Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera
etorri zareen guztioi:
Gabon jaiak eta Jesusen Jordango Bateoa
ospatu ondoren, “URTEAN ZEHARREKO” domekak ospatzen hasten gara. Jaunaren
hitzak, domekero, Jesusen bizitza, izaera eta mezuagaz bat egiten lagunduko
deusku.
Domeka honetan, Jesusen ageriko ekitaldiaren hasierea gogoratuko jaku. Jesusek, bere jarraitzaileen taldea osotzeko, dei egiten deutse beragaz “egoteko”, “ikasteko”, biziera barri bat esperimentatzeko.
Eukaristia honek, gure bihotza Jaunaren esanetara zabaldu daiala.
“Bihotz batez alkarturik”
DAMU-OTOITZA
Une honetan, isiltasuna egin eta Jaungoikoaren aurrean, bere indarra eta parkamena eskatuko doguz.
― Jaungoikoaren Bildotsa zarana. Erruki, Jauna.
― Agindutako Mesias zarana. Kristo, erruki.
― Aitak agindutako misinoa beteten dozuna. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
1 Sm 3, 3b-10. 19:
Lehenengo irakurgai honetan, Samuelen bokazinoa agertzen jaku. Jaungoikoak bere herriaren zaintzaile izatera dei egiten deutso. Samuelen jarrera, Jaungoikoaren deiaren aurrean, oso ederra da: "Egin berba, Jauna, zure morroi hau entzuten dago-ta".
Erantzun-Salmoa: 39. Salmoa
Jainkoari gehien atsegiten jakon oparia, bere nahia egitea da. Salmisteagaz batera oihukatu daigun bere nahia egiteko gogoa.
"Hemen nator ni, hemen Jauna,egin dagidan Zuk esana."
1 Kor 6, 13c-15a. 17-20:
Jaungoikoak karu erosi gaituala esango deusku San Paulok. Horregaitik, gure gorputzak ez dabe izan behar pekaturako, Jaungoikoa goresteko baino.
Jn 1, 35-42:
Goratu daigun Jaungoikoa, Jesus gure artean dagoalako. "Aleluia abestuz"
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Espiritu bardinean alkarturik, Jainko Aita-Amari zuzentzen deutsaguz gure eskari otoitzak.
- Eleizearen alde: Jainkoaren esaneko izanez eta
bere Ebanjelioan oinarrituz, Jainko biziaren benetako aurpegia gizaki guztiei
iragarri deien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herrietako agintarien alde: giza baloreen garapena bultzatu
dagien eta pertsona guztiei zor jaken errespetua zaindu dagien. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Ume, gazte eta nagusien alde: gure bihotza
Jainkoari zabalduz, gizartearen beharrizanetara hurreratu, eta gugaz bat
egitera etorri dan Jainkoaren lekuko izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Otoitzean alkartu garanon alde: bakotxak geure
eguneroko bizitzan, Jainkoaren deia entzun eta Beragaz aurkitzeak eroan gagizala, Jesusen Barri Onaren mezulari
izaten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Guztion Aita-Ama zaran Jaungoikoa: onartu egizuz uste osoz egindako otoitzok, eta emoiguzu zure Espiritua, gure artean zure borondatea beteten ikasi dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: ospakizuna amaitzera goaz. Andres, bere anai Simonengana joan zan bere aurkikuntzaren barri emotera eta Jesusengana hurreratu ziran. Jainkoaren maitasunaren eta Ebanjelioaren iragarle izatera deituak gara gu ere. Gure hitzekaz eta gure bizitzagaz Jesusen Barri Onaren mezulari izan gaitezala, Bera gure Jaun eta Salbatzaile bakarra dogu ta.
Alkartuta goazen……
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA –
B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Gabon jaiak eta Jesusen Jordango Bateoa ospatu ondoren,
“URTEAN ZEHARREKO” domekak ospatzen hasten gara. Jaunaren hitzak, domekero,
Jesusen bizitza, izaera eta mezuagaz bat egiten lagunduko deusku.
En este segundo domingo, se nos
presenta el inicio del ministerio público de Jesús. Jesús va llamando para “estar”, “aprender” y
“compartir” con Él un estilo de vida diferente, a los y a las que luego serán su grupo, sus
SEGUIDORES..
Dios sale a nuestro encuentro, nos llama por
nuestro nombre, se sirve de mediaciones, de otras personas, de acontecimientos
de la vida… y nos invita a ser de
“su grupo”; nos deja libertad para acogerle y, libremente, seguirle.
Eukaristia ospatzeak, gure bihotza Jaunaren esanetara
zabaldu daiala.
“Bihotz batez alkarturik”
DAMU-OTOITZA
Une honetan, isiltasuna egin
eta Jaungoikoaren aurrean, bere indarra eta parkamena eskatuko doguz.
― Jaungoikoaren Bildotsa zarana. Erruki, Jauna.
― Agindutako Mesias zarana. Kristo, erruki.
― Aitak agindutako misinoa beteten dozuna. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
1 Sm 3, 3b-10. 19:
Lehenengo irakurgai honetan, Samuelen bokazinoa agertzen
jaku. Jaungoikoak bere herriaren zaintzaile izatera dei egiten deutso. Samuelen
jarrera, Jaungoikoaren deiaren aurrean, oso ederra da: "Egin berba, Jauna, zure morroi hau entzuten dago-ta".
La llamada de Samuel nos ayuda a
recordar, que para cada hobre y cada mujer hay una vocación, una llamada.
Erantzun-Salmoa: 39. Salmoa
Jainkoari gehien atsegiten jakon oparia, bere nahia egitea da. Salmisteagaz batera oihukatu daigun bere nahia egiteko gogoa.
Con el salmista vamos a decir al
Señor: “Aquí estoy, para hacer tu voluntad”
"Hemen nator ni, hemen Jauna,egin dagidan Zuk esana."
1 Kor 6, 13c-15a. 17-20:
Jaungoikoak karu erosi gaituala esango deusku San Paulok. Horregaitik, gure gorputzak ez dabe izan behar pekaturako, Jaungoikoa goresteko baino.
El cuerpo humano tiene una gran dignidad: posee la
promesa de la resurrección, pertenece al Señor, es miembro del cuerpo de la
Iglesia y templo del Espíritu.
Jn 1, 35-42:
Jesús ha sido llamado por su Padre, para anunciar el Reino de Dios. Él a su vez, llama a los pescadores para que sean sus discípulos, y realicen la misma misión.
Goratu daigun Jaungoikoa, Jesus gure artean dagoalako eta
aleluia abestuz gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko
"Aleluia"
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Espiritu
bardinean alkarturik, Jainko Aita-Amari zuzentzen deutsaguz gure eskari
otoitzak.
- Eleizearen alde: Jainkoaren esaneko izanez eta
bere Ebanjelioan oinarrituz, Jainko biziaren benetako aurpegia gizaki guztiei
iragarri deien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los gobiernos de todos los países, para que sean
promotores de paz y servidores del desarrollo de los auténticos valores humanos;
para que entre todos sea posible el respeto a todas las personas. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por los niños y niñas, jóvenes, adultos, para
que abran el corazón a la llamada de Dios y estén atentos a las necesidades que
vive la sociedad; para que nuestro testimonio les hable del Dios que ha venido
a acompañarnos y que está cerca de todos
los que sufren. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Otoitzean alkartu garanon alde: bakotxak geure eguneroko
bizitzan, Jainkoaren deia entzun eta Beragaz aurkitzeak eroan gagizala, Jesusen Barri Onaren mezulari
izaten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Guztion
Aita-Ama zaran Jaungoikoa: onartu egizuz uste osoz egindako otoitzok, eta
emoiguzu zure Espiritua, gure artean zure borondatea beteten ikasi dagigun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: ospakizuna amaitzera goaz. Andres, bere anai Simonengana joan zan bere aurkikuntzaren barri emotera eta Jesusengana hurreratu ziran. Jainkoaren maitasunaren eta Ebanjelioaren iragarle izatera deituak gara gu ere.
Que, con nuestras palabras y, sobre todo, con nuestra vida,
seamos testigos de la Buena Noticia que
hemos recibido de Jesús.
Alkartuta goazen…
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA B Berba egin, Jauna;
zure morroi hau entzuten dago.
Samuelen lehenengo liburutik
(1 Sm 3, 3b-10. 19)
Egun hareetan, Jaunaren zerbitzuan ziharduan Samuel mutikoak, Eliren ardurapean. Sasoi haretan Jaunak ez eban sarri berba egiten, eta ikusikariak bere ez ziran sarri jazoten. Egun batez Eli bere gelan egoan etzunda; begiak lausotzen hasi jakozan eta ezin eban ikusi. Artean atzamau barik egoan Jainkoaren kriseilua. Samuel lotara joan zan, Jainkoaren kutxa egoan Jaunaren santutegian.
Jaunak dei egin eutsan Samueli, eta honek erantzun: «Hemen nozu». Lasterka Eligana joan eta esan eutsan Samuelek: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Elik erantzun eutsan: «Ez deutsut nik dei egin; bihurtu eta egizu lo». Joan eta lotarako etzun zan.
Jaunak barriro dei egin eutsan Samueli. Hau jagi eta Eligana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Elik erantzun eutsan: «Ez deutsut nik dei egin, seme; bihurtu eta egizu lo». Samuelek ez eban ordura arte Jauna ezagutzen, eta Jaunak ez eutsan bere berbea inoiz bere adierazo.
Hirugarren aldiz egin eutsan dei Jaunak Samueli. Hau jagi eta Eligana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Igarri eutsan Elik Jaunak ziharduala mutikoari deika, eta esan eutsan Samueli: «Zoaz lotara eta, norbaitek barriro dei egiten badeutsu, esan: "Berba egin, Jauna; zure morroi hau entzuten dago"». Bihurtu zan Samuel bere tokira eta lotarako etzun zan.
Jaunak, hurreraturik, dei egin eutsan, besteetan lez: «Samuel, Samuel!» Eta Samuelek erantzun: «Berba egin, zure morroi hau entzuten dago».
Samuel haziz joian, eta Jauna beragaz eban. Ez zan Jaunaren berba bakar bat bere bete barik gelditu.
Erantzun-salmoa
(Sal 39,2 eta 4ab.7-8a. 8b-10)
Hemen nozu, Jauna,
zure nahia egin dagidan.
Itxaron dot Jaunagan, itxaron,
makurtu jat eta nire oihua entzun dau.
Ahoan eresi barri bat ipini deust,
gure Jainkoarentzat gorespena.
Opari eta eskeintzarik ez dozu nahi izan,
baina belarriak edegi deustazuz;
erre-opari eta hoben oparirik ez dozu eskatu,
eta orduan esan dot nik: «Hemen nozu».
Liburuan nitaz hau dago idatzita:
egin dagidala zure nahia.
Ene Jainko, gogozko jat hori,
eta bihotz-maminean dot zure legea.
Iragarri dot batzar nagusian zure salbamena,
ezpanik ez dot itxi, badakizu, Jauna. Zuen gorputzak Kristoren gorputz atal dira.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 6, 13c-15a. 17-20)
Senideok: Gorputza ez da haragikeriarako, Jaunarentzat baino, eta Jauna gorputzarentzat. Jainkoak, Jauna biztu ebanak, biztuko gaitu gu ere bere ahalmenaz.
Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal dirana? Jaunagaz alkartzen dana, espiritu bat bera egiten da Haregaz.
Egizue ihes haragikeriatik. Gizon-emakumeek egiten daben beste pekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko pekatua egiten dauanak bere gorputzaren aurka egiten dau pekatu.
Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak emon deutsuen eta zuekan bizi dan Espiritu Santuaren tenplua dala? Beraz, ez zaree jadanik zeuenak; garesti ordainduz eskuratu zaitue Jainkoak. Goratu egizue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.
Ikusi eben non bizi zan
eta Haregaz gelditu ziran.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 1, 35-42)
Aldi haretan, han egoan Joan Bateatzailea bere ikasle bigaz. Jesus handik igaroten ikusirik, esan eutsen: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa». Ikasle biek, hori entzunik, Jesusi jarraitu eutsoen. Bihurtu zan Jesus eta, jarraitzen eutsoela ikusirik, esan eutsen: «Zeren bila zabilze?» Hareek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?» (Rabbik “Maisu” esan gura dau). Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta ikusiko dozue». Joan ziran, ikusi eben non bizi zan, eta Beragaz gelditu ziran egun haretan. Arratsaldeko laurak inguru ziran.
Joani entzun eta Jesusi jarraitu eutsoen bietako bat Andres zan, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonegaz egin eban topo lehenengo, eta esan eutsan: «Mesias aurkitu dogu». (Mesiasek “Kristo” –hau da, Igurtzia– esan gura dau). Eta Jesusegana eroan eban. Jesusek, begira-begira jarriz, esan eutsan: «Simon zara zu, Joanen semea; aurrerantzean "Kefas" izango da zure izena» (Kefasek Pedro –hau da, Harkaitza– esan gura dau).