetara igo zan arte. Jesus, bere Nekaldiaren ostean, bere apostoluei agertu jaken, bizirik egoala argi erakutsiz; eta, berrogei egunez agertuz, Jaungoikoaren erreinuaren gainean berba egin eutsen.
      Beragaz jaten egozan baten, honan esan eutsen: «Ez egizue Jerusalendik urten. Zagoze bertan, Aitak agindu eta zuok Niri entzundako agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; zuok, ostera, Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak, hemendik egun gitxi barru».
      Batuta egozanak itaundu eutsoen: «Jauna, orain eregiko dozu barriro Israelgo erreinua?» Eta Jesusek: «Ez jagotzue zuoi, Aitak Bere esku daukazan uneak eta sasoiak jakitea. Espiritu Santua etorri dakizuenean, indarra hartuko dozue, nire autorle izateko, Jerusalenen, Judea guztian, Samarian eta lurraren azken‑mugaraino».
      Hori esanda, igon egin eban, hareek begira egozala; eta hodei batek gorde eutsen begien aurretik. Zerura zelan joian begira‑begira egozala, zuriz jantzitako gizon bi aurkeztu jakezan, eta esan eutseen: «Gali­learrok, zetan zagoze hor, zerura begira? Zuok itzi eta zerura igon dauan Jesus hori, barriro etorriko da, joaten ikusi dozuen lez». 

Erantzun-salmoa        Sal 46, 2-9

"Gora ta gora beti, ekin danok kantari"...
edo Aleluia.

      Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi‑goiko Jauna, izan ere, ikaragarri,
lurbira osoan errege haundi.
      Oihu alaien artean igo da Jainkoa,
turuta soinuz Jauna.
Eresi Jainkoari, eresi,
eresi gure erregeri, eresi.
      Jainkoa dalako lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aulki santuan.

            San Paulo Apostoluak Efesotarrei (Ef 1, 17‑23)

      Senideok: Jesukristo gure Jaunaren Jaungoikoak, aintzaren Aitak, emon deizuela jakituriazko eta goi‑argizko espiritua, Bera ezagutzeko. Argitu begiz zuen bihotzeko begiak, holan jakin dagizuen zelakoa dan Haren deiaren itxaropena, zelakoak Haren aintzaren aberastasunak, Berak santuei oinordekotzan emonak; zelakoa Haren ahalmenaren haundia, sinisten dogunontzat. Ahalmen eta indar guzti hori Kristogan agertu dau, Berau hilen artetik biztuazotean eta zeruan Bere eskumaldean jesarriazotean: agintaritza, nagusitza, ahalmen eta jauntasun guztien gainetik, eta nahiz oraingo gizaldian, naiz gerokoan, aitatu daitekezan izen guztien gainetik jesarriazotean.
      «Gauza guztiak oinpean jarri eutsozan», eta Bera, guztien gainetik, buru ezarri deutso Elizeari. Elizea, barriz, bere gorputza da, guztietan guztia beteten dauanaren betea.  

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 24, 46-53)

      Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Holantxe egoan idatzita: Mesiasek nekaldia jasan behar dau, eta hirugarren egunean biztu egingo da hilen artetik; Berorren izenean iragarriko jake bihozbarri­tzea eta pekatuen parkamena jente guztiei, Jerusa­lendik hasita. Zeuok zaree gauza honeen testigu.
      Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet. Zuok, zagoze urian, goitik indarrez jantziko zaituen arte».
      Gero, Betania aldera atara ebazan; eta eskuak jasorik, bedeinkatu egin ebazan. Eta bedeinkatzen zituan bitartean, aldendu egin zan hareekandik, eta zeruetara eroan eben. Hareek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, pozez beterik Jerusalenera bihurtu ziran, eta beti jauretxean egozan, Jaungoikoa goratzen.






 

No hay comentarios:

Publicar un comentario