Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ABENDU-ALDIKO I.
DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARRA
Egun on,
eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur, graziazko eta itxaropenezko abendu
aldiari ekiteaz batera, liturgi urte barriari ekiten deutsagu. Zuhur
bizitzeko deia eta gonbidapena egiten jaku. Datorkigun Jaunak gure barruan haztea
nahi dau, gure zauriak osatzea, bideak zuzentzea, bere Erreinua prestatzea.
Itxaropen aldi honetan, jaso dagigun
bihotza eta gure inguruan bizitza duin
bat sortzen ahalegindu gaitezela Gu salbatzera datorren Jaunak bultzatu
gagizala eginkizun honetan..
Hasi dagigun ospakizuna abestuz...
ABESTIA: Zatoz Jauna...
BATZARBURUAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi
zuekin.
Liturgi-urte barri on! Ondo etorri danok! Gauza asko dira gure artean aldatu
beharrekoak! Abendualdia hasten danean, biztu egiten da gure itxaropena. Jaunak
bakarrik lagundu daikegu gauzak aldatzen. Berak bakarrik salbatu gaikez.
Horregaitik gagoz bere etorrerea eskatzen eta itxaroten.
Orain, koroiaren lehenengo kandelea
iziotuaz, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri.
Lehenengo kandelea iziotzen da.
KOROIAREN LEHENENGO KANDELEA IZIOTZEN DANEAN
Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan.
Jagi egin gura dogu, itxaroteko gerturik egon
gaitezan.
Iratzarrik eta zuhur egon gura dogu,
Zuk
argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasun jatorrena
dakarskuzuzalako.
Zatoz, Jesus Jauna!
PENITENTZI EKINTZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere
grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
·
Gure
bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.
·
Behartsuei
Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO E.
·
Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan
Jaungoikoaren Semea. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:
Orain entzungo dogun lehenengo
irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat
dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun: "Ai! zeruak urratu, eta etorriko bazina!"
Erantzun-Salmoa: 79.
Salmoa
Fededun batek, Jainkoari, Israelgo
Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu
daigun Jainkoaren babesa eta bakea.
"Jauna
zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."
1 Kor 1, 3-9:
San Paulok gogoratuko deusku aberastasun
haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori
era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera
bialduz.
Mk 13, 33-37:
Jauna "noiz" etorriko dan
danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar
doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.
Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz
Homili amaieran EZAUGARRIA
Abenduko arbolan lehen bola jartzen dogu: Entzun! Entzun
lurraren oihua!
Abenduaren
lehena
Etxea jagon daigun
Jainkoa guztion aita
Jesus guztion lagun.
Mundua
dogun etxea
Ezin saldu erosi
Ganoraz zaindu dagigun
Hor dogu Laudato Si
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gizadi guztiaren pozak eta
itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari
aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
·
Elizaren
alde, Jaunaren etorrerari ADI EGONAZ, bizi dogun errealitatean esperantza
sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Mundu
guztian eta batez ere une honetan Ukrania eta Palestina ditugu gogoan. Bakerako bideak bilatzea izan daitela nagusi
bakea eta zuzentasuna, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal
izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Pobrezia,
zuzentasunik eza, gogorkeria edo bazterketa jasaten dabenak ez dagiela
itxaropena galdu, eta guk lagundu deiegula etsipen hori gainditzen. Eskatu
deiogun Jaunari.
·
Kristau alkarte hau osotzen dogunon alde; Abendu
aldia zintzotasunez biziz, Ebanjelioaganako barritasun, koherentzia eta
leialtasunean etenbarik hazi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita,
entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure
bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten.
Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..
AZKEN AGURRA
Senideok: benetako fededunaren
jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, bihar, edozein ordutan aurkitu
geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere
Erreinuaren alde jokatu dagigun.
"Jaun
ona, mundua salbatzera”
ABENDU-ALDIKO
I. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARRA
Egun on,
eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur, graziazko eta itxaropenezko abendu
aldiari ekiteaz batera, liturgi urte barriari ekiten deutsagu. Zuhur
bizitzeko deia eta gonbidapena egiten jaku. Datorkigun Jaunak gure barruan haztea
nahi dau, gure zauriak osatzea, bideak zuzentzea, bere Erreinua prestatzea.
Adviento: tiempo de gracia y esperanza. Dios se hizo
presente ya en la Navidad de su Hijo, pero sólo unas pocas personas le
recibieron. Él viene a nuestro
encuentro en su Palabra, en los sacramentos, en los acontecimientos que
vivimos, en cada hombre y mujer.
Permanezcamos vigilantes, no vaya
a ser que no le reconozcamos cada vez que se nos acerca.
Hasi dagigun ospakizun hau
danok batera abestuaz.
IBILALDIA ETA ABESTIA: Zatoz Jauna...
BATZARBURUAREN AGURRA
Gu
salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
. ¡Feliz año litúrgico nuevo! Al empezar el Adviento reverdecen nuestras
esperanzas. ¡Deseamos que cambien tantas cosas...! Pero sólo el Señor puede
ayudarnos a conseguirlo, sólo Él puede salvarnos. Por eso seguimos pidiendo y
esperando su venida.
Y ahora, encendiendo el primer cirio
de la corona de Adviento abramos nuestros corazones a esa venida.
Lehenengo kandelea iziotzen da.
KOROIAREN LEHENENGO KANDELEA IZIOTZEN DANEAN
Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan.
Jagi egin gura dogu, itxaroteko gerturik egon
gaitezan.
Iratzarrik eta zuhur egon gura dogu,
Zuk
argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasun jatorrena
dakarskuzuzalako.
Zatoz, Jesus Jauna!
PENITENTZI EKINTZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere
grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
·
Gure
bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.
·
Behartsuei
Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI.
·
Gizadiaren
itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:
Orain entzungo dogun lehenengo
irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat
dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun: "Ai! zeruak urratu, eta etorriko bazina!"
El
profeta conoce y vive la angustia y el dolor de su pueblo. Por eso se dirige a
Dios pidiendo ayuda.
Erantzun-Salmoa: 79.
Salmoa
Fededun batek, Jainkoari, Israelgo
Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu
daigun Jainkoaren babesa eta bakea.
El salmista, hombre creyente que
vive con el pueblo de Israel, invoca y llama a Dios. Es una plegaria a la cual nos
unimos cantando el salmo 79
"Jauna
zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."
1 Kor 1, 3-9:
San Paulok gogoratuko deusku
aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu;
maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra
gure artera bialduz.
Jesús nos pide que estemos
vigilantes. Con la luz encendida, dispuestos, llenos de amor.
Mk 13, 33-37:
Jauna "noiz" etorriko dan
danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar
doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.
Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz.
Homili amaieran EZAUGARRIA
Abenduko arbolan lehen bola jartzen dogu: Entzun! Entzun
lurraren oihua!
Abenduaren
lehena
Etxea jagon daigun
Jainkoa guztion aita
Jesus guztion lagun.
Mundua dogun etxea
Ezin saldu erosi
Ganoraz zaindu dagigun
Hor dogu Laudato Si
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gizadi guztiaren pozak eta
itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari
aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
·
Elizaren
alde, Jaunaren etorrerari ADI EGONAZ, bizi dogun errealitatean esperantza
sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Mundu
guztian eta batez ere une honetan Ukrania eta Palestina ditugu gogoan. Bakerako bideak bilatzea izan daitela nagusi
bakea eta zuzentasuna, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal
izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Que en
el mundo se escuche el grito de los pobres y de la tierra, de los que sufren por una causa o
por otra y que entre todos pongamos los medios necesarios para que no haya
tanta desigualdad entre los hermanos que vivimos en él. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Que en
nuestras parroquias estemos siempre abiertos a Dios, que escuchemos su llamada y seamos transmisores del mensaje de Jesús expresado en
el evangelio. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren
eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure
Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..
AZKEN AGURRA
Senideok: benetako fededunaren
jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, bihar, edozein ordutan aurkitu
geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta
bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.
Demos un paso más en nuestra vida de
fe, y de caridad. La vida es una oportunidad que Dios nos concede para hacer
fructificar los talentos que el Señor nos ha dado. Que este Adviento sea un
tiempo de luz y de generosidad.
Recibamos la bendición de Dios.
"Jaun
ona, mundua salbatzera..