Iazko aurrekontua, 2011. urtekoa, urrirako agortuta baeukan, aurten ere gorriak izango ditu laguntza eske datozenei laguntzeko duintasunez.
Zoritxarrez udal mailako laguntzak iazko maila berean geratu dira, igoera barik, krisiaren aitzakiz.
Caritas Arratia ezagutu klikatuz berton
Bizkaiko Caritas
Bizkaiko Caritasek arreta eskaini deutsenen kopuruak be gora egin dau, zehazki %54, 2010. urteagaz alderatuz. Aurkezpenean gogoratu ebenez, “Euskadin be pobretasuna orain sekula baino hedatuago dago eta sekula baino sakon eta kronikoagoa da”, irakurri daikegu bizkeliza.org webgunean.
Estadu mailan
Datuek erakusten deuskuenez, Caritaseko Harrera eta Laguntzarako zerbitzuetan arretea eskaini jakenen kopuruak gorakada handia izan dau, hain zuzen be %174koa: 370.251 lagun izan ziran 2007an eta 1.015.276 lagun 2011n.
Txostenean azpimarratzen danaren arabera, “elikaduraren arloan antzeman da beharrizan gehien eta honen ostetik, etxebizitzaren eta lanaren arloan”.
Perfilari jagokonez, “orain dala gitxi lan barik geratzetik iraupen luzeko langabetu izatera” igaro diran langabetuen kopuru handia agertzera emoten dau.
Salaketa eta ardura
Txostenean esaten danez, krisialdiak “egiturazkotzat jo behar doguzan” alderdi batzuk aldatu egin ditu. “Krisiaren eraginez, aldatzen dihardugu gizarte lez –dinoe aurrerago- eta krisia amaitzen danean berreskuratuko ez doguzan aurrerapen sozialak galtzen ari dira”.
Azken lau urteetan, hilaren azkenera heltzeko zailtasunak dabezan familien kopuruak gora egin dau: %26,8tik %30,6ra.
Caritasen ustez, “bereziki deigarria” da “gizarte babeserako sistemen mailakako” atzerakada, “baldintzak gogortu egin diranez, horrek eragin handia daualako gizarte zerbitzuak jadesterakoan”.
Orokorrean, Caritas arduratuta agertzen da, “programa espezializatuetatik garatzen ziran gizarteratze edo prestakuntza prozesuak eten edo gitxitu egin diralako”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario