Abenduko izarrak

sábado, 6 de octubre de 2012

Arratiako Elizaren 26. Eguna 2012 Arantzazun



26. aldiz ospatu da Arratiako Elizaren Eguna, aurten Arantzazuko parrokian, urriaren bostean, arrastiko 7etan hasita. Hona hemen ospakizunaern kronikea.
 
Roberto Unzueta ebilen bikario egun honen sorreran, Arratiako parrokietako eliztarrak eta boluntarioak, laiko, praile, moja eta abadeak alkartuz eta ospatuz Arratian dabilen Jesusen Eleiza.

Beste sasoi batzuk ziran. Elizbarrutiko Batzar Nagusiaren frutu dogu Egun hau. Sasoiak sasoi, giroa ez da bardina, baina bizirik, ametsean eta lanean dabil Eliza hau. Ametsean, Jesusen ametsagaz bat egin gurean, Jainkoaren Erregetzari bideak zabaldu gurean. Bitartean ekinean, lanean, lurrak oinean urrats sendoak emon gurean.

Ebanjelioa dogu iturri eta helburu. Ebanjelioa sakondu, ebanjelioa zabaldu. Hori dala eta, Egun hau iragarten dauan kartelean, Joan Ebanjelistea ageri jaku arrano eta guztiz. Irudia Arantzazuko parrokiko erretaulatik atarata dago. Erretaulan han dagoz lau ebanjelisteak bakoitzak Jesusen liburu bana opatuz herriari.

Orain guri dagokigu Bosgarren Ebanjelioa idatzi, bizi eta zabaltzea. Arratiako gizon emakumeei Jesusen barri ona zabalduz, pobre eta behartsuak kontuan hartuz, alkarteak eraikiz, Jesus etxekoa eginaz eta familiak Jesusen estilokoak, elizpetik plazara urtenda, krisiaren erdian justizia eta alkartasuna aldarrikatuz, bakearen lore sortu barriari indarra eta adore emonaz.



Aurten egun musikala

Arratiako parroki askotan, domekaz domeka abesbatza txiki batzuk dagoz mezatan herriari laguntzen. Egun honetan Bedia, Lemoa, Igorre, Dima eta Zeanuriko kideak gonbidatuta dagoz danok batera, lehenengoz, mezatan laguntzeko.

Astero egiten daben lana aitortu jake eta euren ahalegina txalotu.



Rafa Rekagorri

Omenaldi apal bezain sentikorra egin jako egun honetan Rafa Rekagorri jaunari. Arantzazun jaioa, Errekotxe baserrian, Antonio eta Mariren zazpi seme-alabengandik gazteena. Lemoara ezkondu zan, Kontxi Azkuenaga andreagaz eta Rafa eta Jose Angelen aita da. Urte askotan ibili zan Ceplastica enpresan beharrean.
30 urte baino gehiago daroaz Igorreko parrokian domekatan eta hiletatan organoa joten. Hori dala eta Arratiako Elizak, bere 26. ekitaldi honetan, omenaldi txiki bat egin deutso meza amaieran.



Ohikoa danez, meza ostean, pintxo batzuk jan eta elkar egoteko aukerea eukiko dabe bertara urreratzen direnak.











No hay comentarios: